2022ko udal-egutegia abenduaren 20an (astelehena) eta 21ean (asteartea) banatuko da Iruñeko Udalaren hamar eraikin publikotan

2022ko udal-egutegia abenduaren 20an (astelehena) eta 21ean (asteartea) banatuko da Iruñeko Udalaren hamar eraikin publikotan
Argazkiak Iruña Fokatuz argazki-lehiaketara aurkeztutakoen artean hautatu dira, eta lehiaketaren sari-banaketa arratsalde honetan izanen da

Iruñeko Udalak 2022ko udal-egutegi berria banatuko du abenduaren 20tik (astelehena) 21era (asteartea) bitarte. Guztira 16.500 ale banatuko dira, doan, horietako % 75 gaztelaniaz eta gainerakoak euskaraz. Horrez gain, astelehenean bertan, egutegiak eskuragarri egonen dira bi hizkuntzetan deskargatu ahal izateko www.pamplona.es eta www.pamplona.es/eu/koronabirusa Udalaren webgunearen ataritik. 

Paperean argitaratutako aleen kasuan, egutegiak auzo guztietan hartzen ahalko dira, Udalan emanen baitira (Santiago plazatik sartuta), Descalzos 72an eta Civivox sareko bost zentrotan (Sanduzelai, Mendillorri, Iturrama, Zabalgunea, Milagrosa eta Juslarrocha), Gaztediaren Etxeaz eta Salestarren zentro komunitarioaz gain. Banaketa, oraingoan, Down Sindromearen elkarteko kideek eginen dute.

Astelehenean, egutegiak hartzeko ordutegi bera izanen da banaketa-leku guztietan, 10:00etatik 13:30era. Asteartean, arratsaldez banatuko da egutegia, 17:00etatik 20:00etara. Modu ezberdinean funtzionatuko duten bi gune daude: Udaletxea, non astelehen goizean soilik banatuko den, eta Salestarrak, zeinak astearte arratsaldean bakarrik banatuko baitu egutegia. Ohikoa denez, gehienez ere bi egutegi banatuko dira pertsona bakoitzeko, eta Udalak herritarrei eskatzen die aleak ahalik eta pertsona gehiagorengana irits daitezen solidarioak izateaz gain,  egutegiak eskuratzean bete dezatela araudia urruntze sozialari, edukierei edo prebentzio-neurriei dagokienez, maskara nahitaez erabili behar dela azpimarratuz. Egutegiak kalean bertan banatuko dira.

Iaz bezala, egutegia irudiztatzen duten argazkiak Iruña Fokatuz argazki-lehiaketara aurkeztutako argazkien artean aukeratu dira. Hamabi argazkiek 150 euroko sari bana jasoko dute. Aurtengo egutegia irudiztatzen duten irudiak gaur arratsaldean ezagutaraziko dira, orduan banatuko baitira lehiaketako sariak.

¿Te ha sido útil esta página?