Gaur goizean Enrique Maya Iruñeko alkateak uztailaren 7an Espainia osoan zozketatuko den ONCEren kupoiaren ale bat jaso du. Kupoia eman diote Valentin Fortún Arriezu lurralde-ordezkariak eta Mª Pilar Herrero Jiménez entitate horren Nafarroako lurralde kontseiluko lehendakariak. Izan ere, Espainiako Itsuen Erakundeak egun hartan zozketatzeko aterako dituen 5 milioi txartelak 2022ko sanferminei eskainiko zaizkie. Kupoiaren irudia egun horren adierazgarria da: santuaren irudia jasotzen du, prozesioan, Udaletxe plazatik igarotzean, eta ONCEk Iruñeko festak normaltasunera itzuli direla hedatzearen alde egindako apustua da.
ONCEren eguneroko kupoiak jokoan jartzen ditu, egunero, 500.000 euroko sari handi bat –zenbakiari gehi sail-zenbakiari–, 35.000 euroko 49 sari, saritutako zenbakiaren bost zifrei sail-zenbakia gorabehera, eta beste sari txikiago batzuk. ONCEko 19.000 saltzailek –horietatik 170 Nafarroan– saltzen dituzte kupoiak, eta www.juegosonce.es webgunean eta baimendutako establezimendu kolaboratzaileetan ere lor daitezke.