
Disuasio-aparkalekuek lehen 24 orduetan doan aparkatzeko aukera ematen dute, eta haien erabilera % 21,8 igo da azken urtean. 2024an, guztira 1.463.691 ibilgailuk erabili zuten hiriko modalitate horretako bederatzi aparkalekuetako bat; 2023an, berriz, 1.200.796 ibilgailuk. Aparkalekurik erabilienak Mendebaldeakoa eta Arrotxapeko Cardenal Ilundáingoa izan ziren; aparkaleku horiek 337.623 eta 238.794 ibilgailuk erabili zituzten aparkaleku horiek, hurrenez hurren, ia erabilera guztien % 40.
Lehen 24 orduetan doan aparkatzeko aukera ematen duten disuasioko bederatzi aparkalekuak hiriko auzoetan banaturik daude, eta 2.464 plaza dituzte guztira. Aparkalekuak honako toki hauetan daude: Mendebaldean Liburutegi Nagusiaren atzealdean; Arrotxapeko Cardenal Ilundáin HLHIParen ondoan; Arrosadiko udal-kiroldegiaren aurrean; Sanduzelaiko Repáraz Doktorearen kalean; beste biTrinitariosen beste bi eta Arrosadian hiru, Ultzama errekaren kalean, Blas de Laserna kalean eta El Mochuelo kalean. Joan den abenduan, Iruñeko Udalak kontratua lizitatu zuen, Txantrean, Donibanen, Ezkaban eta Lezkairun mota horretako beste lau aparkaleku gaitzeko. Kontratuaren aurrekontua 900.000 eurokoa da eta Next Generation EU funtsen bidez finantzatu da.
Lehen 24 orduetako aparkaldia doan den arren, ibilgailu batzuk denbora gehiagoz egoten dira aparkatuta. Iaz, 22.380 ibilgailuk ordaindu behar izan zuten disuasio-aparkaleku berean 24 ordutik gora aparkatuta egoteagatik, ibilgailu guztien % 1,53k. 2023ko datuekin alderatuta, zifrak gora egin du. Izan ere, 2023an, 16.516 ibilgailuk ordaindu zuten disuasio-aparkaleku berean 24 ordutik gora egoteagatik, ibilgailu guztien % 1,38. Disuasioko bederatzi aparkalekuei buruzko informazioa behar baduzu, kontsultatu hemen: https://www.pamplona.es/eu/node/5169
Mendebaldeako aparkalekua 337.000 ibilgailuk baino gehiagok erabili zuten
Mendebaldeako disuasio-aparkalekua 337.623 ibilgailuk erabili zuten, eta batez besteko aparkaldia 428,5 minutukoa izan zen. 7.967 ibilgailuk erabili zuten, eta sartze-kopuruen batez bestekoa 3,53koa izan zen. Aparkalekua erabili zuten ibilgailuen % 60,43k Telpark aplikazioa erabili zuen. Arrotxapeko Cardenal Ilundáingo aparkalekuan 238.794 aldiz aparkatu zuten. 6.397 ibilgailuk erabili zuten, eta egonaldia 463,25 minutukoa izan zen batez beste. Ibilgailu bakoitzak batez beste 3,1 aldiz aparkatu zuen, eta ibilgailuen % 59,06k Telpark aplikazioa erabili zuen.
Arrosadiko udal-kiroldegiaren aurrean dagoen aparkalekua 186.406 aldiz erabili zuten. 5.544 ibilgailuk erabili zuten batez beste, eta 303,4 minutu inguru egon ziren aparkatuta. Ibilgailu bakoitzak 2,81 aldiz erabili zuen, batez beste. % 81k Telpark aplikazioa erabili zuen. Gutxien erabili den aparkalekua, eta plaza gutxien dituena, Sanduzelaiko Repáraz Doktorearen kaleko aparkalekua da. 2024an 80.431 ibilgailuk aparkatu zuten bertan, 489,3 minutuz batez beste. Batez beste 1.825 ibilgailuk erabili zuten, eta bakoitzak 3,69 aldiz aparkatu zuen, batez beste. Ibilgailuen % 54,6k Telpark aplikazioa erabili zuen.
Trinitarioseko eta Arrosadiko aparkalekuetako erabilera eta datuak
Trinitarios I aparkalekua, Gipuzkoa etorbidearen eta Biurdana kalearen arteko elkargunean dagoena, 143.057 aldiz erabili zuten. Batez beste, 4.522 ibilgailuk erabili zuten, eta ibilgailu bakoitzak 2,6 aldiz aparkatu zuen, batez beste. Ibilgailu bakoitzak 456,67 minutu egin zituen aparkatuta, batez beste. Ibilgailuen % 46,08k Telpark aplikazioa erabili zuen. Trinitarios II aparkalekua, Donibane Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratuaren atzean dagoena, 82.277 aldiz erabili zuten, 1.924 ibilgailuk, eta ibilgailu bakoitzak 3,6 aldiz aparkatu zuen. Batez besteko aparkaldia 346,25 minutukoa izan zen. Ibilgailuen % 71k Telpark aplikazioa erabili zuen.
Arrosadiko disuasiorako hiru aparkalekuak 400.000 aldiz erabili zituzten. El Mochuelo kalekoa 134.448 aldiz erabili zuten, 3.351 ibilgailuk, eta ibilgailu bakoitzak 3,35 aldiz aparkatu zuen, batez beste. 427,83 minutuz egon ziren aparkatuta, eta ibilgailuen % 60,4k Telpark aplikazioa erabili zuen. Guztira 119.165 aldiz aparkatu zuten Blas de Laserna disuasio-aparkalekuan. 3.254 ibilgailuk erabili zuten eta ibilgailu bakoitzak 3,05 aldiz aparkatu zuen, batez beste, eta batez besteko aparkaldia 373,83 minutukoa izan zen. Ibilgailuen % 62,43k Telpark aplikazioa erabili zuen. Azkenik, Ultzama Errekaren kaleko aparkalekua 141.490 aldiz erabili zuten, eta 467,08 minutuz egon ziren aparkatuta, batez beste. 3.416 ibilgailuk erabili zuten, bakoitzak 3,45 aldiz, batez beste. Ibilgailuen % 56,89k Telpark aplikazioa erabili zuen.