Amaitu dituzte Lezkairuko haur-eskolan saneamendu- eta hornidura-instalazioak jartzeko lanak, zeinak zentroaren azpian lurperatuta baitoaz

Amaitu dituzte Lezkairuko haur-eskolan saneamendu- eta hornidura-instalazioak jartzeko lanak, zeinak zentroaren azpian lurperatuta baitoaz
Aurreikuspenen arabera lanak 2022ko otsailean amaitu eta urte horretako abuztuan instalazioak irekiko dira, 0 eta 3 urte bitarteko haurrendako
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Iruñeko Udaleko Herritarren Aferen Batzordeak gaur goizean bisitatu ditu Lezkairun egitekoa den haur eskolako obrak; lanen fase berri bati ekinen diote saneamenduko instalazioei, euri-urei, hornidurari eta abarrei lotutako lur azpiko partea amaitu ondoren. Lanak epeekin bat egiten ari dira, eta aurreikuspenen arabera 2022ko otsailean amaituko dira. Zentroa irekita egonen litzateke 2022-2023ko ikasturterako.

Gaur egun, lurzatiak badu jada zimendu-oinarria, eta horren gainean eraikiko da egitekoa den eskolaren zurezko egitura. Hurrengo lana zoruan isolamendua jartzea izanen da (orain, hormigoizkoa), haur-eskola osoan zoru erradiatzailea instalatzeko. Lanean eman dituzten sei hilabete baino gehiago hauetan, nabarmentzekoa da egindako topografia-lana, hainbat egitura, sare eta abar egin eta kokatu baitituzte hiru metroko desnibela zuen eremu irregular batean, Mendillorriko ezpondaren ondoan. Ezpondatik hurbilen dagoen eremuan, euste-horma bat eraiki dute, lurzatitik kanpo egon litezkeen lurren mugimenduak ekiditeko. Haur eskolaren barrutiaren barnean dagoeneko malda eta ibilbide naturalizatu batzuk zehaztu dira, haurrek erabil ditzaten prestakuntzak zentroan iraun bitartean.

Lezkairuko haur eskola horren diseinuak AAMutilva Arquitectos Asociados enpresak idatzitako proiektua du oinarri. Beheko solairuko eraikina da, kontsumo nuluaz, buruaskia energiari dagokionez, eta bi isurialdeko teilatuak ditu hainbat egituratan. Obra Guillén Obras y Proyectos SL enpresa gauzatzen ari da, 3.255.759,83 euroan.

Zentroaren barnealdea plaza nagusi baten inguruan

Zentroa Eguesibar kaleko 2. zenbakian eraiki da, Lezkairuko Zalduko etxeen hegoaldean dagoen lurzati batean, lehenago disuasiozko aparkaleku bat zegoen lekuan. Eskolaren barnealdea plaza nagusi baten inguruan antolatuko da, lantegietarako alde zirkular bat izanen du eta barne-loturako eginkizuna beteko du, bertatik eskolako espazio gehienetara sartzen ahalko baita. Erdigune hori bi atondo-gunetan errepikatuko da, bigarren mailako plaza gisa, bertatik irakaskuntza-espazio ezberdinetarako sarbidea antolatzeko (ikasgelak, familiendako espazioa, sukaldea, jantokia, administrazio-gunea) antolatzeari begira. Guneak elementu ireki eta garden gisara antolatuta daude, eta bideraturik daude, baita ere, patiorantz eta kanpoko lorategirantz.

Erdiko plaza kanpoko aldera luzatuko da, patiora irteteko portxea jarraipen-gune gisa eratuz. Kanpoko espazio hori maila eta material ezberdinetako terrazen segida gisara diseinatu da, lurzoruaren sestrei egokitzeko eta, sekretuen lorategiaren kontzeptu metaforikoarekin bat, ikasgelak eta kanpoko moduluak harremanetan jartzeko. 

¿Te ha sido útil esta página?