300 boluntariok baino gehiagok ematen dituzte beren denbora eta eskarmentua Pamplonistas programako udal-ekimenetan laguntzeko

300 boluntariok baino gehiagok ematen dituzte beren denbora eta eskarmentua Pamplonistas programako udal-ekimenetan laguntzeko
Eskola laguntza eta irakurritakoaren ulermena lantzeko laguntza dira boluntario gehien dituzten ekintzak

Iruñeko Udaleko Pamplonistas boluntarioen sareak bere ibilbidearen lehenengo sei hilabeteetan 300 pertsona baino gehiago mobilizatu dituzte, eta beren denbora, eskarmentua eta ezagutza ematen dizkiete herritarrei modu desinteresatuan. Pertsona horiek hainbat udal-ekimenetan laguntzen dute, hala nola, haurrei eta nerabeei laguntzeko COworkids programa edo adinekoei laguntzekoa. Pamplonistas programarekin bat egin nahi dutenek urte osoan zehar egiten ahal dute. Ez dago inolako baldintzarik, ilusioaz eta mota askotako ekimenak barne hartzen dituen boluntariotza sare zabal baten parte izateko gogoaz haratago.

Egun, boluntario gehienek irakurketa-laguntzako 'Lecxit' programan laguntzen dute. Hala, 90 pertsonak baino gehiagok eman dute izena Iruñeko ikasleen irakurmena hobetzea xede duen ekimen horretan. Kasu horretan, boluntarioek astero irakurketa-espazio bat partekatzen dute Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. maila bitarteko ikasleekin eta bertan, ikasitakoa finkatzen eta irakurmena hobetzen laguntzen diete. 

Era berean, parte hartzea handia da COworkids programan. Programa horrek aisialdirako eta entretenimendurako espazioak, kirol-jarduerak eta ikasteko laguntza eskaintzen dizkie haur eta nerabeei. Kasu horretan, gaur egun 44 boluntariok eman dute izena eta, batez ere, eskola laguntzako lanak egiten dituzte, hau da, haurrei lanak egiten lagundu eta gelan azaldutako edukiak azaltzen dizkiete. 

Haurrei laguntzeaz gain, Pamplonistas programak gizartearen beste sektore batzuei ere laguntzen die, hala nola adinekoak. Hala, hogeita hamar bat pertsonak ibilaldi osasungarriak egiten dituzte nagusiekin eta beste berrogeik adinekoak laguntzen dituzte, hizketaldiak eta solasaldiak eskainiz. 

Dena den, laguntzeko moduak askotarikoak dira. Badira, adibidez, teknologia berrien erabileran laguntza eta aholkularitza emateko programak, eten digitala murrizteko xedez, non zazpi pertsonak laguntzen baitute, edo animaliekin boluntariotza ekintzak, non hamar bat pertsonak eman baitute izena. Boluntariotza-lan hori hirian egiten diren beste ekimen zehatz batzuetara ere hedatzen da, hala nola kontzertuak antolatzeko eta koordinatzeko laguntzara edo jaietako ekintzetara. 

Denbora eta gogoak
Pamplonistas sarearekin bat egiteko ez dago prestakuntza-betekizunik. Ekimenetakoren batean laguntzeko gogorik duen 16 urtetik gorako (edo 12 urtetik gorakoa, baimenarekin) edonork bere denboraren zati bat erabiltzen ahal du. Horretarako, formulario bat bete behar da, noiz zauden libre, gustuak eta laneko edo akademiako esperientzia adierazita. Izena emandakoan prestakuntza, orientazioa eta laguntza jasoko dute boluntariotza-lana ahalik eta hoberen egiteko. 

Gaur egun izena eman dutenen artean % 60 emakumeak dira eta gehienek goi-mailako ikasketak (unibertsitatekoak eta unibertsitatez bestekoak) dituzte. Gehienak 30 eta 50 urte bitarte dituzten arren, Pamplonistas sarean unibertsitateko ikasle eta erretiratu asko ere badaude.
 

‘PAMPLONISTAS’ BOLUNTARIOENDAKO PROGRAMA

•    Nola jarri harremanetan
o    Kondestablearen jauregia.  Kale Nagusia 2 - 2. solairua (Zentro)
o    Telefonoa: 948 42 04 93
o    pamplonistas@pamplona.es
o    Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era astelehenetik ostegunera eta ostiraletan 09:00etatik 15:00etara.

•    Betekizunak
o    16 urtetik gorakoa izatea ( edo 12 urtetik gorakoa, baimenarekin).
o    Bete ezazu formularioa eta zehaztu noiz zauden libre, zure gustuak eta eskarmentua.
 

¿Te ha sido útil esta página?