Abian da II. Zabalguneko Civivoxa eraikitzeko azken fasea: gunea ekipatuko dute orain, eta programazioa irailean hasiko da

Abian da II. Zabalguneko Civivoxa eraikitzeko azken fasea: gunea ekipatuko dute orain, eta programazioa irailean hasiko da
Udaleko Hirigintza Batzordea eta Gerentzia eraikina bisitatzen izan dira: 3.834,27 m² ditu, sotoan, beheko solairuan eta beste hiru solairutan banatuta
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Zabalguneko Civivox berria Salestarren plazako 7.enean eraikiko dute: 3.834,27 m²-ko eraikin bat da, eta Zuria Nafarroakoa plazako lokalak ordeztuko ditu. Obra 2022ko azaroan hasi zuten, eta orain akabera-lanak egiten ari dira.  Lan horiek egin eta gero, zentroa ekipatzeko eta prest jartzeko lanen enkarguak eginen ditu Udalak, eta kronogramaren arabera, udan bukatuko dituzte lan horiek.    Instalazioen irekiera ofiziala irailerako aurreikusten dute, eta programazioa ere hilabete horretan jarriko dute martxan.  Hirigintza Batzordeko eta Gerentziako kideak gaur goizean izan dira bisitan, eta lanen nondik norakoen berri jakin dute.

Udal-korporatibek bertatik bertara ikusi ahal izan dute ekitaldi-aretoko igogailua: aretotik bertatik eszenatokira sartzeko aukera ematen du, eta hala, ez dago oztopo arkitektonikorik eta irisgarritasuna hobetzen da. Elementu berri bakarra da; lanen proiektua Office for Sustainnability Sociedad Cooperativa Profesional enpresak egin du, eta enpresa horretako arkitekto hauek hartu dute parte proiektuan: Alfonso Orueta Jannonek, Diego Fernández Vidaurrek, Jaime Suescun Sánchezek, Andrea Franconettik eta Mikel Perea Lópezek.   INARQ Ingenieros enpresak egin ditu ingeniaritza-lanak, eta Aterpe Aparejadoreseko Raúl Pascal Egozcue eta Eva Luqui  izan dira arkitekto teknikoak.  Obra Construcciones Mariezcurrena enpresari esleitu zitzaion, 9.707.551 euroan.

Eraikina sotoaz, beheko solairuaz eta solairuarteaz osatuta dago, eta, gainera, beste hiru solairu eta estalkian instalazioak jartzeko eta zerbitzuak eskaintzeko teilatupeko solairu bat izanen ditu. Eraikinak irudi berezia du, eta berezko nortasuna izan nahi du. Dena den, zentroa berrurbanizatze fasean dagoen eremu batean dago.    Halaber, harrizko eraikin bat da, saretak eta leihate zabalak konbinatzen ditu, eta energia-kontsumo ia nuluko parametroak betetzen ditu.   Sarbide nagusia plazan bertan dago, eta oinezkoak plazako aterpe txaranbeldu baten bidez sartzen ahal dira eraikinera; Media Luna kalean beste sarbide bat dago.

Behar guztiak asetzeko guneak 
Zabalguneko II. Civivoxa diseinatzeko, Civivox sareko beste zentro batzuetako jarduerak eta ohiko erabilerak izan dituzte kontuan. Sotoak 1.166,66 m2 ditu, eta bertan, hiru erakusketa-areto sortu dituzte. Eraikinera beheko solairutik (998,07 m²) sartzen ahal da, atondo nagusira doan aterpe estali baten bidez. Atondo horretan erabiltzaileei harrera egiteko eta arreta emateko guneak daude.    Beheko solairuan 600 m2-ko ekitaldi-areto bat dago, auditoriuma: 400 eserleku atzeragarri eta lau eserleku irisgarri izanen ditu.   Eszenatokiak 17,50 x 10,35 metro ditu. Ekitaldi-aretora sartzeko bi era daude: bata eraikinaren barnetik eta bestea kaletik; aretora kaletik sartzeko aukerari esker, jarduerak antolatzen ahalko dira eraikina itxita dagoenean.

Goiko solairuak, bakoitza 400 m2-koa, Civivoxaren programa soziokulturaleko jardueretarako erabiliko dira. Lehenengo eta bigarren solairuetan, erabilera anitzeko gelak, hitzaldietarako aretoak, informatika-gelak, arte plastikoetakoak, sukaldaritzakoak eta irakurketakoak prestatu dituzte, besteak beste. Hirugarren solairuan, berriz, leihate handiak jarri dituzte, argi naturala baliatuta bista ikusgarriez gozatzeko; bertan egonen dira kirolguneak, dantza-aretoak eta gimnasioa.   

Instalatu beharreko beste ekipamenduak 
Eraikinari azken ukitua emateko lanak bi asteren buruan egonen dira prest. Une horretan hasiko dute gune desberdinak prest jartzeko fasea. Sotoan aldagelen eremua, eta erakusketa eremuak kudeatzeko informatika-sistemak prestatu behar dira.  

Lehenengo solairuari dagokionez, auditoriumean egin behar dituzte lan gehienak.  Bertan kamerinoak prestatu behar dituzte, eta emanaldietarako ekipamendu teknikoa doitu behar dute, hau da, argi- eta soinu-sistema kalibratu behar dute. Halaber, beheko solairuko bilera-aretoak, eta administraziorako eta kudeaketarako guneak egokitu behar dira.  

Goiko aretoei dagokienez, erabilera anitzeko aretoek beren altzariak izan beharko dituzte, eta berariazko ekipamenduak erosi eta instalatu behar dira lantegi-aretoan, kirolgunean, dantza-aretoan eta haurrendako aretoan. Azkenik, sukaldea prest jarri dute, baina oraindik sukaldeko tresnak falta dira programako ikastaroetan erabili ahal izateko.     

Civivox berria Kultura Alorrak kudeatzen du, eta aurreikusten du lanek beste hiru hilabete iraunen dutela azpiegiturak prest egon daitezen.  Handik aurrera, berariazko programazioa jarriko dute martxan, irailean zentroa ireki aurretik.  


II. ZABALGUNEKO CIVIVOXAREN AZALERA ERABILGARRIA:

•    Sotoa: 1.166,66 m²
•    Beheko solairua:       998,07 m²
•    Solairuartea:      252,75 m²
•    Lehen solairua: 412,81 m²
•    Bigarren solairua: 408,95 m²
•    Hirugarren solairua: 418,47 m²
•    Instalazioak: 176,56 m²
•    AZALERA ERABILGARRIA, GUZTIRA: 3.834,27 m²
 

¿Te ha sido útil esta página?