Adinekoen Udal Kontseiluak gaur goizean egin du agintaldiko bigarren bilera, eta pandemia hasi osteko lehena, eta hain zuzen ere, aldi horretan abiatu diren herritarren sektore horri zuzendutako jarduera eta proposamenak aztertzeko balio izan du. María Caballero Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak zuzendutako saioan, adinekoei zuzendutako Iruñeko Udaleko komunitate ekintzako programen helburuak ere aurkeztu dira.
Kondestablearen Jauregian egin den Udal-organo honen bileran azken hilabeteetan Udaletik adinekoentzat egiten ari diren ekimenak inplikatutako eragile guztiei aurkeztu dizkiete, besteak beste, “Martxan” eta “Beti Norbaitekin” programetako jarduerak, edo hainbat auzotako sare-lana, Donibaneko Ituna kasu. Halaber, beste ekintza batzuk nabarmentzen dira, esaterako, Udalakk adinekoei egin zien galdeketa herritarren sektore horrek pandemiak eragindako ondorioak nola bizi zituen neurtzeko, edo 65 urtetik gorakoei konfinamendu-aldian egindako deiak. Ekimen hauetako bakoitzari buruzko xehetasunak Iruñeko Udaleko adinekoen webgunearen atalean aurkitu daitezke: www.pamplona.es/mayores
Agintaldiko bigarren Adinekoen Udal Kontseiluan ere inplikatutako eragileei aurkeztu dizkiete datozen hilabeteetan abiatzeko prestatzen ari diren programetako ildo nagusiak , eta jada existitzen diren udal programetan (‘Beti Norbaitekin’, ‘Martxan’) lantzen ari diren hobekuntzak. Horrez gain, aztertu dira adinekoei laguntza psikologikoa eta emozionala emateko programa baten ezaugarri eta inplikazioak, zeina une honetan hura Iruñean abiatzeko aukera aztertzen ari baitira.
Gizarteko sektore giltzarri bati arreta berezia jartzeko udal-organo bat
Adinekoen Udal Kontseilua, 2012an onetsitako bere erregelamenduan jasotzen den moduan, “herritarren partaidetzako organo aholku-emaile gisara eratuta dago, eta adineko jendea artatzeko lanean sortzen diren behar berriei eman beharreko irtenbideak elkartrukatu, batera jarri eta abiaraziko ditu” Kontseilua tokiko organo osagarria da, eta berariaz ordezkatzen ditu Iruñeko udalerrian bizi diren adinekoak, probintzia, autonomia-erkidego edo nazio esparruko beste udalerriek dituzten izaera bereko erakundeen edo instituzioen aurrean.
Gaur goizean egindako Adinekoen Udal Kontseiluaren bileran bere erregelamenduaren aldaketa hizpide izan dute; izan ere, prozedura horri hasiera emanen zaio eta bertan inplikatutako edozein eragilek parte hartu dezake. Kontseiluko lehendakariaz gain, saio honetara etorri dira Iruñeko adinekoen eta erretiratuen elkarteetako kideak, udal-teknikariak eta Udaleko Osoko Bilkuran ordezkaritza duten taldeen ordezkariak.