Abuztuaren 13ra arte luzatu da epea Iruñeko herritarren parte-hartzea eta gizarte-ehunak sarean lan egitea sustatzen dituzten jarduketetarako dirulaguntzak eskatzeko

Abuztuaren 13ra arte luzatu da epea Iruñeko herritarren parte-hartzea eta gizarte-ehunak sarean lan egitea sustatzen dituzten jarduketetarako dirulaguntzak eskatzeko
Partaidetzako dirulaguntzek 361.000 euroko zenbatekoa dute ezarrita bost lan-ildotarako

Buztintxuri fiestas

Herritarren partaidetzaren esparruan proiektuak, jarduketak eta prestakuntza-neurriak sustatzeko Iruñeko Udalaren dirulaguntzetarako eskabideak aurkezteko epea luzatu egin da abuztuaren 13ra arte.

Diru-laguntzen deialdi honen hartzaileak dira irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta beste entitate batzuk, proiektuak, jarduketak eta prestakuntzak egin ditzaten, aurten, herritarren partaidetza, herritartasun aktibo, partaidetzako prestakuntza eta gizarte-loturaren esparruan, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen laguntze aldera, Iruñeko udal-mugartearen barruan. Agiriak telematikoki aurkeztu beharko dira, egoitza elektronikoaren bidez, udal-webgunean dagoen eremu digitalean. Egungo deialdiak guztira 361.000 euro ditu esleituta bost jarduketa-mota egiteko, eta, aurten, lehentasuna emanen zaie pandemiaren ondorioak pairatu dituzten kolektiboekin egindako jarduketei.

2020ko deialdiaren laguntzen zatirik handiena bideratuko da Iruñean herritarren parte-hartzea eta gizarte-ehunak sarean lan egitea sustatzen dituzten jarduketak diruz laguntzera (227.000 euro); adinekoek gizartean aktiboki parte hartzea (61.400 euro) eta kultur aniztasuna (30.600 euro) bultzatzen duten ekintzak ere diruz lagunduko dira. Azkenik, auzoetako festa eta jai herrikoietako jarduerek eta izaera komunitarioko ekitaldi soziokulturalek 38.000 euro bitarteko laguntza ekonomikoa jasotzen ahalko dute. Bada bosgarren kapitulu bat ere, prestakuntzarena, non 4.000 euro bitarte lagunduko baitira bertako ekintzak.

Deialdiaren oinarriak www.pamplona.es-en daude eskuragarri, eta prozesuan laguntza behar duten elkarteek informazioa eta aholkuak jaso ditzakete, horretarako sistema bat aurreikusi baita, 948 420266 edo 948 420268 telefonoetara deituta zein participacionciudadana@pamplona.es helbide elektronikora idatzita.