23 herrialdetan zehar egindako munduan barnako ibilbide batek gogorarazten digu 2021eko sanferminak iritsiko direla eta·#BizikoDitugu-la

23 herrialdetan zehar egindako munduan barnako ibilbide batek gogorarazten digu 2021eko sanferminak iritsiko direla eta·#BizikoDitugu-la
Gaur, uztailak 6, txupinazoaren eguna, Udalak bideo bat ezagutarazi du festen nazioko zein nazioarteko aitortza balioesteko

losviviremos


Iruñeko Udalak bideo bat ezagutzera eman du gaur goizean (uztailak 6) gogorarazteko aurten ez dagoela txupinazorik, 2021eko sanferminak iritsiko direla eta #BizikoDitugu-la. Bideoan ibilbide bat egiten da 23 herrialdetako 26 hiritan barna, eta horietan bizi diren pertsonek ideia hori gogoratzen digute tokian tokiko hizkuntzan. Besteak beste, honako herrialde hauetako hiriak agertzen dira: Estatu Batuak, Australia, Hego Korea, Txina, Zeelanda Berria, Holanda, Italia, Japonia, Britainia Handia, Mexiko, Belgika, Kuba, Etiopia, Portugal, Peru, Alemania, Zimbabwe, Israel, Egipto, India, Kamerun eta Zambia. Haiekin batera ageri dira Iruña eta Nafarroa eta beste zenbait autonomia-erkidego: Galizia, EAE, Madril, Andaluzia eta Katalunia.
 

Bideoaren helburua da sanferminen nazioko eta nazioarteko aitortza balioestea eta mundu osoko pertsonekin partekatzea hain berezia den uztailaren 6 hau, sanferminik gabekoa, eta dei egitea 2021eko uztailaren 6tik 14ra Iruñera etortzeko festak elkarrekin bizitze aldera.
 

Konfinamenduan hainbat hiritan grabatutako irudiak
 

Irudi horietako asko grabatu zirenean, herrialde horietan herritarrak etxean konfinaturik zeuden. Horrek zailago egin du hartualdiak aurreikusitako tokietan grabatzea, eta horrek grabazioetan aldaketak egin behar izatea ekarri du. Edukiak bidaltzeko arazoak ere izan dituzte, zenbait tokitan arazoak izan baitituzte Internetekin. Kasu guztietan parte-hartzaileen laguntza desinteresatua izan da. Aurpegi anonimoak aukeratu dira, izan ere, sanferminak parte hartu nahi duen orori irekitako festak direla gogoratu nahi izan da.
 

La Llorona Comunicación-ek ekoiztu du bideoa. Bideoak minutu bat irauten du, eta azken bertsiotik kanpo geratu dira hala hautatutako herrialdeetako beste hiri batzuetatik jasotako mezuak nola beste zenbait herrialdetatik bidalitakoak, Polonia, Txile, Singapur, Argentina, Costa Rica, Taiwan, Andorra eta Dubaitik, esaterako.
 

Adinekoak eta osasun-langileak berriz protagonista
 

Irudi-segida azkar batekin hasten da bideoa, eta jarraian mezuak hasten dira. Lehenengo mezua Iruñeko Udalak aurten sanferminik ez dagoela gogorarazteko eta arduraz jokatzeko eskatzeko egin duen komunikazio-kanpainaren protagonistetako batek esaten du. Mezuan, adineko batek nabarmentzen zuen aurtengo sanferminak “agian garrantzitsuenak izanen direla, zure esku baitago gaur ez ospatzea, bihar ospatu ahal izateko”.
 

Azken ahotsak beste bideo batean agertzen ziren osasun-langileenak ziren. “Nahikoa da egun bakar batez arduragabe jokatzea guztiok hiru hilabetean egindako ahalegina hondatzeko”. Mezu hori gogorarazi ondoren, haien irribarre eta indarrarekin animatzen gaituzte, izan ere, #BizikoDitugu.

¿Te ha sido útil esta página?