Alde Zaharreko Sarbide Kontrolatuko Eremuan (SKE) sartzeko eskaera Iruñeko Udalaren ahots-laguntzaile birtualaren bidez egiten ahalko da

Alde Zaharreko Sarbide Kontrolatuko Eremuan (SKE) sartzeko eskaera Iruñeko Udalaren ahots-laguntzaile birtualaren bidez egiten ahalko da
010 telefonoaren ahots-laguntzaileak 24 orduz funtzionatzen du, ahots-komando baten bidez komunikatzen da erabiltzaileekin eta zerbitzua arintzen du
chatvoice

 

Iruñeko Udalak sistema berri bat jarriko du martxan asteazken honetan Alde Zaharreko Sarbide Kontrolatuko Eremuan (SKE) sartzeko eskaerak kudeatzeko: 010 zerbitzuaren ahots-laguntzaile birtuala. Ahots-komandoen bidez komunikatzen da erabiltzaileekin, eta hala, 24 orduz erantzuten ahal die herritarren eskaerei, egunero. 

Animsarekin elkarlanean garatu dute ahots-laguntzaile birtuala, eta, argibideez gain, eskatzen duten izapiderako sarbidea ematen die erabiltzaileei, bai gaztelaniaz eta bai euskaraz. Sistemak bildu egiten ditu jasotako datuak, eta izapideak egitea errazten du, arindu egiten baitu Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorrean ematen duten telefono bidezko arreta. Kalkuluen arabera, 5.000 dei inguru desbideratzeko gai da.

Iruñeko Udalak 2023ko martxotik erabiltzen du Animsak sortutako ahots-laguntzaile birtuala, eta asteazken honetatik aurrera, zabaldu eginen du haren erabilera, Sarbide Kontrolatuko Eremuan sartzeko eskaerak kudeatzeko ere erabiliko baita aurrerantzean. Socinfo Digital Navarra TIC saria jaso zuen sistemak, Herritarrendako Zerbitzuen Digitalizazioaren kategorian. Itxaron-denbora murrizten laguntzen du, baina ez hori bakarrik: 010 zerbitzuaren gaitasuna handitzen du gainera, aukera ematen baitio kontsulta konplexuei eta arreta pertsonala eskatzen dutenei erantzuteko.

Edozein herritarrek eskatu dezake unean-unean autoarekin Iruñeko Alde Zaharrera sartzeko baimena, ondo arrazoituta eta gehienez ere 30 minuturako. Hauek ere eskatu dezakete sartzeko baimena, besteak beste: Alde Zaharrean bizi direnek, mugikortasun murriztua dutenek, salgai handien edo pisutsuen garraioa erraztea behar duten merkatariek eta langileek. Hiru bide daude eskaera egiteko: Udalaren webgunea, Tok-Tok aplikazioa edo 010 zerbitzuaren laguntzaile birtuala.

¿Te ha sido útil esta página?