Abejeras, Serafín Olave eta San Joan Bosco kaleetako berrurbanizatze- eta asfaltatze-lanei esker, 30 aparkaleku-plaza berri sortu dira, kendutako plazak ordezteko

Abejeras, Serafín Olave eta San Joan Bosco kaleetako berrurbanizatze- eta asfaltatze-lanei esker, 30 aparkaleku-plaza berri sortu dira, kendutako plazak ordezteko
Zeharkako aparkalekuei esker, inguruko bide-segurtasuna areagotuko da, eta plaza berriak sortuko dira San Joan Bosco eta Serafín Olave kaleetan
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udaleko Gerentzia eta Hirigintza Batzordeak gaur goizean bisitatu ditu joan den abenduan Abejeras, Serafín Olave eta San Joan Bosco kaleetan egin ziren berrurbanizatze- eta asfaltatze-lanak. Lanetan Abejeras kaleko bide-zorua birgaitu eta bidegorria zabaldu da: lehen 1,7 metroko zabalera zuen, eta, obren ondoren, 2,5 metroko zabalera du. Gainera, gutxienez 1,05 metroko babes-banda izanen du.    Asfaltatze-lanez gain, Serafín Olave eta San Joan Bosco kaleko hainbat oinezkoen pasabide hobetu dira Rinaldi multzoaren ondoan.

Obrei esker, 30 aparkaleku-plaza sortu dira Abejeras kalean kendu zituzten 30 plazak berreskuratzeko. 7 plaza berri San Joan Bosco kalearen ingurunean sortu dira (5 Rinaldi multzoaren ondoan, 1 San Joan Bosco eta Rinaldi multzoaren arteko elkargunean, eta beste bat Aita Baraceko irteerarik gabeko zokoaren sarreran); beste 16 plaza San Joan Bosco kaleko biribilgunearen ingurunean, eta beste 7 Serafín Olaveko biribilgunearen eta Abejeras kalearen arteko tartean. Plazak berreskuratzeko, ilaran aparkatzeko plazak baterian aparkatzeko plazekin ordeztu dituzte. 

Obrak azaroaren 11n hasi zituzten, eta hiru faseko 45 eguneko epean gauzatu dituzte. Lanak Urbanismo Táctico Pamplona ABEEen enpresa adjudikaziodunek (Lacunza-Hnos y Goyo Señalizaciones) eta  Asfaltos Biurrun SAk egin dituzte. Espaloiak aldatu dituzte, oinezkoendako pasabideetan eta autobus-geltokietan zolatutako espaloi aurreratuak jarrita. Halaber, zamalanetako eremuak egokitu dituzte, ilaran aparkatzeko plazekin eta zeharkako aparkalekuekin bat egiteko, eta segurtasuna areagotzeko.

Trafikoa lasaitzea, eta bizikleten eta hiri-garraioaren mugikortasuna hobetzea 
Azken urteotan Abejeras kalean jarduketa puntualak egin diren arren –oinezkoendako hainbat pasabidetan espaloi aurreratuak eraiki dira–, kale guztiko ezaugarri geometrikoak bateratuko zituen jarduketa globala egin beharra zegoen, batez ere bizikleten segurtasunari begira. Obren aurretik, bi noranzkoko bidegorriak 1,70 metroko zabalera eta 0,40 metroko babes-banda zuen, eta esku-hartze horri esker, 2,50 metroko zabalera eta 1,05 metroko babes-banda du.

Gainera, oinezkoen mugikortasuna hobetu da, oinezkoendako pasabide aurreratuak bizikleten araudira egokituta, eta espaloiak zabalduta.  Labur esanda, esku-hartze horrek mesede egin dio oinezkoen eta bizikleten zirkulazioari, eta trafikoa lasaiagoa eta kalea atseginagoa da orain. Era berean, hiriko garraioaren merkataritza-abiadura azkartu, eta zirkulazioa erraztuko dute, izan ere, kalearen amaierako geraleku aurreratuak lehentasuna ematen die villavesei Zaragoza etorbideko bidegurutzeko semaforoetan.

¿Te ha sido útil esta página?