% 6,1 igo ziren 2019an erroldari lotutako izapideak eta % 24,3, Udaleko erregistroen bidez helarazitako eskabideak

% 6,1 igo ziren 2019an erroldari lotutako izapideak eta % 24,3, Udaleko erregistroen bidez helarazitako eskabideak
% 8,2 jaitsi ziren Kondestableko Herritarrendako Arreta Bulegoaren hitzorduak; 47.073 izan ziren 2018an eta 43.859, iaz

Kondestablearen Jauregiko Herritarrendako Laguntza Bulegoak 43.859 laguni egin zien harrera 2019an, hau da, aurreko urtean baino % 6,8 gutxiagori. Erroldari lotutako izapideak, aldiz, % 6,1 igo ziren. Horrek esan nahi du gero eta izapide gehiago egiten direla, edo hitzordu bakarrarekin pertsona bati baino gehiagori egiten zaizkiola.
 

43.859 hitzordu horietatik 41.402k zerikusia zuten erroldari lotutako izapideekin eta 2.457k, udal erregistroko izapideekin. Hitzordu bakoitzeko itxaron-denborari dagokionez, batezbeste 7 minutu eta 38 segundo itxaron behar izan ziren. Hitzordua eskatu zuten lagunen % 70 baino gehiagori 10 minutu baino lehen egin zitzaien harrera. Izapideez gain, udal erregistroetako eskabideen zein agirien sarrerak % 24,3 egin zuen gora. 2018an 55.975 izan ziren, eta iaz, 69.599.
 

Iruñeko Udalak aurretiazko hitzordua hartzeko sistema bat dagoela gogoratzen du, erroldari lotutako hitzordu horiek lotzeko, baita ziurtagiriak eskatzeko ere. Aurretiazko hitzordu hori 010 – 948 420 100 telefonora deituz eskatu behar da edo Udalaren webgunearen bidez, www.pamplona.es. Kondestablearen Jauregiko Herritarrendako Laguntza Bulegoaren ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
 

Errolda eta udal erregistroak
 

2019an udal erroldari lotutako izapide guztiek gora egin zuten. Zehazki, 101.881 izapide kudeatu ziren, eta aurreko urtean, berriz, 95.961. Erroldatze-ziurtagiri edo -agiriak izan ziren berriro ere eskari gehien izan zuten izapideak. 72.245 egin ziren eta 2018an, 67.397; hots, % 7,1 gehiago. % 2,7 gora egin zuten baita ere (13.014tik 13.369ra) erroldan izandako altek; % 0,7 igo ziren (11.273tik 11.359ra) helbide-aldaketen izapideak; eta % 13,4 (2.337tik 2.651ra), ibilgailuen helbide-aldaketak egiteko eskaerak. Atzerritarren izen-emateen berritzeak eta baieztapenak % 16 igo ziren (1.940tik 2.257ra).
 

Udal erregistroetako sarrerek % 24,3 egin zuten gora. Kondestablen kokaturiko Erregistro Orokorraren kasuan eskabideen zein agirien sarrerak jaitsi egin ziren, bai aurrez aurre egindakoak (2018an, 5.604; 4.567, iaz) zein posta bidez edo beste bide batzuetatik egindakoak (2018an, 8.006; 7.280, iaz).