Agortu dira sarrerak Iruñeko Udalak Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara antolatutako ikuskizunerako

Agortu dira sarrerak Iruñeko Udalak Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara antolatutako ikuskizunerako
Demode Quartet taldeak 'Kutsidazu bidea Ixabel’ komedia musikala aurkeztuko du abenduaren 10ean Gayarre Antzokian
Espectáculo día del euskera

 

Agortu dira sarrerak Iruñeko Udalak, Euskara zerbitzuaren bidez, Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara antolatutako ikuskizunerako. Demode Quartet taldeak 'Kutsidazu bidea Ixabel’ komedia musikala aurkeztuko du, Joxean Sagastizabal idazlearen izen bereko obra arrakastatsuaren bertsioa. Abenduaren 10ean izanen da, 19:00etan, Gayarre Antzokian.

‘Kutsidazu bidea Ixabel’ komedia musikalak kontakizun dauka Juan Martin ikasle euskaldunberri urbanitaren abenturak baserri baten landa-giroan, hara joaten denean bere euskara hobetzeko asmotan. Ikuskizunak, umorez eta Demode Quarteten musikaren gozagarri etengabeak lagunduta, Juan Martini gertatzen zaizkion istorioak kontatzen ditu, euskaltegian ikasitako euskararen eta baserrikoaren arteko diferentziek, Juan Martinek ezezaguna zaion landa-giroan egiten duen murgilketak eta Ixabel baserriko alabarengana sentituko duen maitasunak sortuak. Gayarre Antzokiko eszenatokian honako aktore hauek interpretatuko dituzte pertsonaiak: Xanti Korkostegi, Maria Redondo, Ainhoa Aierbe, Inazio Tolosa, Karlos Nguema, Iker Huitzi, Joli Pascualena eta Santi Romano.

Juan Martínek Donostia utzi eta mendian galdutako baserri batera abiatu da uda pasatzera, euskara-maila hobetzeko helburuz. Aitak, amonak, semeak eta alaba gazteak osatzen dute baserriko familia. Ikuskizunean, Juan Martínek aurre egin beharko die, batetik, hizkuntza-arazoei eta, bestetik, landa-inguruneari buruz duen ezagutza faltari. Horri guztiari gehitu behar zaie orain arte ezezagun zituen sentimenduak, Isabel ederrak beregan sortzen dituenak, eta berekin komunikatzen den inguruak eragiten dion harridurak: zuhaitz raperoak, ‘a kupela’ kantatzen duten sagarrak zein behi dantzariak.

¿Te ha sido útil esta página?