Alde Zaharreko eta Zabalguneko bizilagunek gau bakoitzeko euro baten truke aparkatu ahal izanen dute Baluarteko eta Nafarroako Blanca plazako aparkalekuetan, eta Alde Zaharrekoek Arrotxapekoekin partekatuko dute Anelierreko aparkalekua

Alde Zaharreko eta Zabalguneko bizilagunek gau bakoitzeko euro baten truke aparkatu ahal izanen dute Baluarteko eta Nafarroako Blanca plazako aparkalekuetan, eta Alde Zaharrekoek Arrotxapekoekin partekatuko dute Anelierreko aparkalekua
Gainera, aparkatzea errazte aldera, Udalak Trinitariosko aparkalekua handituko du, egun dituen 170 lekuetatik 500era bitarte
aparcamiento zonas 1 y 2

Alde Zaharreko bizilagun-txartela duten bizilagunei ibilgailua aparkatzeko erraztasunak emate aldera, Iruñeko Udalak Arrotxapeko aparkatze mugatuko eremuko egungo baldintzak aldatuko ditu, Anelier pasealekuaren ondoko aparkalekua erabili eta Arrotxapeko bizilagunekin parteka dezaten.   Gainera, Alde Zaharreko eta Zabalguneko aparkatzeko txartela dutenentzat gauez aparkatzeko aukerak hobetuko ditu, akordio bati esker  Baluarteko eta Nafarroako Blanca plazako aparkalekuak erabili ahal izanen baitituzte, gau bakoitzeko euro baten truke. Azkenik, Trinitariosko aldirietako doako aparkalekua handitu eginen dute, egun dituen 170 lekuetatik 500era.
 

Neurri berri hauek  Arrotxapeko 8. sektorean aparkatze mugatu eta murriztuko eremua edo eremu urdina deritzona urtarrilaren 20an abian jarri ostean bultzatu dira. Prentsaurrekoan azaldu dituzte xehetasunak Javier Labairu Herritarren Segurtasuneko zinegotziak eta Patxi Fernández Alorreko zuzendariak.
 

Baluarten eta Nafarroako Blanca plazan euro baten truke otsailaren erditik aurrera
 

Iruñeko Udalak akordioa erdietsi du Dornier enpresarekin 1. eta 2. sektoreetako (Alde Zaharra eta Zabalgunea) bizilagun-txartela duten bizilagunei gauez aparkatzea errazteko. Gaueko bederatzietatik hurrengo goizeko bederatziak arte utzi ahal izanen dituzte ibilgailuak Baluarteko eta Nafarroako Blanca plazako lurpeko aparkalekuetan, gau bakoitzeko euro bat ordainduz.
 

Zerbitzua asteko egun guztietan egonen da erabilgarri, libre dauden tokiak bete arte. Otsailaren erditik aurrera jarriko da abian. Ordainketa telefono mugikor orotan doan jaitsi daitekeen Telpark aplikazioaren bidez eginen da. Bi sektoreotako bizilagun-txartela duten herritar guztiei gutun bat bidaliko zaie aukera berri honen xehetasunak azalduz. Bertan, zerbitzuan alta nola hartu azalduko zaie. Baluarteko lurpeko aparkalekuak 900 toki ditu, Nafarroako Blanca plazakoak, aldiz, 277. Esperientziak proba-pilotu modura funtzionatuko du ekainera bitarte.
 

Trinitariosen aparkatzeko toki-kopurua hirukoiztea
 

Iruñeko Udalak hartu duen beste erabakietako bat Trinitariosko aparkalekua handitzea izan da. Aparkaleku horrek egun 170 toki ditu, baina kopuru hori ia hirukoiztu eginen da, 500 toki izanen baititu. Aparkatzeko gune berria behin-behinekoa izanen da hasieran eta sanferminetara bitarte egonen da martxan. Festetan eta aurreko egunetan itxita egonen da, Runa parkeko feria-atrakzioak jartzen dituztenek bertan jartzen baitituzte bizitzeko etxeak. Sanferminen ondoren, aurrekontu-zuzkidurarik bada, gune osoa egokituko da.
 

Trinitariosko aparkalekuak 170 toki ditu, eta Biurdana kalearen eta Gipuzkoako etorbidearen arteko elkarguneko biribilgunean du sarbidea. Aparkalekuan sartzeko, autoek hesi bat gainditu behar dute, non matrikula irakurtzen den, eta nahi duenak ondoko tiket-makinan eskura dezake, doan, bi bidaiako tiketa. Behin tiketa villavesan erakutsita, hiri-autobusa erabil daiteke, dela igotzeko eta jaisteko, dela bi pertsona aldi berean igotzeko ala jaisteko. Tiket bakoitza 24 ordurako da. Tiket hori erabil daiteke aparkalekuaren inguruan geralekua duten hiri-autobusetan, geraleku horretan igo behar baita autobusera. 3, 16, 17, 21 eta N4 lineei dagozkienak dira.
 

1. sektoreko bizilagunek Anelierren aparkatu ahal izanen dute otsailaren 4tik aurrera
 

Urtarrilaren 15ean Alde Zaharreko aparkalekuetarako bizilagun-txartelak duela urtebete baino 310 gehiago ziren. Horrek 1. sektoreko bizilagunendako aparkatzeko eremu berriak jarri beharra ekarri du, prentsaurrekoan azaldu dutenez. 
 

Aldi berean, eremu laranja eta urdin bihurtu diren Arrotxapeko guneen okupazioari buruzko udal ikerketen arabera, kale gehienetako toki gehienak i erabat okupatu ziren, % 82 eta % 91 artean, (batezbeste % 86), baina Anelierreko eta Gaseko kortetako aparkalekuetako okupazioa % 16 eta % 38 artekoa izan zen, hurrenez hurren (batezbeste % 29). Horrek erakusten du Arrotxapeko bizilagun-txartela dutenek apenas erabiltzen dutela Anelierreko aparkalekua, egunean batezbeste 15 leku erabili zirela kontabilizatu baitzen.  Era berean, egiaztatu da Gaseko korten aparkalekuan hiriko beste leku batzuetatik heldu diren ibilgailuen txandakatze handiagoa dagoela, egunean batezbeste 98 leku okupatu baitziren, Anelierreko 23ren aldean.
 

Anelierreko aparkalekuak Gaseko kortetakoak baino okupazio txikiagoa du eta aparkatzeko toki gehiago
 

Horiek  eta 1. sektoreko bizilagunek Arrotxapea hurbilago dutela ez ezik, beste bi inguruabar ere aintzat hartu ditu Iruñeko Udalak egungo araubidea aldatu eta Anelierreko aparkalekuan 1. sektoreko  bizilagunek 8. sektorekoekin batera aparka dezaten. Bat da Anelierreko aparkalekuak 310 toki dituela (1. sektorean aparkatzeko txartel berrien kopuru bera), eta aldiz, Gaseko kortetakoa ez dela 300 tokira iristen. Bigarrena da 1. sektoreko bizilagunen artean txandakatzea txikiagoa dela; izan ere, ibilgailuak luzaroago uzten dituzte.
 

Neurri berria otsailaren 3ko Tokiko Gobernu Batzarrean onetsiko da, heldu den astelehenean, beraz, hurrengo egunean jarriko da abian, asteartean, otsailaren 4an, alegia.  Bestetik,  San Frantzisko plazan aparkatzeko dauden 9 tokiak astean zehar kenduko direla aurreikusita dago.

¿Te ha sido útil esta página?