Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Udalaren titulartasuneko edo kudeaketako eraikin eta igogailuetarako energia hornidurako kontratuaren elektrizitate eta gas loteen adjudikazioak onartu ditu. (Euskaltermen adjudikazioren alde egiten da) Horietako bakoitzerako urteko inbertsioa 2.537.000 eta 1.973.400 eurokoa da, hurrenez hurren, eta kontratuaren indarraldia 2023ko urriaren 1etik 2028ko abuztuaren 31ra artekoa izanen da.
Kontratuaren xedea da udal-eraikin eta -instalazioen energia-beharrei erantzutea lau hornidura zehatzetan: elektrizitatea, gasa, gasolioa eta pelleta. Horniduraz gain, enpresa adjudikaziodunek inbertsio-jarduerak egingo dituzte energia sortzeko, energia kudeatzeko eta efizientzia-azterketak egiteko, edo eraikinetan obrak eta instalazioak egiteko, baldin eta horrelako eskaintzarik eginen balitz. Azkenik, lau loteen lehen lizitazioa adjudikatu gabe geratu ondoren, prozedura negoziatu bati ekin zitzaion, eta elektrizitate- eta gas-loteak Gas Natural Comercializadora SA enpresari adjudikatuta amaitu da prozesua.
Elektrizitatearen urteko aurrekontua 2.537.000 eurokoa da, guztira 12.473.583 euro kontratuaren ia bost urteetan zehar, honela banatuta: % 53 (1.350.000 euro) udal-eraikinetarako, % 21 ikastetxeetarako (531.000 euro), % 15 kirol-zentroetarako (377.000 euro) eta % 11 Civivox sareko zentroetarako (279.000 euro).
Gas-hornidura honako hauetarako izanen da: udal-eraikinak, kirol-zentroak, ikastetxe publikoak eta Civivox zentroak. Urteko gastua 1.973.400 eurokoa izanen da, eta kontratuaren indarraldi osorako guztizko zenbatekoa 9.702.550 eurokoa. Gasaren urteko gastuaren % 43 (848.400 euro) udal-eraikinetan inbertituko da, % 35,7 (705.000 euro) ikastetxe publikoetan, % 11,2 (222.000 euro) Civivox zentroetan eta % 10,1 (198.000 euro) kirol-zentro publikoetan.
Hiri-argiteria eta semaforoak
Aurrekoaz gain, Tokiko Gobernu Batzarrak energia-hornidurarako beste kontratu bat adjudikatzea onetsi zuen asteazkenean, baina, kasu honetan, hiri-argiteriako instalazioetarako, semaforoetarako eta beste udal azpiegitura batzuetarako. 234 HPKU edo hornidura-puntu hartuko ditu eta behin-behineko hamar bat kontratu urteko. Udalaren titulartasuneko edo kudeaketako eraikin eta igogailuetarako aurreko elektrizitate- eta gas-kontratuak bezala, kontratu hori ere adjudikatu gabe geratu zen lehen lizitazioan, eta berriro izapidetu behar izan zen prozedura negoziatuaren bidez.
Enpresa adjudikazioduna Gas Natural Comercializadora SA izan da kasu honetan ere, 9.479.167 euroko zenbatekoarekin. Hornituko den energiak jatorri berriztagarrikoa izan behar du ezinbestean. Kontratuaren indarraldia ia hiru urtekoa izanen da, 2023ko urriaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra bitartekoa. Urteko gastua, berriz, 3.250.000 eurokoa da, gutxi gorabehera, eta % 99,2 (3.226.000 euro) argiteriarako izanen da eta % 0,8 (24.000 euro) semaforoetarako.