750 haur baino gehiago izan dira COworkidsen Eguberrietako gunean jarduerez gozatzen lehenengo egunean

750 haur baino gehiago izan dira COworkidsen Eguberrietako gunean jarduerez gozatzen lehenengo egunean
Zaldiko-maldiko bat eta doako jarduerak puzgarriekin, aste honetan zehar, Askatasun plazan
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Askatasun plazan atzo inauguratu zen COworkidsen aisialdi eta denbora libreko guneak, 4 eta 12 urte bitarteko haurren 750 bisita baino gehiago izan zituen lehen egunean. Gabonetako festetan entretenitzeko ekimen hau ostegunera arte egonen da zabalik, eta, bere atrakzio handienen artean, doako zaldiko-maldiko bat du.

Atzo Gabonetako gune horretara joan ziren adingabe guztietatik 355 karpan sartu ziren, non egunotan doako hainbat jarduera antolatu baitituzte, txikienentzat bereziki. Iruñeko Udalak gune horretan eskaintzen dituen aisialdirako proposamenen artean puzgarriak eta eskulanak daude, jarduera lasaiagoekin gozatzen dutenen nahiz ariketa eginez dibertitzea nahiago dutenen interesei erantzun ahal izateko.

Hain zuzen, puzgarri ugariren aldeko apustua egin da, besteak beste, txirrista erraldoi bat eta saskiak, ohiko puzgarriez gain, jauziak eta piruetak bultzatzen dituztenak. Eskulanen atalean, COworkids karpara joaten diren haurrek Urtezahar-gauerako hainbat apaingarri egin ditzakete.

Karpan, gehienez ere 55 lagunendako lekua dago, jende-pilaketak ekiditeko. Barrura sartzen diren haurrak gehienez 30 minutuz egon ahal izanen dira, txandaketa errazteko eta interesa duten adingabe guztiek jolasez eta jarduerez gozatzeko aukera izan dezaten.

Aisialdiko eskaintza honetaz gozatzen jarraitu nahi dutenek ostegunera arte, hilak 30, egin ahal izanen dute, goizez eta arratsaldez, 10:30etik 12:30era eta 16:30etik 19:45era. Doako zaldiko-maldikoa, berriz, 11:30etik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara zabalik egonen da.

Baldintza bakarrak eskatzen den adina izatea eta heldu batek lagunduta espaziora joatea dira. Era berean, funtsezkoa izanen da Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak emandako prebentziozko osasun-gomendioak errespetatzea, COVID-19aren transmisio komunitarioa txikiagotzeko.

¿Te ha sido útil esta página?