500 lagunetik gora parte hartu dute aurten lehen seihilekoan zehar Herritarren Partaidetzako Alorrak antolatutako eta Zentro Elkarlaneko gunean egindako ikastaroetan. Programazioa bi hiruhilekotan antolatu da. Parte hartzaileek batez beste 10etik 8,1 puntuko balorazio orokorra eman diete ikastaroei.
Urtarrileko eta martxoko prestakuntzarako 514 eskaera jaso ziren eta, azkenik, 262 pertsonak parte hartu zuten, doan eta online, gizarte-trebetasunei, partaidetza-tresnei, gizarteratzeari, elkarteen kudeaketari eta trebetasun teknologikoei buruzko 16 ikastarotan. Partaideen balorazioa 10etik 7,8 puntukoa izan zen.
Bigarren seihilekoan Udalak 18 prestakuntza antolatu zituen gizarte- eta teknologia-trebetasunei, gizarteratzeari, partaidetza-tresnei eta elkarteen kudeaketari buruz 343 eskaera jaso ziren eta 243 pertsonak eman ahal izan zuten izena. Kasu horretan, ebaluazioak 8,4 puntura egin zuen gora.
Bi hiruhilekoetan izena eman dutenen gehienak unibertsitateko ikasketak dituzten 40 eta 49 urte bitartekoak izan dira, eta emakumeen ehuneko altuagoarekin. Eskari gehien zituzten ikastaroak gizarte-trebetasunekin zerikusia zutenak izan ziren.
Zentro, elkarlaneko guneak xede du udalerriko kolektiboei, eragile sozialei zein herritarrei partaidetza arloan laguntzea eta gaitzea. Halaber, administrazioetako teknikari eta politikariei eta sektore soziokomunitarioko profesionalei (gizarte-hezkuntza, -kultura, -osasun, -ingurumen eta abarrekoei) arreta ematen die.
Kondestablearen jauregiko 2. solairuan dago. Harremanetan jar daiteke 948420266 telefonora deituta edo informacion.participacion@pamplona.es helbide elektronikoan. Informazio gehiago eskuratzeko, sartu participa.pamplona.es eta erabaki.pamplona.eswebguneetan.
Bi zerbitzu ditu: Partaidetzarako Informazio eta Baliabide Zerbitzua (PIBZ), elkarteendako Aholkularitza Teknikoa eta Legala barne hartzen duena; eta Herritarren Parte-hartzea Dinamizatzeko Zerbitzua (HPDZ).
Partaidetzarako Informazio eta Baliabide Zerbitzua (PIBZ)
Informazio Zerbitzuaren xedea da Udalak eskaintzen dituen baliabide, deialdi, prozesu eta abarrei buruzko informazioa eskaintzea herritar zein elkarteei haien jardunean lagunduko dien banan-banakako laguntza eskainiz, haien eguneroko errealitatearekin zerikusia duten gai guztietan, batez ere elkarteei. Lagatzeko baliabideak ditu, hala nola, Kondestablearen jauregiko bi areto, ordenagailuak eta proiektore bat. Gainera, elkarteen udal-ataria bultzatzen du, non entitateen informazioa argitaratu daitekeen.
Liburutegia eta Dokumentazio Zentroa kudeatzen du, herritarren eta gizartearen partaidetzarekin lotutako gaietan espezializatutako espazioa. Besteak beste, honako gai hauek jorratzen dituzte: herritarren partaidetza, gizarte-trebetasunak, gizarte-mugimenduak, herritartasuna, asoziazionismoa, boluntariotza, demokrazia, dinamizazio komunitarioa, animazio soziokulturala... Kontsulta libreko 500 agiri ditu funtsak. Harremanetan jartzeko, bidali mezu bat biblioteca.participacion@pamplona.es helbide elektronikora edo deitu 948420 468 telefonora. Liburutegiaren katalogoa Nafarroako Liburutegi Sareko katalogoan sartuta dago, zeinak Internet bidez kontsulta daitezkeen Nafarroako Gobernuaren Liburutegi Publikoetako dokumentu-funtsak jasotzen baititu.
Doako Aholkularitza Juridikoa PIBZn
PIBZk doako aholkularitza juridikoa barne hartzen du, eta xede du partaidetzaren eta asoziazionismoaren inguruko informazioa, aholkularitza eta prestakuntza eskaintzea herritarrei, oro har, eta irabazi asmorik gabeko entitateei bereziki. Halaber, xede du herritarren parte-hartzea eta elkarte-mugimendua sustatzea eta dinamizatzea, herritarren garapenerako elementu giltzarri gisa; aholku eta laguntza ematea gizarte-ekintzailetza sustatzeko proiektuetan, eta dagoen elkarte-ehuna sendotzea.
Hainbat gairi buruzko aholkularitza ematen du, besteak beste, entitateen eraketa (eskabideak eta agiriak egitea, izapideei buruzko azalpenak, etab.)eta eguneroko kudeaketari buruzkoa hainbat alorretan, hala nola, giza baliabideak (langileen kontratazioa, boluntarioen erregimena, zerbitzuen ordainketa), fiskalitatea, eta finantzabideak eta dirulaguntzak lortzea, beste hainbat arloren artean.
Azkenik, aurrez aurre, telefono bidez, helbide elektronikoz edowww.participa.pamplona.es wegunearen bidez jasotako kontsultei banan banan informazioa eta orientazioa ematen dizkie. Ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea.
Herritarren Parte-hartzea Dinamizatzeko Zerbitzua (HPDZ)
Herritarren Parte-hartzea Dinamizatzeko Zerbitzua elkarteei beren beharretan laguntza pertsonalizatua emateaz eta sor daitezkeen partaidetza-ekimenei erantzuteaz arduratzen da, eta horiek bideratzen ditu abian jartzeko. Udal-zerbitzuek herritarrekin antolatzen dituzten topaketak ere koordinatzen ditu, ordutegi eta kokapen onenak izan ditzaten.
Udan goizetan ematen du arreta Zentro, Elkarlaneko gunean, 08:00etatik 15:00etara, eta ikasturtean zehar asteazken eta ostegun arratsaldeetan ere bai, 16:00etatik 20:00etara bitarte. Halaber, irailetik aurrera beste kokaleku batzuetan egonen da 16:00etatik 20:00etara, hala nola, Juslarrocha Civivoxean astelehenetan, Iturramako Civivoxean astearteetan eta Mendillorriko Civivoxean ostegunetan.