
Alde Zaharreko Auzo-eztabaidagunea bihar eginen da, 18:30ean, Kondestablearen jauregiko ekitaldi-aretoan, eta bertan izanen dira Zaloa Basabe auzoko zinegotzia eta udal-teknikariak. Eztabaidagunearen saio berri hau Alde Zaharreko auzokide, entitate, elkarte eta herritar orori irekia da.
Saioa aurrez aurrez jarraitzen ahalko da, Kondestablera joanda, edo streaming bidez, www.pamplona.es/eu webgunean eta Youtubeko kanaren bidez. Bertaratzerik ez baina interesa dutenek online parte hartzen ahalko dute, emanaldiaren kanaleko txataren bidez. Iruña Erabaki plataformaren bidez jasotzen diren proposamenak, oharrak eta iradokizunak eta foros@pamplona.es helbide elektronikotik jasotzen direnak Auzo-eztabaidagunea egiten den egunean erantzunen dira.
Jasotako ekarpenei buruz aritu eta horiei erantzun aurretik, Auzo-eztabaidaguneak hasierako atal bat izanen du, eta bertan Zaloa Basabe auzoko zinegotziak eta udal-teknikariek auzorako aurreikusitako planak, proiektuak eta jarduketak aurkeztuko dituzte, bai eta auzoari eragiten dioten kontu interesgarriak eta gaurkotasuna duten gaiak ere.
Sare sozialetako jarraipena #AldeZaharrekoEztabaidagunea eta #ForoCascoViejo traolen bidez eginen da. Ohikoa denez, saioak entzumen irisgarritasuneko zerbitzua izanen du: zeinu-hizkuntzako interpreteak, azpitituluak eta begizta magnetikoa, aparatuak edo inplanteak dituztenendako. Gainera, kontziliazioa errazteko, eztabaidaguneak egin bitartean haurrak zaintzeko zerbitzu bat dago, hezkidetza irizpideak dituena. Informazio osagarria lortzeko, Herritarren Partaidetzako Zentroarekin harremanetan jartzeko aukera dago, 948420266 telefonoaren bidez edo foros@pamplona.es helbide elektronikoan.
ALDE ZAHARREKO EZTABAIDAGUNEA. 18:30
- Martxoak 5, asteartea Kondestablearen jauregia
- Traolak: #AldeZaharrekoEztabaidagunea eta #ForoCascoViejo