25 plan, doan, abuztuaren 25 arratsaldetarako: Gaztediaren Etxearen proposamena, datorren ostegunetik aurrera

25 plan, doan, abuztuaren 25 arratsaldetarako: Gaztediaren Etxearen proposamena, datorren ostegunetik aurrera
Eskulanak, trebetasun artistikoak edo teknologikoak, norbera hobetzera zuzenduak eta hainbat dantza-mota izango dira ardatz, 14 urtetik gorako gazteentzat

Abuztuaren 1ean, ostegunarekin, hasiko da, Gaztediaren Etxean Hamaika plan abuztuaren lanegun guztietarako doako jardueren programa, astelehenetik ostiralera. 25 plan ezberdin izango dira udako arratsaldeetarako, beti 19:30etik 21:00etara, 14 urtetik gorako gazteentzat diseinatuta. Programak, ondoz ondoko hirugarren udaz, sormen-aisia doan eskaini nahi die hirian gelditzen diren gazteei, Gaztediaren Etxean.

Besteak beste, 2019ko abuztuaren proposamenetan, mota guztietako eskulanak eskaintzen dira, esaterako: elkarlaneko papiroflexia, buztinezko totema modelatzea, imitaziozko bitxien sormen-lantegia euskaraz eta platerak edo igerilekurako poltsa apaintzea. Sormen-ildoari jarraikiz, Bertsolaritza-lantegi bat eta bi antzerki-lantegi eskainiko dira (maskarak egin eta horiekin antzeztea, hurrenez hurren).

Datorren hilean zaletasun oro asetzeko moduko dantzak ere izango dira: hip-hop, k-pop, dantza latinoak, swing eta waacking&voguea; baita ere, aurpegi-maskarak, mota guztietako azaletarako lozioak eta koloniak egiten ikasteko edertze-saioak, hori guztia esentzia naturalez. Halaber, beste saio batzuk nork bere trebeziak hobetzera bideratzen dira, hala nola ahots-lantegia, Utzi zuri entzuten, eta bi psikologia-lantegi motz. Gaitasun teknologikoak ardatz dituzten jarduerak hauek izango dira: Mugikorrez egindako argazkiak hobetzea zein bideoak egiten eta editatzen ikastea.

Gainera, uda honetan berritasun bat dago: Hamaika plan programa auzoetara ere zabalduko da. Proposatutako jardueretako batzuk Etxetik kanpoko lau lekutan egin ahalko dira. Abuztuaren 6an, asteartearekin, Mendillorrin izango da Kolonia naturalak egiteko lantegia. Abuztuaren 8an, ostegunarekin, Buztintxurin izango da Imitaziozko bitxien sormen-lantegia, Alicia Urtasunen eskutik. Abuztuaren 13an, asteartearekin, Arrotxapean izango da Aurpegi-maskara naturalak egiteko lantegia; eta abuztuaren 28an, asteazkenarekin, Ermitagañan izango da Antzerki-maskarekiko antzerki-lantegia.

¿Te ha sido útil esta página?