Animaliak Hartzeko Zentroak 108 txakur eta katuren adopzioa egiten lagundu zuen 2022an

Animaliak Hartzeko Zentroak 108 txakur eta katuren adopzioa egiten lagundu zuen 2022an
Une hauetan udal-instalazioetan 37 animalia daude, eta beste 11, harrera-etxeetan g
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Animaliak Hartzeko Zentroak 108 maskoten adopzioa egiten lagundu zuen iaz, eta kopuru hori nabarmen handitu da 2021ean adoptatu ziren 87 animaliekin alderatuta. Zehazki, 48 txakurrek eta 60 katuk aurkitu zuten etxe berri bat Udalaren zentrora azken hilabeteetan erreskatatutako animaliekiko interesa agertzera joan ziren pertsonei esker. Joan de urtean, 33 txakur eta 54 katu adoptatu zituzten. Maskota gazte eta osasuntsuen adopzioak ohikoagoak badira ere, ‘Rasta’ 16 urteko euskal artzain txakurrarendako eta ‘Pinto’ leishmaniosia duen eta betirako tratamendu medikua jaso behar duen 8 urteko Nafarroako eper-txakurrarendako etxe bana aurkitzea ere lortu da, herritarrek etxeko animaliekin duten konpromisoaren isla. 

Gaur egun zentroan 16 txakur eta 21 katu daude. Kopuru hori astetik astera aldatzen da, egindako erreskateen eta lortutako adopzioen arabera; hala ere, udal-espazio horretan 80 animalia hartzen ahal dira gehienez ere. Zehazki, 20-30 txakurrendako eta 50 katurendako espazioa du. Zentroan hartutako animalia gehienek tratu txarrak jasan dituzte edo bazterrean utzi dituzte, beste batzuk galdutakoak dira edo Gizarte Zerbitzuetako esku-hartzeren batekin lotutako arazoren baten ondoren iritsi dira zentrora. Familia berri bat azkar aurkitzen duten animaliak daude, baina beste batzuek denbora luzea ematen dute zentroan. 

Muturreko egoeretan, animalia batzuek arreta pertsonalizatuagoa behar dute, eta hori harrera-etxeetan lortzen da. Une hauetan, hamaika animalia daude egoera horretan, hiru katu eta zortzi txakur. Katuak kaletik erreskatatu ziren eta haiendako jabeak aurkitzeko zain daude. Txakurren kasuan, batzuk oraindik ez daude Udalaren esku, behin betiko ebatzi gabeko abandonu- edo konfiskatze-espedienteren baten barruan egoteagatik. Hala ere, gehienak probaldian daude etxera ongi egokitzen direla baieztatzeko eta oso gutxitan itzultzen dira zentrora.

Nola adoptatu
Iruñeko Udalaren Animaliak Hartzeko Zentroko adopzio zerbitzuaren helburua da animaliei etxe bat ematea, non maitasunez eta erantzukizunez tratatuko dituzten. Horretarako, herritarren lankidetza funtsezkoa da, eta zentrora joan daitezke bertan dauden animaliak ezagutzera. Zentroa Nafarroako Unibertsitateko errepidean dago, Azpilagañako zakurrendako eremuaren parean, eta astelehenetik larunbatera, 12:30etik 13:30era, dago zabalik. Gainera, zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukera dago 948 420 996 telefonoaren eta zoonosis@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez, bai eta adoptatutako eta etxe bila dabiltzan animaliak ikustekoa ere, Udalaren webgunean. Animaliak ikustea, ezagutzea eta haiekin elkarri eragitea adoptatzeko lehen pausua da; hala ere, interesdunek formulario bat bete behar dute, zeinak lakiolariei familia horrendako animaliarik egokiena zein den jakiteko orientazioa emanen baitie. Dena bat badator, beren maskota eraman dezakete.

Etxe-animaliak, kasu honetan txakurrak eta katuak, edukitzeko orduan erantzukizuna handitu egin da azken urteotan, neurri batean, administrazio publikoek maskoten jabeei ezarritako legezko eskakizunen ondorioz. Izan ere, Lagun Egiteko Animaliak Nafarroan Babesteari buruzko Legea, 2019tik indarrean dagoena, 2022ko amaieran garatu da Erregelamenduaren onespenarekin, zeinak Legea betetzeko egoera zehatzak ezartzen baititu, eta, besteak beste, lagun egiteko animalia bat edukitzeak dakarren gastua handitu eta eskakizunak zorrozten baititu. Gainera, nazio mailan, Animalien Ongizaterako legea prestatzen ari dira. Hori dela eta, Animaliak Hartzeko Zentrotik beldur dira abandonuak ugarituko ote diren eta, batez ere, adopzioak gutxituko ote diren. 

Adopziora arte espazio atseginagoa eta erosoagoa lortze aldera, Animaliak Hartzeko Zentroak 2023an barrutia hobetzeko hainbat lan egitea aurreikusten du, lorategiak eta animalien aisialdiko guneak hobetzea barne. Halaber, katuendako gunea handituko da barruti berriekin eta esparrua margotuko da. Dena den, zentroaren helburu nagusia datozen hilabeteetarako jasotako animalien adopzioa sustatzea da.
 

AHZn adoptatutako animaliak 2014tik 2021era

 

urtea

2014

2015

2016

2017

2018

2019

2020

2021

2022

txakurrak

79

68

51

64

78

57

62

33

48

katuak

49

27

25

24

47

58

51

54

60

biak

128

95

76

88

125

115

113

87

108

 

 

¿Te ha sido útil esta página?