Amerika, Europa, Asia eta Afrikako 50 bat talde eta elkartek parte hartuko dute ostiralean "Kulturen Kalejiran"

Amerika, Europa, Asia eta Afrikako 50 bat talde eta elkartek parte hartuko dute ostiralean "Kulturen Kalejiran"
Iruñean bizi den jendearen kultur aberastasuna ikusarazteko kalejira ludiko eta koloretsu hori antolatzen den bosgarren urtea da
foto


Bihar, 2023ko sanferminetako azken egunean, 17:00etatik 20:00ak arte,Iruñean kalejira eginen da hiriko kultura aniztasunari balioa emateko. Aberastasun hori bertan biltzen diren kulturen ugaritasunari zor zaio hein handi batean. "Kulturen Kalejira" jai-giroko desfile koloretsu bat da. Bertan, jatorri eta tradizio desberdineko jendeak, horiek ere Iruñeko herritarrak baitira, beren jatorrizko kulturetako elementuak erakusten dituzte (jantziak, musikak, dantzak, etab.).

Desfilea San Lorenzo kalearen eta Kale Nagusiaren arteko bidegurutzetik abiatuko da Udaletxeko plaza aldera. Hortik, Chapitelan barna jarraituko du; Gazteluko plazaraino, eta han ekitaldi baten bidez emanen zaio amaiera kalejirari. Ohiturari jarraikiz, ekitaldia amaitzeko parte-hartzaileei eta laguntzaileei postre sinboliko bat banatuko zaie: mazedonia. Aurten 1001 anoa izanen dira.

Urte osoan zehar diskriminazioaren, arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka lan egiten duten 50 bat elkarte, erakunde eta taldetako kideek parte hartuko dute kalejiran, eta pertsona guztientzako, haien jatorria edozein izanik ere, eskubide-berdintasuna eskatuko dute, hartara, jaietan are nazioartekoagoa den hirian mezu hori zabalduz. Brasilgo, Saharako, Maliko, Boliviako, Bulgariako eta Estatu Batuetako elkarteak, besteak beste, erakundeek eta herritarrek genero-gaietan edo aniztasun funtzionalaren esparruan berdintasunerako eskubidearen alde lan egiteko duten betebeharra nabarmentzen ahaleginduko dira.

Iruñeak 2023. urtean onetsi du lehen aldiz Iruñeko Kultur Aniztasunaren eta Herritartasun Inklusiboari buruzko 2022-2026 aldirako I. Plana. Dokumentu honek neurri multzo bat biltzen du kultura anitzeko herritartasunetik (gaur egungo osaera) kultura arteko herritartasunera eta koexistentzia hutseko auzoetatik kultura arteko auzoetara pasatzeko, biak ere inklusioarekin lotutako kontzeptuak. Planak hiriko ikasgelak eta foroak, gaur egun askotarikoak direnak, hiri hezitzailerako eta bitartekaritzarako gune bihurtzearen alde egiten du, hala, ezagutzaren bidez aurreiritziak desegin eta Iruñea osatzen duten herritar guztiek aitortza hori izan dezaten lortzeko.


KULTUREN KALEJIRAKO PARTE-HARTZAILEAK
•    La Farruka batukada
•    Amazonaseko Etxea, Brasil
•    ASIN - Nafarroako Saharar Etorkinen Elkartea
•    ABN – Nafarroako Brasildarren Elkartea
•    HAPI – Berdintasunaren aldeko Gizon Panafrikanisten Elkartea
•    África United
•    Benkadi Mali
•    Haldy forty
•    BETTER LIFE GHANA elkartea
•    Nigeriako Ofuobi Igbo kultur elkartea
•    AMUDISNA – Nafarroako Jota Eskola
•    Nazioen Etxea
•    Fraternidad Salay Pasión Bolivia USA Nafarroako filiala
•    Salay Bolivia Europa Nafarroa
•    Munata Boliviako folklore elkartea
•    Tinkus Tiataco
•    AFOLBO
•    Caporales Mi Viejo San Simon
•    Morenada Central Comunidad Cocanis Espainia EB
•    ABC Asiriy salay cochabamba
•    Elegantes
•    Suzko Konpartsa (Zarrabete Gaiteroak )
•    Tiriki Trauki Fanfarrea
•    Asocolon
•    Nikaraguarren Elkartea
•    Nafarroako Txile Etxea
•    Toteva Rapa Nui elkartea
•    Integración sin fronteras elkartea
•    Aproe
•    Unión Familiar
•    Compartiendo Raíces
•    Renacer Andino elkartea
•    Asvena komunitatea eta Alpargatika elkartea
•    Nafarroako Argentinarren Etxea
•    Afganistango emakumeak (CEAR)
•    Rosa de Bulgaria elkartea
•    “Na Megdana “
•    BG ORFEY
•    PIRINA – Bulgariako dantza folklorikoen taldea
•    Unidos elkartea
•    Bereginya elkartea
•    Perú Arte
•    Salay Bolivia
•    Caporales San Simón Usa
•    Tinkus San Simón, Nafarroako filiala
•    Morenada Central Oruro elkartea AMCOFC
•    Sumaj Sonqo
•    Rebeldes kultur taldea
•    Morenada los Andes Iruña
•    Diablada URUS Iruña

¿Te ha sido útil esta página?