2020ko udal-egutegiak abenduaren 19 eta 20an banatuko dira, ostegun eta ostiralean, Udaletxean, Civivoxetan, Gaztediaren Etxean eta Txantreako liburutegian

2020ko udal-egutegiak abenduaren 19 eta 20an banatuko dira, ostegun eta ostiralean, Udaletxean, Civivoxetan, Gaztediaren Etxean eta Txantreako liburutegian
Argazkiak Iruña fokatuz argazki-lehiaketara aurkeztutakoen artean hautatu dira, eta lehiaketaren sari-banaketa ostegun honetan bertan izanen da, hilak 19
calendario

 

Iruñeko Udalak 2020ko udal-egutegiak banatuko ditu abenduaren 19an (osteguna) eta 20an (ostirala). Guztira 16.500 ale banatuko dira, doan, horietako % 75 gaztelaniaz eta gainerakoak euskaraz. Egutegiak auzo guztietan hartzen ahalko dira, Udaletxean (Santiago plazatik sartuta), Civivox Sareko zentroetan, Gaztediaren Etxean eta Txantreako Liburutegi Publikoan banatuko baitira. Nafarroako Boluntario Olinpikoen Elkarteak (ASVONA) eginen du banaketa.
 

Ostegunean, egutegiak hartzeko ordutegi bera izanen da banaketa-leku guztietan, baina ostegun arratsaldean ez da egutegirik banatuko Udaletxean. Gainerako tokietan 19:00etatik 21:00etara banatuko dira (Txantreako Liburutegi Publikoan izan ezik, non banaketa 20:00etan amaituko baita).
 

Ostiralean goizez banatuko dira, 10:00etatik 13:00etara, salbu eta Gaztediaren Etxean (09:00 – 13:00) eta Txantreako Liburutegi Publikoan (17:00 – 18:00). Banatu gabeko alerik geratuz gero, banaketa berezia eginen da abenduaren 27an, ostiralarekin, Udaletxean, 10:00etatik 13:00etara, ale guztiak agortu arte.
 

Iaz bezala, egutegia irudiztatzen duten argazkiak Iruña fokatuz argazki-lehiaketara aurkeztutako argazkien artean aukeratu dira. Hamabi argazkiek 150 euroko sari bana jasoko dute. Aurtengo egutegia irudiztatzen duten irudiak ostegunean bertan ezagutaraziko dira, orduan banatuko baitira lehiaketako sariak, 18:00etan, Kondestable Civivoxean.

 

Banaketa-lekuak eta ordutegiak, abenduaren 19 eta 20rako

 

BANAKETA-LEKUA

HELBIDEA

ABENDUAK 19, OSTEGUNA

ABENDUAK 20, OSTIRALA

Udaletxea

Santiago plaza

 

10:00 – 13:00.

Zabalguneko Civivoxa

Nafarroako Blanca plaza, 9

19:00 – 21:00

10:00 – 13:00.

Kondestable Civivoxa

Kale Nagusia, 2

19:00 – 21:00

10:00 – 13:00.

Milagrosako Civivoxa

Taxoare k., 14

19:00 – 21:00

10:00 – 13:00.

Sanduzelaiko Civivoxa

Gortari Doktorearen plaza, z.g.

19:00 – 21:00

10:00 – 13:00.

Juslarrocha Civivoxa

Maiteminduen pasealekua, 37

19:00 – 21:00

10:00 – 13:00.

Iturramako Civivoxa

Ezkirotz k., 24

19:00 – 21:00

10:00 – 13:00.

Mendillorriko Civivoxa

Sarriguren kontzejuaren k., 3

19:00 – 21:00

10:00 – 13:00.

Gaztediaren Etxea

Zangoza k., 30

19:00 – 21:00

09:00 – 13:00.

Txantreako liburutegia

Arriurdiñeta plaza, 4

19:00 – 20:00

17:00 –18:00.

 

 

 

 

 

¿Te ha sido útil esta página?