PCH-Iruña Biziberritzenen kontseiluak Milagrosan energia-trantsizioari buruzko Udalaren argibide bulegoa jartzeko lanen adjudikazioa onetsi du. Bulego hori Manuel de Falla kaleko 2. zenbakian dagoen eta aurten 98.500 euroan erosi zen lokalean kokatuko da. Enpresa adjudikazioduna Erki Construcción Sostenible SL da, eta adjudikazioaren zenbatekoa 95.644,16 euro (BEZa kanpo).
Kontratua 15 egun naturaleko epean formalizatuko da; epe horretan enpresa adjudikaziodunak, aurkeztu den bakarrak, dagokion agiriak aurkeztu beharko ditu. Egokitu behar den lokalak 145,8 metroko azalera eraikia du eta irisgarritasunerako egokitzapenak, isolamendu termikoa eta klimatizazioa behar ditu, suteei eta segurtasunari buruzko araudia betetzen dela bermatzeko esku-hartze txikiez gain. Halaber, elektrizitate- eta telekomunikazio-instalazioak berritu behar dira. Lanak Iñigo Peralta Calvoren eta Carlos Fernández Tobíasen arkitektura-estudioak idatzitako proiektuan zehaztu dira.
Obrak amaitutakoan –aurreikuspenen arabera 2024ko lehen hiruhilekoan–, lokal horretan jarriko da Milagrosako Energia Informaziorako eta Energia Komunitateendako Bulegoa, Energia Komunitateen sorrera eta kudeaketarako aholkularitzara bideratuko dena. Horrez gain, auzoan dauden energia-birgaitzeko beharrak antzemateaz eta Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren alderdirik garrantzitsuenetan Administrazioarekin lankidetzan aritzeaz arduratuko da.
Bulegoak lau lanpostu izanen ditu, eta hedapen-ekintzetarako eta auzoko energia-eraginkortasunarekin lotutako prozesuak garatzeko interesa duten bizilagunen komunitateekin bilerak egiteko erabilera anitzeko gela bat.
HURBILEKO BULEGOA MILAGROSAN ENERGIA TRANTSIZIOA SUSTATZEKO
- Tokia: Manuel de Falla kalea 2
- 145,80 metroko azalera eraikia