4,5 metroko altuerako magnolia bat Miluzeko mintegietan dago Taconeran landatzeko zain, Parke eta Lorategi Publikoen Kongresuko ekitaldien barnean

4,5 metroko altuerako magnolia bat Miluzeko mintegietan dago Taconeran landatzeko zain, Parke eta Lorategi Publikoen Kongresuko ekitaldien barnean
20 urte dituen ale hori Iruñeko mugartean ikusten ahal diren 276. magnolia izanen da
Irudia
Irudia

Taconera parkeak 36. magnolia gehituko die bere belardiei. Zuhaitz horrek 4,5 metroko altuera eta 38 cm-ko enborreko perimetroa du, eta horregatik 'ereduzko' gisa izendatzen da teknikoki. Portale Berriaren eta Gayarreren iturriaren artean landatuko da, eta plaka oroigarri bat izanen du, PARJAP 2024 - Parke eta Lorategi Publikoen 50. Kongresua hirian egin izana gogoratuko duena. Foro hori, bere sektoreko garrantzitsuena nazio mailan, Iruñean eginen da maiatzaren 8tik 10era, eta 400 parte-hartzaile baino gehiago eta nazioarteko hogeita hamar bat hizlari bilduko ditu Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditoriumean, Naturan Oinarritutako Soluzioei buruz hitz egiteko.

Izan ere, zuhaitzek irtenbideak ematen dituzte. Kutsadurari aurre egiteko mekanismo naturala dira (CO2 biltegiak), eta itzalguneak eskaintzen dituzte, hirietan uharteak sortzen dituztenak beroa urruntzeko eta, horrela, klima-aldaketaren ondorioak arintzen laguntzeko. Kasu honetan, Magnolia Grandiflora Gallisoniensis Praecox espezie eta barietateko ale bat da magnolia, eta hosto iraunkorren banaketak eta kantitateak urteko urtaro guztietan itzal ona eskaintzen dute.

Gaur egun, 20 urte inguruko zuhaitz hori landatzeko prest dago Miluzeko udal-mintegian, 375 litroko landare-lurrezko edukiontzi batean. Italiatik dator, eta Udalak Alfaroko haztegi batean erosi du. Magnoliek teknikoki Iruñekoa baino lurzoru azidoagoa behar duten arren, hirian 275 ale landatu dira, eta esperientzia ona izan da klima-egokitzapenari eta egokitzapen edafologikoari dagokienez. Landaketa prestatzeko, garrantzitsua da lur azpiko espazioa nahikoa izatea sustrai-sistemak bete-betean garatzeko, eta lurra egokitzea lurzorua hobetzeko materialak emanez, aireztapenari, drainatzeari eta materia organikoari dagokienez. Taconeran gaur egun 35 magnolio handi daude, baina Gallisoniensis Praecox barietatekoen artean hurbilen dagoena Kale Berritik ateratzeko biribilgunean dago, Italiako kontsulatuaren eraikinaren parean.

Barietate horrek Magnolia Grandiflora generikoarena baino hosto txikixeagoak ditu, nahiz eta denboran iraunkorragoak diren loreak erakusten dituen (ekaina eta uztaila), eta baita bere izena (grandiflora) loreen tamaina handiagatik lortzen duen espezie batenak baino handiagoak ere. Loreek, gainera, usain bizia dute. Magnoliaren fruitua anana formako zurezko egitura bat da, kolore gorriko hazi zapal eta lauak dituena.

Biodibertsitateari begira dituen balioez gain, eta hiriko zuhaitzek hiriaren jasangarritasunari eta erresilientziari egiten dioten ekarpenaz gain, gizarte-balioa ere badute; izan ere, hiri-ingurunearen esperientzia atseginagoa lortzen laguntzen dute, haien edertasunari, loreen usainari eta planta handiari esker.

¿Te ha sido útil esta página?