Amaitu dira Iturrama IPko beheko solairua berrantolatzeko obrak; horrez gain, dibertsitate funtzionala dutenendako komun bat egokitu da

Amaitu dira Iturrama IPko beheko solairua berrantolatzeko obrak; horrez gain, dibertsitate funtzionala dutenendako komun bat egokitu da
Ikastetxeak eskatuta egindako lan horiek hiriko ikastetxe publikoak mantentzeko eta hobetzeko obren parte dira
foto CP Iturrama

 

Aste honetan amaitu dira Iturrama IPko obrak. Obra horiek Iruñeko Udalak hiriko ikastetxe publikoetan egiten dituen mantentze- eta hobekuntza-lanen barruan sartuta daude. Lan horietan beheko solairuko espazio batzuk berrantolatu dira, zehazki, administraziokoak eta zuzendaritzakoak, eta hiru komun berritu dira –horietako bat egokitu egin da–. Jarduketaren zenbatekoa 46.000 eurokoa izan da, eta lanak Belate Servicios Integrales S.L.k egin ditu.

Uztailaren hasieran ekin zitzaien lanei, eta eskola-oporretako hilabeteetan egin dira. Beheko solairuko bi eremutan egin dira lanak. Batetik, administrazioko eta zuzendaritzako eremuan trenkada kendu da, parket ijeztu berria jarri da eta lan horien ondorioz sortu den gela margotu da. Bestetik, sarbidea administrazioko bulegoetatik zuten bi komun berritu dira, korridoretik sartuz jartzeko ikastetxe osoaren zerbitzura.

Sarrerako atariari atxikita dagoen irakasleen gela da bigarren eremua. Espazioa bi gela bereizitan banatu da, eta hari erantsita dagoen komuna dibertsitate funtzionala dutenendako egokitu da. Komun horretako sarbidea ere aldatu da, orain espazio komunetarantz irekitzen baita (atarira). Komunetan gres-portzelanazko baldosekin eman zaie akabera paramentu bertikalei eta zoruari, eta pladurrezko sabai faltsu jarraituarekin. Gela horietan iturgintzako, saneamenduko eta berokuntzako instalazio berriak egin dira.

Ikastetxearen eskariz egindako obra horiek ikasleriaren –azken ikasturtean 253 ikasle ziren–, irakasleen eta langile laguntzaileen mesederako izanen dira.

¿Te ha sido útil esta página?