Adjudikatu da Landabengo Lantegi Eskolari zerbitzua emanen dion kamioi elektriko berri bat erosteko kontratua

Adjudikatu da Landabengo Lantegi Eskolari zerbitzua emanen dion kamioi elektriko berri bat erosteko kontratua
Ibilgailuak hiru eserleku ditu (gidariarena barne), baita 3.500 kiloko gehieneko karga baimendua, kutxa irekia, kulunkaria eta olana ere
camión

 

Tokiko Gobernu Batzarrak Landabengo Lantegi Eskolari zerbitzua emanen dion kamioi elektriko berri bat erosteko kontratuaren adjudikazioa onetsi du. Ibilgailua garraio-premiak asetzeko eta udal-zentroko tresnak eta materialak eramateko erabiliko da. Udal-zentroak espezialitate hauek eskaintzen ditu: igeltserotza, hargintza eta biltegiaren kudeaketa, zurgintza, eraikinetako mantentze-lanak eta igeltsu ijeztuko plakensistemen muntaketa.

Kontratua Baysan Quality Pro SLU enpresari adjudikatu zaio 75.988 euroan (BEZa barne). Kontratua adjudikazioa egin eta bost eguneko epean gauzatuko da. Erosiko den kamioi elektrikoa 3.500 kiloko gehieneko karga baimendua duen ibilgailu industrial arina da, oinarrizko gidabaimenarekin gidatzen ahal da eta kutxatila irekia, kulunkaria eta olana ditu. Ibilgailuak hiru eserleku homologatu ditu (gidariarena barne).

Kamioiaren motorra erabat elektrikoa da eta zilindro teleskopiko hidraulikoko sistema kulunkaria du, morteroa egiteko harea soltean erostea errazteko. Kamioiak aluminiozko itxitura-sistema desmuntagarria dauka, olana eta guzti; izan ere, amaitutako lanek (sukaldeetako armairuak, zurak...) eguraldi txarretik babestuta egon behar dute joan-etorriak egin bitartean.

Aurten hornituko den ibilgailuak elementu hauek ditu: aire girotua, beira-jasogailu elektrikoak, urrutiko kontrol bidezko itxitura-sistema zentralizatua, irratia eta esku libreko Bluetooth-a. Kanpoko ekipamenduak krokadurako atoia, atzera-martxako kamera eta hurbiltasun-sentsoreak barne hartzen ditu, besteak beste.

¿Te ha sido útil esta página?