
Ostegunetik –urtarrilak 23– martxoaren 1era bisitatzen ahalko da, Kondestablearen jauregiko 1. aretoan, ‘Erromanikoa’ erakusketa, Alfredo Sada elkarteko hogeita hamar bat artistek sinatua. Aurten elkarteak proposatzen duen gaia Erdi Aroko, X. eta XII. mendeen bitarteko, arte-estilo honetarako hurbilpena da olio-pinturaz, akrilikoz, pigmentuz edo grafitoz egindako lanez, non Nafarroako eta beste toki batzuetako arte-adierazpenak –elizak, atariak, eskulturak eta pinturak– erakusten baitira.
Jorge Urdánoz Iruñeko Udalaren Kultura eta Berdintasuneko zuzendariak eta Mila Boj Alfredo Sada elkarteko ordezkariak goizean aurkeztu dute proiektu hau, egindako artelanez haratago doana. Lanaren lehen atala erromanikoa ezagutzean datza, eta estilo honen inguruan dauden aurreiritziak errealitatearekin bat datozen egiaztatzean. Alfredo Sada elkarteak erromanikoa ezagutzeko ikerlana burutu du Astrolabio elkartearen laguntzaz, zeina estilo honen zaleen elkartea baita. Ezagutza hori abiapuntu hartuta, erakusketan parte hartu duten artistek lan-jarraibide amankomunak ezarri dituzte, eta bere arte-proposamenak interpretatu eta garatu dituzte.
Erakusketa honetan egileek motibo bana irudikatzen dute, beren iritziz arte erromanikoaren adierazpenetan erakargarrien diren alderdien arabera hautatua. Adibidez, elizak irudikatu dira, barrutik zein kanpotik ikusiak, eta atari zein hagaburutxoetako behe-erliebeetan agertzen diren eskulturak zein eskultura exentuak, bai eta elizetan egindako freskoak eta liburu inkunableetan tintaz egindako lanak ere. Erakusketan parte hartu duten Alfredo Sada elkarteko hogeita hamar bat artistek arte honetan amankomunak diren ezaugarriak islatzen dituzte, hala nola xalotasuna, kanon klasikoetatiko urruntasuna, espresionismoa, sinbologia eta asmo didaktikoa. Artistekin beraiekin gertatu bezala, artelanen bidez interesa sortu nahi da horren enigmatikoa den estilo erromanikoaren inguruan, zeina Europan X. eta XII. mendeen bitartean garatu baitzen, eta Kondestableko aretoa lasaitasun- eta bake-gunea bihurtu, artelanei begira geratzeko modukoa.
Erakusketa honetan lanen bat aurkeztuz parte hartu duten artistak hauexek dira: Lourdes Varela Oña, Maite Aranguren, Mila Boj, Beatriz B. Romeo, Iosu Arrastia, Feli Hernández, Javier Sola, Pili Huarte, Álvaro Mateos, Inma Echávarri, Walid Zayat, Francisca Rebollo, Pili Flamarique Iriarte, Ana Pellicer Aibar, Regina Ciriza, C. G. Negredo, Nieves Pellicer Lezaun, María Carro Etxeberria, Lola Garro, Mila Escorza, Nieves Ciganda, Paqui Ciriza, Marijose Ochoaerrarte, Asunción Ramos, Javier Eslava, Manu Bermejo Iturgaiz, Rebeka Arnedo, Rafael Labarga, Milagros Gay eta Gloria Lafuente.
Alfredo Sada elkartea
Catalina de Oscáriz Udaleko Arte Eskolan ematen diren marrazkigintza- eta pinturako lau ikasketa-mailak egin zituen artista-talde bisual batek osatzen du Alfredo Sada elkartea. Milagrosan partekatzen dute lantokia, non, lan egiteaz gain, arte-gaiak lantzeko eta erakusketak sustatzeko biltzen baitira, eta auzoan egiten diren ekitaldietan parte hartzeko. Elkartea bazkide bakoitzaren hileko ekarpenaz finantzatzen da. Alfredo Sada elkartea 39 arte-zalek osatzen dute egun.
Duela hamarkada bat baino gehiagotik hona, elkarteak erakusketa bat egiten du urtero, non hautatzen duten gaiaz egindako lanak ikusgai jartzen baitituzte. Iaz Hiri-geometria islatu zuten, era berean Kondestablen egindako erakusketan. Aurreko urteetan, ‘Sadak Sadari’ erakusketan proposamenek elkartearen izena inspiratu duen eskultoreari egin diote omenaldia; ‘Erótika’ erakusketan, erotismoari; ‘Itzalari gorazarre’-n, Junichiro Tanizaki japoniarraren liburuaren irakurketa-inspirazioari; eta ‘Kale bizidunak’-n, hiriko kaleei beraiei.
Artelanak eta egileak
- Lourdes Varela Oña ‘Errebelazioa’. Akrilikoa taula gainean. 100 x 100 cm
- Maite Aranguren. ‘Pieté, miséricorde’. Arkatza, grafitoa paper gainean. 70 x 93 cm
- Mila Boj. ‘Emakume exhibizionista burugabetua’. Pigmentuak mihise gainean. 100 x 100 cm
- Beatriz B. Romeo. ‘Argia iluntasunean’. Akuarela paper gainean. 73 x 49 cm
- Iosu Arrastia. ‘Non Serviam’. Olio-pintura kartoi gainean. 100 x 81 cm
- Feli Hernández. ‘Artaizko San Martin Elizako hagaburutxoa’. Teknika mistoa ohol gainean. 90 x 80 cm
- Javier Sola. ‘Izenbururik gabe’. Akrilikoa mihise gainean. 100 x 81 cm
- Pili Huarte. ‘Izenbururik gabe’. Olio-pintura taularen gainean. 100 x 80 cm
- Álvaro Mateos. ‘Eunate esoterikoa’. Olio-pintura taularen gainean. 81 x 100 cm
- Inma Echávarri. ‘Artziko Andre Maria’. Akrilikoa mihise gainean. 80 x 100 cm
- Walid Zayat. ‘Pantokrator’. Olio-pintura mihise gainean. 81 x 100 cm
- Francisca Rebollo. ‘Arrastoak’. Teknika mistoa ohol gainean. 100 x 75 cm
- Pili Flamarique Iriarte. ‘Soriatik N.Y.-era’ Teknika mistoa ohol gainean. 100 x 81 cm
- Ana Pellicer Aibar. ‘Veruelako Andre Maria monasterioa’. Akrilikoa taula gainean. 100 x 80 cm
- Regina Ciriza. ‘Artzainen deikundea’. Olio-pintura mihise gainean. 92 x 92 cm
- C. G. Negredo. ‘Kristo Garailearen zatia’. Akrilikoa taula gainean. 100 x 63 cm
- Nieves Pellicer Lezáun. ‘"In excelsis" Erretaula’. Teknika mistoa ohol gainean. 65 x 100 cm
- María Carro Etxeberria. ‘Adulteriogilea’. Olio-pintura mihise gainean. 92 x 73 cm
- Lola Garro. ‘Mozkortia (Vadoluengoko baseliza)’. Akrilikoa mihise gainean. 100 x 81 cm
- Mila Escorza. ‘Ilunantzetik argira’. Teknika mistoa ohol gainean. 100 x 60 cm
- Nieves Ciganda. ‘Izenbururik gabe’. Teknika mistoa ohol gainean. 96 x 50 cm
- Paqui Ciriza. ‘Grifoa’. Akrilikoa taula gainean. 100 x 60 cm
- Marijose Ochoaerrarte. ‘Garesko Zubi Erromanikoa’. Olio-pintura mihise gainean. 60 x 90 cm
- Asunción Ramos. ‘Salardúko Kristoa’. Olio-pintura mihise gainean. 70 x 90 cm
- Javier Eslava. ‘Argia / Luz’. Olio-pintura mihise gainean. 80 x 65 cm
- Manu Bermejo Iturgaiz. ‘Tardío/Berankor’. Taula biribilaren gaineko olio-pintura. 80 cm-ko diametroa.
- Rebeka Arnedo. “Eva”. Teknika mistoa ohol gainean. 65 x 100 cm
- Rafael Labarga. ‘Erromanikoa’. Olio-pintura taularen gainean. 83 x 62 cm
- Milagros Gay. “Arreko Trinitatea”. Teknika mistoa ohol gainean. 70 x 50 cm
- Gloria Lafuente. ‘San Sebastian’. Teknika mistoa ohol gainean. 70 x 60 cm