3 eta 18 urte bitarteko ia 800 pertsonak hartu dute parte uda honetan COworkids programaren hiri-kanpaldietan, zeinek leku guztiak bete baitituzte

3 eta 18 urte bitarteko ia 800 pertsonak hartu dute parte uda honetan COworkids programaren hiri-kanpaldietan, zeinek leku guztiak bete baitituzte
Kontzertuak, DJ saioak, ihes-jokoak eta piraguismoa dira, besteak beste, aste honetako nerabeendako eko-kanpaldiko jarduerak.

3 eta 18 urte bitarteko ia 800 haur eta nerabe ari dira parte hartzen udan Iruñeko Udalak COworkids programan antolatutako hiri-kanpaldietan, zeinetan ia leku guztiak bete baitira. Eskaintzaren artean, lehenengoz, 3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutako kanpaldi bat egin da. Aste honetan nerabeendako eko-kanpaldia izaten ari da, eta besteak beste, ihes-jokoa, kontzertuak, DJ saioak eta piraguismoa eskaintzen ditu, bai eta 6tik 12 urtera bitartekoendako jarduerak ere hiru ikastetxetan.

Udako hiri-kanpaldien udal-eskaintzak hainbat modalitate eta adin-tarte barne hartzen ditu, non ordaindu beharreko eta doaneko jarduerak uztartzen baitira, haur eta gazte gehiagorengana heltzeko, COworkids programaren izaera unibertsalari jarraiki.

Nerabeendako doako hiri-kanpaldia 13 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago eta planetaren zainketa du ardatz. San Bartolome gotorlekuan egiten ari da abuztuaren 20ra bitarte, 16:30etik 20:00etara, 80 parte-hartzailerekin. Arratsaldero, abuztuaren 9tik, hainbat jarduera proposatzen ari dira, hala nola, Rawan Diallo eta Dúo Dídymaren musika ikuskizunak; DJ saioak Alex Muguirorekin; land art lantegiak Ingurumen Hezkuntzako Museoarekin elkarlanean; magia lantegiak eta antzerki-jolasak Gaztediaren Etxearekin batera; piraguismoa, ginkanak eta klima-aldaketari buruzko ihes joko bat; bai eta km-0-ko produktuekin egindako askariak ere.

Ohiko kanpaldiez gain, hipika eta igeriketako kanpaldi tematikoak egin dira

6 eta 12 urte bitartekoek 510 lekutako eskaintza izan dute Ermitagaña IP, Azpilagaña IP eta Cardenal Ilundain IP hiru ikastetxe publikotan, asteko txandetan, uztailaren 19tik abuztuaren 20ra bitarte, astelehenetik ostiralera baita ere, 8:00etatik 15:30era. Goizak betetzen ari dira jolasez, kirolaz, eskulanez eta Garapen Jasangarrirako Helburuei zein haurren parte-hartzeari buruzko lantegiez.

Halaber haur txikiendako kanpaldiak antolatu dira Mendillorri haur-eskolan, 90 lekurekin. Asteko txandetan egin ziren, uztailaren 19tik abuztuaren 9ra, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:30era. 3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutako  haur-jolasak eta aisialdi-jarduerak izan ziren adin horretarako programazioaren ardatza.ak.

Ikastetxeetako ohiko hiri-kanpaldiez gain, hainbat kanpaldi tematiko antolatu dira, hipikakoak Zizurreko Zaldi-zentroan eta igeriketakoak Aranzadiko instalazioetan. Lehenengoak, ekainaren 21etik 25era bitarte, 8 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta zeuden eta barne hartu zituen hipikako eta zaldien zaintzako hastapenak zein ingurune naturaleko jolasak Bigarrenak, uztaileko bigarren hamabostaldian egin ziren, 9 eta 12 urte bitartekoendako, eta igerileku barruan zein kanpoan jolastu eta gozatzeko aukera izan ziren.

Udal-programazio horri guztiari, hiri-kanpaldi bat gehitu zitzaion ekainaren azken astean Etxabakoitzen. 40 haurrek parte hartu zuten Nicasio de Landa IPn joko olinpikoetan girotutako kirol anitzeko hainbat jardueratan.

 

¿Te ha sido útil esta página?