Amaitu da Julián Gayarre kaleko bidegorriaren berritzea, zeinak 520 metroan lotzen baititu Oberenako biribilgunea eta Foruen plaza

Amaitu da Julián Gayarre kaleko bidegorriaren berritzea, zeinak 520 metroan lotzen baititu Oberenako biribilgunea eta Foruen plaza
Esku-hartze horren bigarren fasearen amaierari esker, gune horretako segurtasuna eta oinezkoen baldintzak hobetzea lortu da
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak Milagrosa auzoko Julián Gayarre kaleko bidegorria hobetu eta zabaltzeko lanen bigarren fasea amaitu du, Ilargienea parkeko zonaldea eta Zaragozako etorbidea Foruen plazarekin lotzen duen puntua elkartzen dituena. Bizikleta-ardatz guztia abian dago jada, 520 metroko luzera du, eta berritzeaz gain segurtasuna hobetu da. Esku-hartzeari esker, halaber, lortu da oinezkoen baldintzak eta eremu horretako garraio publikoaren geralekuetarako irisgarritasuna hobetzea .

Orain amaitu diren lanak Julián Gayarre kalea eta Zaragozako etorbidea lotzea ahalbidetu dute, 166.202 euroko inbertsioari esker. Lanek bidegorria erabat asfaltatu dute eta bereizgailu zaharrak modernizatu dituzte, horien ordez kautxozko beste batzuk jarrita, bai eta mutiloiak ere. Berritutako bidegorriak 2,50 metroko zabalera dauka, eta 0,50 metroko babes-banda bat. Azken tartean, Zaragozako etorbideko loturatik gertu, baterian zegoen eskuinaldeko aparkaleku-banda ilaran izatera pasa da. 

Milagrosa auzoko kale horretako bidegorriaren egokitzapenak berekin ekarri du, halaber, espaloia berritzea kaleko hainbat puntutan Guelbenzu eta Zangoza kaleekin dituen bidegurutzeetan. Lan horiek, gainera, berekin ekarri dute villavesendako geraleku aurreratu bat eraikitzea eta edukiontziak eta hainbat aparkaleku-plaza berrantolatzea. Iaz bidegorriaren lehen fasea egin zen, Julián Gayarre kaleak Blas de Laserna eta Guelbenzu kaleekin dituen bidegurutzeen arteko tartea hartzen zuena. 

Esku-hartze hori Next Generation EU Europako funtsen bidez finantzatutako proiektuetako bat da, Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan. Gainera, esku-hartzea Go Green Iruña estrategiaren barruan kokatzen da, eta barne hartzen ditu hiriak klima-aldaketaz eta energia-trantsizioaz bezainbatean egiten dituen jarduketak, lehentasunezko helburuetako bat izanik mugikortasun-eredu jasangarriago batera aldatzea.

 

next generation

 

¿Te ha sido útil esta página?