
6.234 lagunek hartu dute parte gaurko 09:30ak arte aurtengo sanferminak iragarriko dituen kartela hautatzeko bozketan. Bozketa apirilaren 25ean abiatu zen eta maiatzaren 4an, asteazkenarekin, amaituko da. Une hauetan, eguneko batez besteko parte-hartzeak 980 boto jo ditu, eta 2008an herritarren bozketa martxan jarri zenetik egon den parte hartze-handiena da. 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017 urteetan, prozesuaren amaieran zenbatutako boto guztiek ez zuten gainditu edizio honetan orain arteko bozketak ematen duen kopurua.
Oraindik denbora dago NANa duten eta erroldatuta dauden pertsonek parte hartzeko. Hainbat dira bozkatzeko bideak. Hala, telematikoki egiten ahal da, www.pamplona.es eta www.pamplonaescultura.es webguneetan gaitutako sarbide baten bidez. Kasu horretan, bozketa 23:59ean itxiko da, baina, ohikoa denez, 010 eta 948420100 Herritarrendako Arreta telefonoetan ere bozkatzen ahalko da, eta horiek eskuragarri egonen dira maiatzaren 4ko 19:00ak arte, zerbitzu horren ohiko harrera-ordutegian (08:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan, 09:30etik 13:30era). Azkenik, aurrez aurre bozkatu nahi dutenek, hiriko edozein Civivoxetan egiten ahalko dute, non txartelak eskuragarri baitaude hautetsontzi sistema aukeratzen dutenentzat. Kasu horretan, epea maiatzaren 4an amaituko da, zentroen itxiera-ordutegiarekin bat (astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara).
Kartelak Kondestablearen jauregiko patioan ikusgai daude hautaketaren egunera arte, eta, gainera, Udalaren webguneko hasierako orrialdean kontsultatu daitezke. Espazio publikoan ere badaude, 20 markesinatan, mupi digitalean eta Zamargileen zubitik Descalzos kaleko igogailurako sarbidean.
Maiatzaren 5ean ezagutuko da boto gehien jaso dituen kartela. Hauek dira hamar finalistak:
1. zk. 27. plika. Beti bezala
2. zk. 52. plika. Emoción
3. zk. 103. plika. Vuelta a la fiesta
4. zk. 132. plika. 1087
5. zk. 167. plika. (2022)
6. zk. 260. plika. Por fin de vuelta
7. zk. 326. plika. Preparada
8. zk. 469. plika. Corre San Fermín
9. zk. 500. plika. Bendice la fiesta
10. zk. 638. plika. La fiesta somos todos