25 urte mendizale gisa eta beste horrenbeste Everestera igo zenetik: Pitxi Eguillorrek bere esperientzien berri emango du, astelehenean, proiekzio bat

25 urte mendizale gisa eta beste horrenbeste Everestera igo zenetik: Pitxi Eguillorrek bere esperientzien berri emango du, astelehenean, proiekzio bat
Martxoaren 6ra bitarte gauzatuko den Mendi eta abenturaren III. astea hastear da, hitzaldi, ikus-entzunezko eta liburu baten aurkezpenarekin
Fitxategi

Astelehenean hasiko Mendi eta abenturaren III. astea, Iruñeko Udalak Civivox sarean antolatzen duen jarduera-zikloa, Gaztaroa Mendi Taldearekin elkarlanean. Zikloan proiekzioak eta saio teorikoak tartekatuko dira, eta Aragoiko Pirinioen biztanle galerari buruzko argazki-liburu bat aurkeztuko da ere.

Guztira bost topaketa izango dira, guztiak Sanduzelaiko Civivoxean, 19:30ean. Sarrera librea izango da, gonbidapenak ordubete lehenagotik hartuta (gehienez bi gonbidapen banatuko dira pertsona bakoitzeko). Zikloa datorren asteko astelehenetik ostegunera izango da, eta martxoaren 6an, asteartearekin, amaituko da.

Lehenengo saioa datorren otsailaren 26an izango da, astelehenarekin, mendizale eta goi-mendi gidari (UIAGM) Juan María Eguillor "Pitxi"ren eskutik (Iruña, 1948ko maiatzaren 5a). Bera izan zen, Patxi Fernándezekin batera, Everestera igo zen lehen nafarra, 1992an. Hortaz, aurten espedizio horren 25. urteurrena da. Oso gazte piztu zitzaion mendizaletasuna, eta orduz geroztik Anaitako Pirinioetako Zeharkaldia antolatu du; Nepalen izan da (Dhaulagiri, Everest, Cho Oyu...), Pakistanen (Gasherbrum II...), Perun, Argentinan, Laponian, Txinan, Alaskan (McKinley), Tanzanian (Kilimanjaro)... Hortaz era askotako esperientziak kontatu ditzake, baita arrisku handiko istripuak ere, Nepalen 2016an gertatutakoa bezalakoa.

Eguillor Pirinioei buruzko gida baten egilea da baita ere, eta astelehenerako proiekzio komentatu bat prestatu du Entre los Pirineos y el Himalaya izenburupean. Argazki digitalizatuek osatuko dute proiekzioa, eta horien bidez alpinistaren eta haren bidaia ugarien ibilbidea ezagutu ahal izango dira. Eguillorrek haren bizipenei buruz hitz egingo du bertaratzen direnekin, eta azalduko die alpinismoak bere nortasunean duen eragina.

¿Te ha sido útil esta página?