Abian da Urdanoz etxe-multzoan oinezkoendako eremuak berritzeko lanei amaiera emateko fasea: urbanizazioak 60 urte baino gehiago ditu, eta espaloietan eginen dituzte lanak

Abian da Urdanoz etxe-multzoan oinezkoendako eremuak berritzeko lanei amaiera emateko fasea: urbanizazioak 60 urte baino gehiago ditu, eta espaloietan eginen dituzte lanak
Udalak martxan dauka oraindik Etxabakoitzeko inguru horretan hobekuntzak egiteko programa, eta Hirigintza Batzordea eta Gerentzia lanak ikusten izan dira gaur
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Ibilerraztasuna hobetzeko xedez, Iruñeko Udalak hasiera eman die Etxabakoitzeko Urdanoz etxe-multzoko espaloiak berritzeko azken faseko lanei. Oraingoan 4. ataritik 16.era eginen dituzte lanak. Hala, Udalak amaiera emanen die 60 urteko etxe-multzoko oinezkoendako guneak berritzeko lanei. Construcciones y Excavaciones Erri Berri enpresa egiten ari da lanak, bide publikoan mantentze-lanak egiteko kontratuaren inbertsioaren bidez. Aurreikuspenen arabera, guztira 150.000 euro inbertituko dituzte fase horretan, BEZa barne, eta bi hilabete iraunen dute lanek.

Lanei esker, etxe-multzoko jatorrizko espaloiak berrituko dituzte: baldosa hidraulikoa jarriko dute, egin berri diren etxe-multzoetan erabili dutenaren antzekoa. Hala, espaloien tamaina egokituko dute bide publikoko irisgarritasunarekin lotutako estandarrekin bat egiteko.

Gainera, oinezkoen pasabideak aurreratu eginen dituzte, auzotarren ikuspen-baldintzak eta segurtasuna hobetzeko. Horrez gain, mugikortasun murriztua dutenendako aparkaleku-plaza osagarri bat sortuko dute, eta, gune horretan luzetara aparkatzeko plazak daudenez, ingurua hobetuko dute atzealdetik aparkaleku-plazetara sartu eta ateratzea errazteko xedez.

Udal-proiektuen plangintzarekin lotutako ingurumena hobetzeko irizpideekin bat, zuhaitzak jarriko dituzte 10. atartearen aurrean, eta hala, itzalguneak eta lasai egoteko guneak handituko dituzte auzotarrendako gune atseginagoak sortzeko. 

2024an egin zuten lanen lehen fasea: espaloiak zolatu zituzten, eta 12., 13., 14., 17., 18., 19. eta 20. atarteen irisgarritasuna hobetu zuten.  Halaber, zuhaitzak landatu zituzten eta berdegune iragazkor bat sortu zuten galtzadako jariatze-urak drainatzeko. Azkenik, argiteria berritu zuten LED lanparak instalatuta.

¿Te ha sido útil esta página?