Adjudikatu dira Gaztelugibel eta Urdazubiko Monasterioaren kaleen ingurua eta Fuente del Hierro kalearekin bat egiten duten tokia berrantolatu eta birnaturalizatzeko lanak

Adjudikatu dira Gaztelugibel eta Urdazubiko Monasterioaren kaleen ingurua eta Fuente del Hierro kalearekin bat egiten duten tokia berrantolatu eta birnaturalizatzeko lanak
2 milioi inbertituko dira, lanak gauzatzeko epea 8 hilabetekoa izanen da eta Udalak eta Iruñerriko Mankomunitateak finantzatuko dituzte
reordenación y renaturalización del entorno de las calles Monasterio de Urdax, Vuelta del Castillo

 

Iruñeko Udalak berrantolatu eta birnaturalizatu eginen du Urdazubiko Monasterioaren, Gaztelugibel eta Fuente del Hierro kaleen ingurua. Obrak laster hasiko dira, eta honako hauek barne hartuko ditu proiektuak: berdegune berrien 3.300 metro koadro sortzea, espaloiak zabaltzea, biribilgune berri bat eraikitzea, ibilgailuen zirkulaziorako erreiak murriztea, bidegorri berri bat eta aparkatzeko plazetan aldaketak egitea. 

Tokiko Gobernu Batzarrak sanferminak baino lehen onetsi zuen Excavaciones Osés SL enpresak eginen dituen lanak adjudikatzeko kontratua, 2.071.390,81 euroko aurrekontua duena. Lanetako bat edateko ura hornitzeko hodi bat aldatzea izanen da. Hori dela eta, Iruñeko Udalak eta Iruñerriko Mankomunitateak hitzarmen bat sinatu dute Iruñerriko Mankomunitateak aurrekontua finantzatu dezan. Aurreikuspenen arabera, obren iraupena zortzi hilabetekoa izanen da.

Urdazubiko Monasterioaren kaleko Pio XII.aren eta Fuente del Hierro kaleen arteko tartean, errei bat kenduko da zirkulazioaren noranzko bakoitzean, eta horrela, bidegorri goratu bat egin ahal izanen da zenbaki bikoitien espaloiaren ondoan. Horrekin batera, kendu eginen dira espaloi horretan aparkatzeko plazak. Horien ordez, euri-lorategiak eta edukiontziendako guneak jarriko dira, eta mugikortasun murriztua dutenendako erreserbatutako zenbait aparkatzeko plaza. Zenbaki bakoitien espaloian, espaloiak eta oinezkoendako pasabideak zabaldu eta aparkatzeko plazak berrantolatuko dira, zeharka aparkatzeko. 

Fuente del Hierro kalearen elkargunean, biribilgune berri bat eginen da, zirkulazioa modu arin eta seguruan banatzeko hiru bideen artean. Horretarako, Fuente del Hierro kalean zirkulazio-errei bat kenduko noranzko bakoitzean. Gaztelugibel kalearen Ezkirotz kale alderanzko jarraipenean, bidearen tarte osoa hartuko duen parterre bat sortuko da lehendik dauden zuhaitz-txorkoak bateratzeko. Zenbaki bikoitien espaloian, aparkaleku-plazak mantenduko dira, eta ilaran aparkatzekoak izatetik zeharka aparkatzekoak izatera pasako dira.

Proiektuak badu beste berrikuntza bat ere: Urdazubiko Monasteriotik Pio XII.aren etorbidera doan tarteko Gaztelugibel kaleko norabide-aldaketa. Hala, lanak amaitutakoan, Pio XII.aren etorbidera sartzeko errei bihurtuko da. Horiez gain, egonaldirako eta paseoan ibiltzeko lorategi handi bat sortzea aurreikusi da, Gaztelugibel kaleari lotuta. Eremua osatzeko, ureztatze-sistemak berritu eta instalatuko dira, eta zirkulazioko elementuak berrituko, hala nola seinaleak eta semaforoak, argiteria publikoa eta hiri-altzariak.

¿Te ha sido útil esta página?