Alde Zaharrean eta Txantrean urritik aurrera ‘Komunitate-polizia zure Civivoxean’ zerbitzua izanen dute

Alde Zaharrean eta Txantrean urritik aurrera ‘Komunitate-polizia zure Civivoxean’ zerbitzua izanen dute
Bitartekaritzako eta hurbileko zerbitzu hori hiriko auzo guztietara zabaldu da dagoeneko

foto

‘Komunitate Polizia zure Civivoxean’ zerbitzua urrian itzuliko da, beste bi auzotara hedatuta: Alde Zaharrera eta Txantreara Hala, hiriko auzo guztiek izanen dute Iruñeko herritarrek dituzten zalantza guztiak aurrez aurre argitzen eta iradokizun guztiak jasotzen ahalegintzen den Udaltzaingoaren hurbileko eta bitartekaritzako zerbitzu hori. Hitzordu bat eskatu nahi dutenek Civivoxetan bertan eta eremu bakoitzeko erreferentziazko zentroetan egiten ahalko dute.

Zehazki, honako Civivox hauetan eskuratzen ahal da zerbitzu hori: Iturramakoan, Milagrosakoan, Mendillorrikoan, Zabalgunekoan, Sanduzelaikoan, Juslarrochan eta Kondestablen. Horiei, Santa María La Real Belaunaldiarteko Zentroa eta Txantreako Zentro Komunitarioa gehitu behar zaizkie. Zerbitzu hori ematen duten udaltzainak hileko lehen astean joan ohi dira zentro bakoitzera, arreta pertsonalizatua eskaintzeko xedez. 

Komunitate-polizia programa pilotu gisa abiatu zen, 2017ko otsailean, auzoetan gertatzen diren arazoei irtenbide bat emateko helburuz. Hala ere, zeregin garrantzitsua dauka auzotarren eta Udalaren arteko lotura gisa elkarbizitzako eta herritarren segurtasuneko gaiei dagokienez, etengabean ari baita auzotarrekin eta auzoarekin engaiatuta dauden kolektiboekin harremanetan. Izan ere, programa horri esker, auzo bakoitzak erreferentziako udaltzain bat dauka, auzotarrekin, merkatariekin, ikastetxeekin eta inguruko kolektibo zein elkarteekin etengabeko harremanean. 

Ildo berean, Komunitate-poliziako udaltzain bakoitzak bisitak eginen dizkie merkatariei, auzo-elkarteei eta auzoetako bizitzan engaiaturik dauden bestelako erakundeei, haien arazoak eta beharrak zein diren jakiteko, eta horiei heltzen saiatzeko. Egitekoen artean dituzte auzo-gatazketan bitartekari-lanak egitea, horiei irtenbide ematea, ados jartzea, eta horrela, elkarren arteko etengabeko salaketak saihestea. Edonola ere, gogoratu beharra dago edozein larrialdi izanez gero eta poliziaren berehalako zerbitzua eskatu behar izanez gero, 092 dela erreferentziako zenbakia oraindik ere.

 

ORDUTEGIAK ETA KOKAPENAK

Urritik aurrera, Polizia-agenteek hilabete bakoitzeko lehen astean erantzunen diete zalantza eta iradokizun horiei  honako toki eta egunetan: 
 

Astelehena:

  • Iturramako Civivoxa, Iturramako bizilagunak artatzeko. Civivoxean bertan edo 948 36 66 55 telefonoan eskatu behar da hitzordua.
     
  • Juslarrocha Civivoxa, Arrotxapeko bizilagunendako. Civivoxean bertan edo 948 13 21 90 telefonoan eskatu behar da hitzordua.
     

•    Asteartea 

  • Mendillorriko Civivoxa, Mendillorriko, Erripagainako eta Belosoko bizilagunak artatzeko. Civivoxean bertan edo 948 16 41 14 telefonoan eskatu behar da hitzordua.
     
  • Kondestable Civivoxa, Alde Zaharreko bizilagunak artatzeko. Civivoxean bertan edo 948 22 42 49 telefonoaneskatu behar da aldez aurreko hitzordua.

•    Asteazkena

  • Sanduzelaiko Civivoxa, Sanduzelai eta Buztintxuriko bizilagunak artatzeko. Civivoxean bertan edo 948 13 64 00 telefonoan eskatu behar da hitzordua.
     
  • Txantreako Zentro Komunitarioa, Txantreako, Orbinako eta Ezkabako bizilagunendako. Civivoxean bertan edo 948 42 05 10 telefonoan eskatu behar da hitzordua.

•    Osteguna         

  • Milagrosako Civivoxa, Milagrosa, Arrosadia eta Azpilagañako bizilagunendako. Civivoxean bertan edo 948 29 28 02 telefonoan eskatu behar da hitzordua.
     
  • Santa Mª La Real Belaunaldiarteko Zentroa, Santa Mª La Real eta Lezkairuko bizilagunendako. Zentroan bertan (Mutiloabeiti kalea 19) edo 948 42 05 10 telefonoan eskatu behar da hitzordua.
     
  • Zabalguneko Civivoxa, I. eta II. Zabalguneetako bizilagunendako. Civivoxean bertan edo 948 23 28 88 telefonoan eskatu behar da hitzordua.
¿Te ha sido útil esta página?