2024-2025eko ikasturterako Udalaren haur-eskolek eskainitako 1.069 ikaspostuetarako behin-behineko izen-ematea apirilaren 10etik 24ra eginen da, Educa web atariaren bidez

2024-2025eko ikasturterako Udalaren haur-eskolek eskainitako 1.069 ikaspostuetarako behin-behineko izen-ematea apirilaren 10etik 24ra eginen da, Educa web atariaren bidez
Eskaera izapidetzeko laguntza behar dutenek Juslarrocha Civivoxera jo dezakete, apirilaren 8tik aurrera hitzordua eskatuz
ESCUELAS INFANTILES


0-3 urte bitartekoendako Haur Hezkuntzako lehen zikloan behin-behinean izena emateko epea, apirilaren 10etik 24ra bitartean izanen da. Udalaren haur-eskolek 1.069 ikaspostu eskainiko dituzte 2024-2025eko ikasturterako, Donibane eskolako 102 ikaspostuak berreskuratu ondoren, ikasturte honetan berriro irekiko baita eraberritze integraleko obren ondoren. Hamabi eskolek 952 ikaspostu eskainiko dituzte egonaldi osoan eta 117 ikaspostu egonaldi erdian. Informazio guztia Udalaren Haur Eskolen webgunean kontsultatzen ahal da.

Aurten behin-behineko izen-ematea soilik online eginen da, Educa web atariaren bidez. Izapide telematiko hori egiteko laguntza behar dutenek aurrez aurreko arreta erreserbatu dezakete, apirilaren 8tik aurrera, 948 42 00 98 telefonoan edo Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan hitzordua eskatuta. Behin hitzordua izanda, Juslarrocha Civivoxean eskainiko da arreta, goizez, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:30era.

Behin-behineko izen-ematea Educaren bidez egiteko, erabiltzailea eta pasahitza behar dira, eta, halakorik ez izanez gero, klabearekin eta PINarekin edo NAN elektronikoarekin eskatu behar da. Izena emateko prozesua Iruñeko Udalaren Haur Eskolen erakunde autonomoak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak batera egiten dute. Horrela, Udalaren hamabi haur-eskolen eta Foru Gobernuak Iruñean dituen bost haur-eskolen eskaintzarako eskabideen aurkezpena bateratzen da.

Ikaspostuen % 89, egonaldi osokoak
Udalaren hamabi haur-eskoletan datorren ikasturterako eskaintzen diren 1.069 ikaspostuak doakoak dira eta aurreko ikasturteko hizkuntza-modalitate bera mantentzen da (gaztelania, euskara, gaztelania ingelesezko jarduerekin eta euskara ingelesezko jarduerekin). Donibaneko 102 ikaspostuak gaztelaniaz dira. Eskolak Haurtzaro, Mendebaldea, Mendillorri, Fuerte el Príncipe-Printzearen Harresi, Donibane, Izartegi, Goiz Eder, Hello Azpilagaña, Hello Buztintxuri, Hello Egunsenti, José María Huarte eta Lezkairu dira.

Ikaspostuen % 89 egonaldi osokoak dira (952 ikaspostu), eta gainerako % 11, egonaldi erdikoak (117 ikaspostu). Hello Azpilagaña eta Goiz Eder Haur Eskolek egonaldi osoko zein erdiko lekuak eskaitzen dituzte, José María Huarte HEk soilik egonaldi erdiko eskaintza du eta gainontzekoek egonaldi osokoa besterik ez. 

Donibane, Mendebaldea, Mendillorri eta Haurtzaro Haur Eskolek gaztelaniazko ereduko lekuak soilik eskaintzen dituzte eta, Izartegi HEk euskarazko ereduko lekuak besterik ez ditu. Hello Egunsenti, Hello Azpilagaña eta José María Huarte Haur Eskolek ingelesezko jarduerak dituen gaztelaniazko eredu baten aldeko apustua egin dute. Goiz Eder HEk ingelesezko jarduerak dituen gaztelaniazko eredua eta euskarazko eredua eskaintzen du. Hello Buztintxuri, Fuerte del Principe – Printzearen Harresi eta Lezkairu HEk gaztelaniazko eredua ingelesezko jarduerekin eta euskarazko eredua ingelesezko jarduerekin eskaintzen dituzte.

 

Haur Eskola:  Egonaldi osoa Egonaldi erdia Hizkuntzak
Haurtzaro 82 - GAZT.
 
Mendebaldea 82 - GAZT.
 
Mendillorri 102 - GAZT.
 
Fuerte el Príncipe - Printzearen Harresi 102 - GAZT.+ ING; EUS + ING
Donibane 102 - GAZT.
 

Izartegi

82 -

EUS

Goiz Eder 64 32 EUS; GAZT.+ ING
Hello Azpilagaña 82 41 GAZT.+ ING
Hello Buztintxuri 86 - GAZT.+ ING; EUS + ING
Hello Egunsenti 58 - GAZT.+ ING
José María Huarte - 44 GAZT.+ ING
Lezkairu 110 117 GAZT.+ ING; EUS + ING
GUZTIRA MODALITATEEN ARABERA 952    

GUZTIRA: 1069 IKASPOSTU


EPEAK

BEHIN-BEHINEAN IZENA EMATEKO EPEA:

2024ko apirilaren 10etik 24ra, Educa web atariaren bidez soilik.

  • Juslarrocha Civivoxean (Maiteminduen pasealekua 37) izen-ematea aurrez aurre egiteko aldez aurreko hitzordua:

Apirilaren 8tik (astelehena) aurrera, 948 42 00 98 telefonoan edo Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan.

  • Behin-behineko zerrenda argitaratzea: Maiatzak 28, asteartea
  • Erreklamazioak:Maiatzak 29 – ekainak 3
  • Behin betiko zerrenda argitaratzea: Ekainak 5, asteazkena


Matrikula: 2024ko ekainaren 6tik 12ra

Argibide gehiago
Udalaren Haur Eskolen webgunean
 

¿Te ha sido útil esta página?