82.000 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten Udalak Gabonetan merkataritza dinamizatzeko antolatu zituen jardueretan

82.000 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten Udalak Gabonetan merkataritza dinamizatzeko antolatu zituen jardueretan
Sarasate pasealekuan kokatutako elur artifizialezko txirristak 19.622 lagun erakarri zituen, eta izotz-pista artifizialak, 4.972
Feria Navidad

 

Guztira 82.121 lagunek parte hartu zuten Iruñeko Udalak hiriko merkataritza dinamizatzeko merkatarien elkarteekin elkarlanean antolatu zituen Gabonetako jardueretan. Erabiltzaileetako asko Udalak Gazteluko plazan eta Karlos III.aren etorbidean paratu zituen bi karpetara joan ziren, haurrek jolasteko guneak baitziren.
 

Gazteluko plazako karpatik –Alde Zaharreko Merkatarien elkarteak antolatua– 34.666 lagun pasa ziren guztira. Eta Zabalgunekotik –Zabalguneko Merkatarien elkartearekin elkarlanean– 10.000. Horiei gehitu behar zaizkie beste 12.326 lagun –heldu eta adingabe–, Iruñeko kaleak zeharkatu eta hiriko eremu komertzialak lotzen zituzten bi tren turistikoetan ibili zirenak. Eguberrietako ibilaldi gozoak –gozokiak egiten dituzten denda tradizionaletan barnako ibilaldiak– ekimenean 150 tokiak bete zituzten, baita udal-azoketako haurrendako sukaldaritza lantegietan ere, 60 haurrek parte hartu zutelarik. Berritasun gisa, aurten rokodromo ibiltari batzuk instalatu ziren Donibanen, Ermitagaña eta Mendebaldean, Martín Azpilcuetan, Sanduzelain eta Txantrean, eta 325 adingabe aritu ziren horietan.
 

Proposamen berriak Sarasate pasealekurako

Aurtengo edizioan, Sarasate pasealekuak aisialdiko bi proposamen  hartu zituen: izotz artifizialeko txirrista bat eta izotz-pista artifizial bat. Lehenengoan, 19.622 lagunek parte hartu zuten. Doako izotz-pistak 4.972 lagun erakarri zituen zabalik egon zen 15 egunetan, eta ia erabat beteta egon zen. Izan ere, espazio-mugak zirela-eta, gehienez ere 35 lagun egon zitezkeen patinatzen aldi berean, 20 edo 30 minutuko txandetan, arratsaldeko ordutegian zein goizekoan. Jarduera horiez guztiez gain, Iruñeko auzoetan autotxoke puzgarriak eta zenbait karrusel eta photocall paratu zituzten, eta txokolate-jan herrikoiak eta gaztaina-banaketak egin. Bestalde, 25.000 poltsa berrerabilgarri banatu zituzten hiriko dendetako erabiltzaileen artean.

¿Te ha sido útil esta página?