2019ko bigarren seihilekoko 125.000tik gora ordainagiri banatu dira, kontribuzioa, JEZa, Pasabideen eta Bide Publikoaren okupazioaren gaineko zergak ordaintzeko

2019ko bigarren seihilekoko 125.000tik gora ordainagiri banatu dira, kontribuzioa, JEZa, Pasabideen eta Bide Publikoaren okupazioaren gaineko zergak ordaintzeko
Azaroaren 15ean, hori baita helbideratu gabeko ordainketak egiteko mugaeguna, kargatuko dira zergadunen kontuetan 117.000 ordainagiri baino gehiago.

Iruñeko Udalak epea ireki du borondatez ordaintzeko 2019ko bigarren seihilekoko lurren gaineko kontribuzioa, jarduera ekonomikoen gaineko zerga, espaloien gaineko pasabideen tasak eta bide publikoaren okupazioarenak. Ordainagiriak helbideraturik ez dituzten zergadunen % 6,4k ordaintzeko epea azaroaren 15ean amaituko da, ostegunarekin.

Seihileko honen aldizkako karga-tasek 125.621 ordainagiri sortu dituzte, eta horietako gehienek helbideraturik dute ordainketa banku-korronte batean. Beti bezala, ordainketak helbideraturik dituzten herritarrek ez dute inongo kudeaketarik egin behar, eta automatikoki jasoko dute zordunketa beren banku-kontuan borondatez ordaintzeko azken egunean. Helbideratu gabeko 8.029 ordainagirien zordun titularrek bankuaren edo aurrezki kutxaren bidez ordaintzen ahalko dute, edo Udal Diruzaintzara (Merkatuko kalea 7-9, 2. solairua) zein  webgunera joaz.

Nola helbideratu ordainagiri bat
Zergadunek hiru bide dituzte banku bidezko helbideratzea egiteko edo aldatzeko. Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan, ‘Banku-helbideratzea edo banku-helbideratzearen aldaketa’ izapidearen bidez, www.pamplona.es webgunean; aurrez aurre, Zergadunendako Arreta Bulegoan (Merkatuko kalea, 7-9, beheko solairua) 8:30etik 14:30era, edo e-mail bat bidalita zure eskaerarekin eta banku-kontuaren datuekin batera,domiciliaciones@pamplona.es helbidera.

Une hauetan, eta azaroaren 9ra bitarte, helbideratze-aldaketak eraginkorrak izanen dira, baita ere, oraingo ordainagirirako (2019ko bigarren seihilekoa). Data horretatik aitzina, helbideratze-aldaketa Iruñeko Udalak igorriko dituen hurrengo ordainagirietan ere aplikatuko da.

Nola ordaindu helbideraturik ez dagoen ordainagiri bat
Herritarrek hiru bide dituzte helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzeko. Batetik, Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoaren ´Ordainagiriak ordaintzeko´ izapidean, www.pamplona.es webgunean.  Bestetik, ordainketa banku eta aurrezki kutxetan ere egin daiteke, hara dagokion ordainagiria eramanda. Azkenik, Udal Diruzaintzako bulegoetan (Merkatuko kalea, 7-9, 2. solairua).

Ordainketak honako banku-etxeetan egin daitezke: Caixabank, Banco Santander, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Kutxabank eta Banco Sabadell, betiere bulego bakoitzeko ordutegian eta aurretik dagokion ordainagiria aurkeztuta. Argibide gehiago jasotzeko, deitu 948 420245 telefonora, 08:30etik 14:30era.

Legeak horretara behartzen ez badu ere, Udalak beti igortzen die interesdunei ordainagiria, eta hor zordundutako zenbatekoa agertzen da. Agiri hori ezin da inolaz ere jakinarazpentzat jo. Bide horren bidez ez bazaio herritar bati ordainagiririk iritsi, eskatzen ahalko du posta bidez bere helbidera kopia bat igortzeko Herritarrendako Arreta Zerbitzuaren 010 telefonora deituta, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan, 09:30etik 13:30era.

Epetik kanpo: errekarguz ordaintzea
Azaroaren 15etik aitzina, ordainketa Udaleko Diruzaintza eta Diru-bilketaren egoitzan (Merkatuko k., 7-9, 2. solairua) egiten ahalko da, betiere legeek ezarritako errekarguak barne (Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko 117. artikulua).

Hasiera batez, betearazte-errekargua % 5ekoa izanen da, eta behin zorra premiamendu bidez jakinarazita, premiamendu-errekargua aplikatuko da. Hori % 10ekoa izanen da, zorra hilabeteko epean ordainduz gero, jakinarazpenetik aitzina kontatuta, edo % 20koa (gehi zorraren interesak), epe hori gainditu eta gero. Indarrean diren arauak betez, NAOn argitaratu eta tokiko prentsan iragartzen dira borondatez ordaintzeko mugaeguna eta ordaintzeko sistema.

KONTZEPTUAK ETA ZENBATEKOAK
Lurren gaineko kontribuzioa
Ondasun higiezin baten jabetza kargatzen duen zerga da.
Urtean behingo aldizkakotasuna dauka (nahiz eta ordainketa bi zatitan banatua egiten den)
2019/2an 107.299 ordainagiri igorri dira, eta horietatik 5.738 ez daude helbideratuta

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ).
Norberaren konturako jarduera ekonomiko bat egitea kargatzen duen zerga da
Sei hilabeteko aldizkakotasuna dauka
2019/2an 15.709 ordainagiri igorri dira, eta horietatik 2.122 ez daude helbideratuta

Espaloietan barnako pasabideak (Ibiak)
Espaloi batetik pasatzeko eskubidea kargatzen duen tasa da, haren bidez lokaletara, etxebizitzetara edo garajeetara sartzeko, betiere espaloia erabilera publikokoa izan eta Udalak administratzen badu. 
Sei hilabeteko aldizkakotasuna dauka
2019/2ean 1.833 ordainagiri igorri dira, eta horietatik 70 ez daude helbideratuta

Bide publikoa okupatzea
Erabilera orokorreko espazio publikoak (terrazak, kioskoak, erregai-tangak, espazio-erreserbak, etab.) modu iraunkorrean betetzeko jarduerak egiten dituztenek ordaintzen duten tasa da.
Sei hilabeteko aldizkakotasuna dauka
2019/2an 780 ordainagiri igorri dira, eta horietatik 99 ez daude helbideratuta
 

¿Te ha sido útil esta página?