2024rako Iruñeko Udalaren plantilla organikoari buruzko proiektuak 16 lanpostu berri sortzea aurreikusten du, gehienak gizarte zerbitzuak indartzeko

2024rako Iruñeko Udalaren plantilla organikoari buruzko proiektuak 16 lanpostu berri sortzea aurreikusten du, gehienak gizarte zerbitzuak indartzeko
Giza Baliabideak, Hiri Kontserbazioa eta Osasuna, Kultura eta Hezkuntza, eta Berdintasuna eta Partaidetza ere indartuko dira Langile Batzordeari dagoeneko helarazitako proposamenaren arabera

Servicio de Atención a Domicilio

Iruñeko Udalaren plantilla organikoari buruzko proiektuak 274 lanpostu mota desberdin betetzen dituzten 1.640 lagun biltzen ditu, eta 2024rako hainbat profiletako 16 lanpostu berri sortzea aurreikusten da. Lanpostu berri gehienak Gizarte Ekintzako Alorrean daude: 8 gizarte-langile (horietatik 3k B2 mailako euskara eskakizuna dute), 3 gizarte-hezitzaile eta Udalaren Etxez etxeko arreta-lantaldeko arduradunaren lanpostua. Lanpostu berri horiek Gizarte Ekintzako Alorrak herritarrei, batez ere egoera zaurgarrian daudenei, arreta emateko ahaleginaren isla dira.

Aipatutako lanpostuez gain, proiektuak beste lau sortzeko asmoa jasotzen du: Kulturako Goi-mailako Teknikaria, Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorrean (euskara eta ingeleseko C1 eskakizuna); osasunean gaitutako psikologoa, Laneko Arriskuen Prebentzioko Zerbitzurako; ehorzle laguntzailea, Hiri Kontserbazioko eta Osasuneko Alorrerako; eta Hiri Kontserbazioko eta Osasuneko Alorreko Erdi-mailako tituluduna, lorategietako zerbitzurako.

Plantilla organikoaren proposamena, langileen alorrean ere aurrekontu-egonkortasuna mantentzeko xedea duena, Langileen Batzordeko langileen ordezkariei helarazi zaie dagoeneko. Hemendik aurrera, proiektua sindikatuen aldetik aurkezten eta onesten ahal diren alegazioen menpe dago. Negoziazio-prozesu hori bete ondoren, Lehendakaritza Batzordean garatuko den eztabaida politikora iritsiko da, 2024rako aurrekontuak onartzeari lotutako prozedura batean.

Bost alor indartuta
Plantilla osatzeko proiektuak batez ere bost alor indartzen ditu: Gizarte Zerbitzuak, Laneko Arriskuen Prebentzioa eta Giza Baliabideak, Hiri Kontserbazioa eta Osasuna, Kultura eta Hezkuntza, eta Berdintasuna, Gizarte Ekintza eta Partaidetza.
 
Laneko Arriskuen Prebentzioaren eta Giza Baliabideen esparruan, zerbitzua indartu eginen da psikologo klinikoaren figura profesionala sortuz, hartara arreta emateko, bereziki, arrisku psikosozialei, horiek gero eta nabariagoak baitira udal-jardueraren egunerokoan. Bestalde, zerbitzuaren koordinatzailearen ordainsaria lanpostuak eskatzen duen erantzukizunera, prestakuntzara, ekimenera eta kudeaketa-gaitasunera egokitzea ere bilatzen da, eta garrantzi handiagoa ematen zaio “langileen administrazioko ofizialari”, profil horren figura erantsi bat sortuz. Helburua da langileen prozesuak kudeatzeko funtsezko zerbitzu horri sendotasun handiagoa ematea, egungo aldi baterako lana egonkortzeko testuinguruan.

Hiri Kontserbazioko eta Osasuneko Alorrean, errausketen zerbitzua indartzeko ehorzle laguntzailearen lanpostua sortzeaz gain, mediku-plaza bat albaitari-plaza bihurtzea aurreikusten da, elikagaien ikuskaritza-zerbitzurako, eta beste zerbitzuburu lanpostu bat Desinfekzioko zerbitzuburu (B maila) bihurtzea. Era berean, lorategi eta berdeguneetako zerbitzuko teknikariak indartuko dira, Erdi-mailako tituludunaren beste lanpostu batekin. 

Kultura eta Hezkuntzako Alorrean teknikariak indartuko dira, Hiriartean arreta emateko beste langile batekin (Kulturako Goi-mailako Tituluduna). Beste alde batetik, Azpiegituretako zerbitzuburuaren lanpostua profesionalizatutako da eta B mailakoa bihurtu, arkitektura teknikoko profilera lotuagoa, kultur ekitaldiak hartzen dituzten azpiegituren kudeaketa hobetze aldera. Hirugarrenez, eta ikastetxeei ematen zaien arretari dagokienez, “funtzionamenduko ofizialaren” osagarria % 13,5 igoko da, administrazioak bere baliabideekin egin asmo dituen mantentze-lanen ahaleginaren igoerari erantzuteko. 

Berdintasuneko, Komunitate Ekintzako eta Partaidetzako Alorrak administrarien atala indartuko du bete gabe zeuden edo hutsik geratu ziren lanpostuak beste udal-alor batzuetako lanpostuen soberakinekin berrantolatuz. 3 lanpostu gehitu dira, guztira. Era berean, profil teknikoko lanpostuei aurrekontua eman zaie, alor horiek berezkoak dituzten politikak indartzeko. 

Lanpostuak eta osagarriak sententziak edo foru-legeak betetzeagatik
Gardentasunari eta antolaketa-errealitatearen islari dagokionez, plantillak erakusten du lan-araubideko plaza bihurtu direla epai bidez lan-kontratuko langile finko edo mugagabe ez-finko izaera aitortu zaien pertsonek betetzen zituztenak. Langileen plantilla funtzionario-plantillaren hasierako egoerara itzultzeko, arau osagarriek lanpostu horiek funtzionarioen araubidera aldatzea jasotzen dute, egonkortze-prozesuetatik eratorritako izendapenei ekin ahala. Egoera horrek 130 lanposturi eragiten die, gutxi gorabehera.

Plantillak jasotzen du, halaber, 2024. urterako Udaltzaingoko langileen ordainsarietan proba fisikoak gainditzeagatiko soldata-osagarria, Nafarroako Poliziei buruzko 23/2018 Legean, Foruzaingoaren Lanaldi, Ordutegi eta Ordainsarien Erregelamenduan, indarrean dagoen Funtzionarioen Akordioaren Xedapen Gehigarrian eta gai horri buruz eman diren epai judizialetan xedatutakoaren arabera. Talde horrendako (Udaltzaingoa), arau osagarrietan, % 17ko osagarria dago, proba fisikoak gainditzeari lotua, Nafarroako Polizien Legearekin bat.

Beste aldaketa batzuk
Plantillan aldaketak egin dira, hala nola alkatetzako idazkari teknikoaren lanpostua, izendapen askekoa, Proiekzio Instituzionaleko Arduraduna izeneko izendapen askeko plaza bihurtzea. “Euskara menderatzen duen administrari ofizialaren” lanpostua euskarazko C1 hizkuntza-eskakizuna duen ofizial administrari plaza bihurtuko da, eta “kudeatzaile lanak egiten dituen administrari ofiziala” Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako Alorrera lotuko zaio. 

C mailako Azpiegituretako zerbitzuburuaren lanpostua B mailako Azpiegituretako Zerbitzuburu bihurtuko da, arkitekto teknikoaren lanpostuaren soldata-osagarri berberekin. 100600 lanpostuaren izena Euskara-itzultzailea izanen da. Kudeatzaile lanak egiten dituen administrari ofiziala ofizial administrariaren lanpostu bihurtuko da, eta kudeatzaile lanak egiten dituen administrari ofizialaren lanpostua langileriako administrari ofizial lanpostu bihurtu eta Giza Baliabideetako Alorrari lotuko zaio. Laneko Arriskuen Prebentzioko koordinatzailearen lanpostuaren ordainsaria A mailako lanpostu baterako ezarritako ordainsariarekin parekatzen da, % 35eko eta % 36,88ko osagarriekin. 

Aldi baterako lanaren aurreikuspenei dagokienez, 382 lanpostu aurreikusten dira; horien artean, Babes Zibileko 152 langile. Gainerakoa honako hauetara bideratuko da: lantegi-eskolak, 104 lanposturekin; gizarte-enplegu babestua, 93 lanposturekin; interes orokorreko eta gizarte-intereseko lanetarako programa, 27 lanposturekin; inklusioa xede duen gizarte eta hezkuntzako proiektua ikastetxeetan, hiru lanposturekin, eta beste hainbeste Energia Agentziaren komunitate-eraldaketarako bulegorako.

Plantilla osoaren batura, lanpostu finkoen, ordezkapen-langileen eta aldi baterako langileen artean, 113 milioi eurokoa da, kopuru horretan gizarte-segurantzaren kostuak eta montepio-erregimeneko pentsioen ordainsaria sartuta.


2024KO PLANTILLA ORGANIKOAREN BERRI

Lanpostu berriak:

  • Gizarte-langileen 8 lanpostu Gizarte Ekintzako Alorrean, horietatik 3 euskarako B2 mailako hizkuntza-eskakizunarekin
  • Udalaren Etxez Etxeko Arreta Lantaldeko arduradunaren 1 lanpostu, A mailakoa
  • Gizarte-hezitzaileen 3 lanpostu, Gizarte Ekintzako Alorrean
  • Kulturako goi-mailako teknikari tituludunaren 1 lanpostu, Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorrean, euskara eta ingeleseko C1 mailako hizkuntza-eskakizunarekin
  • Psikologoaren 1 lanpostu, osasun-gaikuntza duena, Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzurako
  • Ehorzle laguntzailearen 1 lanpostu, Hiri Kontserbazioko eta Osasuneko Alorrean
  • Erdi-mailako tituludunaren 1 lanpostu, Hiri Kontserbazioko eta Osasuneko Alorrean, lorategi zerbitzurako

Amortizatutako lanpostuak, ez erabiltzeagatik:

  • Prestakuntza ikastaroetako monitorea, aldizkako langile finkoa
  • Idazkariordea
  • Erdi-mailako tituluduna (Topografia)
  • Zerbitzu anitzeko peoia – Laborategia
  • Laborategiko laguntzaile teknikoa
  • Hiri-kontserbazioko arduradun orokorra
  • Hiri-kontserbazioko mantentze-lanetako arduraduna
  • Kontserbazioko ofizial profesionala
  • Eremuko arduraduna
  • Udal-eskoletako administrazio unitateko arduraduna
  • Informazioko ofiziala
  • Gizarte zerbitzuetako koordinatzailea
  • Ofizial administraria
¿Te ha sido útil esta página?