Abuztuaren 4ra arte eman daiteke izena familia-langileen 34 lanpostu betetzeko oposizioan

Abuztuaren 4ra arte eman daiteke izena familia-langileen 34 lanpostu betetzeko oposizioan
Lanpostu horietarako lehiatu ahal izateko Gizarte- eta osasun-laguntzako Teknikariaren edo Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariaren titulua edo antzeko bat eduki beharko da
fachada

 

Iruñeko Udalak oposizio deia egin du gizarte langileen 34 lanpostu betetzeko, Administrazioko D mailakoak, esparru horretan gero eta handiagoak diren beharrak asetzeko xedez. Interesa dutenek abuztuaren 4ra arte dute epea probetan izena emateko, eta horiek, aurreikuspenen arabera urtearen amaieran eginen dira. Izen-ematea telematikoki egin behar da dagokion tramitearen fitxaren bidez, Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoan. Izen-ematea formalizatzeko unean 10,20 euroko tasa bat ordaindu beharko da, azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik.

Oposizioan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da hauetakoren bat izatea: Gizarte- eta osasun-laguntzako Teknikariaren titulua edo Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariaren titulua, edo Mendekotasun egoeran daudenei arta emateko teknikariarena, edo Mendekotasun egoeran daudenei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arta emateko profesionaltasun-ziurtagiria (Kodea: Sscs0208) edo Pertsonei etxean bertan gizarte- eta osasun-arta emateko ziurtagiria (Kodea: Sscs0108).

Deitutako 34 lanpostuetatik 14 igoera-txandan eskainiko dira, funtzionarioendako, eta beste 13, txanda irekian. Halaber, 5 lanpostu erreserbatu dira desgaitasuna duten pertsonendako eta beste bi genero indarkeriaren biktima diren emakumeendako. Betetzen ez diren berariazko lanpostu guztiak txanda irekikoei gehituko zaizkie. Lanaldi motaren arabera, 18 lanpostu lanaldi osoan eskainiko dira eta 16 lanaldi murriztuan. 

Azterketa, azarotik aurrera
Azterketaren data zehatza aurrerago ezagutzera emanen den arren, aurreikuspenen arabera ez da azaroa baino lehen eginen. Oposizioak bi proba izanen ditu. 

Lehen proban bi ariketa egin beharko dituzte. Lehenengo ariketan deialdiaren eranskinean jasotako gai-zerrendako gaiei buruzko 100 galdera gehienez –test modukoak– erantzun beharko dituzte. Galdera bakoitzak erantzun posible batzuk izanen ditu. Bigarren ariketan bi kasu teoriko idatziz ebatzi beharko dira test motako galderei jarraikiz.

Lehenengo proba baloratu eta puntuatutakoan, guztizko puntuaziorik onena lortu duten igoera-txandako 100 izangaiak eta guztizko puntuaziorik onena lortu duten txanda irekiko 100 izangaiak egiten ahalko dute bigarren proba: gaitasun pertsonalei buruzko testa, lanpostuaren gaitasun-profilaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren zehazteko. 

¿Te ha sido útil esta página?