2019an behera egin dute pertsonen aurkako delituek, sexu-askatasunaren kontrakoek eta indarra erabiliz egindako lapurretek, nahiz eta delituen guztizko kopurua igo den, ebasketen igoera dela-eta

2019an behera egin dute pertsonen aurkako delituek, sexu-askatasunaren kontrakoek eta indarra erabiliz egindako lapurretek, nahiz eta delituen guztizko kopurua igo den, ebasketen igoera dela-eta
Iruñeko Udala eta Udaltzaingoa lanean ari dira hurrengo hiru urteetarako Herritarren Segurtasuneko Plan bat osatzeko
seguridad ciudadana

2019an Iruñean 13.011 delitu gertatu ziren, aurreko urtean baino % 4 gehiago, orduan 12.508 izan baitziren. Igoera hori ebasketek eragin zuten, delitu guztien %40 izan baitziren; hots, % 9ko igoera izan zuten. Datuen arabera, pertsonen aurkako delituak % 9,3 gutxitu ziren, tratu txarrek eragindakoak % 8, 4 eta indarrez eginiko lapurreta-delituak ia %11 gutxiago izan ziren. 
13.011 delitu horietatik, %42, hau da, 5.740 kudeatu zituen Udaltzaingoak. Gainerakoak Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak (3.518 delitu) eta Foruzaingoak (3.753 delitu) hartu zituzten. Javier Labairu Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria eta Javier Goya Udaltzainburua prentsa aurrera agertu dira gaur goizean 2019 urtean herritarren segurtasunaren arloan eginiko jarduketei buruzko datuak ematera. 5.740 delitu horiek kudeatzeaz gain, Iruñeko Udaltzaingoak 13.846 esku-hartze egin zituen herritarren segurtasunaren arloan. 
Horrez gain, aurreratu dute Iruñeko Udala Udaltzaingoarendako Herritarren Segurtasuneko Plan bat lantzen ari dela, hurrengo hiru urteetarako zenbait lan-ildo eta jarduketaren inguruan. Hori guztia, Iruña gero eta hiri seguruagoa izatea lortzeko xedez. 
Udaltzaingoak delituen % 44 kudeatu ditu
Bere eskumenen barruan eta delitu-motaren arabera, 2019an hirian eginiko delitu hauen ardura hartu zuen Udaltzaingoak: ondarearen aurka eginiko 9.140 delituen % 40,4 –lapurretak, autoetan eginiko ebasketak, autoak lapurtzea, eta beste– ; 450 tratu-txar delituen % 66,4; indarrez eginiko 915 lapurreta-delituen % 47, indarkeria edo larderia erabiliz eginiko 200 delituen % 47, pertsonen aurkako delituen % 41,3, eta sexu-askatasunaren aurkako 97 delituen % 36. Zifra horiei gehitu behar zaizkie hirian eginiko gainerako delituen (1.053) % 61,4 eta estupefazienteen trafikoagatiko delituen (49) %32,6.
Auzoei erreparatuz, ebasketen %30 eta indarra erabiliz eginiko lapurreten % 24,5 Alde Zaharrean gertatu ziren, batik bat sanfermin jaietan, izan ere, delitu mota horiek biderkatu egiten dira egun horietan. Indarra erabiliz eginiko lapurretei dagokienez, ia %18 Arrotxapean gertatu ziren.  Arrotxapea da, bestalde, familiako tratu txar gehien gertatu ziren auzoa. Lesio delituei dagokienez, Alde Zaharra dugu lehena berriro ere, 2019an gertatutako guztien ia herena (%30,5) bertan gertatu baitziren.
Sexu-erasoen arloan, biztanleriaren araberako adierazle batek Iruña estatuko batezbestekoaren azpitik kokatzen du. 2019an 7 sexu-eraso izan ziren hirian, hots, batezbeste 0,347 10.000 biztanleko. Estatuko batezbestekoa 0,4 erasotan dago 10.000 biztanleko.  Gijón, Salamanca, Gasteiz, Burgos, Zaragoza, Santander, Bartzelona, Oviedo, León eta Valladolidek Iruñeak baino indize baxuagoak dituzte.  Aldiz, Madril, Tarragona, Girona, Donostia, Bartzelona, Lleida eta Bilbok gainditu egiten dute 10.000 biztanleko 0,4 sexu-erasoko tasa.
Delituen bilakaera argia da urtean barna. Uztailean, sanferminak direla bide, herritarren segurtasuneko aferek goia jotzen dute; delituen % 20  baino gehiago hilabete horretan gertatzen dira. Hilabete horretan erregistratutako 2.680 delitutik 1.815ek lapurretekin zuten zerikusia, hau da, beste edozein hilabetetan delitu horrengatik izaten direnak baino lau aldiz gehiago. Era berean, uztailean pertsonen aurkako, sexu-askatasunaren aurkako, indarkeria eta larderia erabilita eginiko lapurreta-delitu, eta indarrez eginiko lapurreta-delitu gehiago gertatzen dira.  Urteko gainerako hilabeteetan gertaera horiek egonkor mantentzen dira, ez da gorabehera handirik izaten kopuruetan.
Udaltzaingoak 5.740 delitu kudeatu zituen; 2018an baino % 5,5 gehiago, orduan 5.441 kasu hartu baitzituen bere gain. Ondarearen aurkako delituen igoerak ekarri du batez ere igoera, ebasketen igoerak bereziki, % 10,55 igo baitziren, 3.345etik 3.698ra jauzi eginez. Guztira, ondarearen aurkako delituak (ebasketak, auto-lapurretak, autoetan eginiko lapurretak eta beste sartzen dira multzo horretan) % 10,55 igo ziren, 3.345etik 3.698ra. % 2,4 igo ziren tratu-txar delituak. Aldiz, % 20,5 jaitsi ziren pertsonen aurkako delituak, % 22,2 sexu-askatasunaren aurkakoak, eta % 1,4 indarrez eginiko lapurreta-delituak.
Udaltzaingoak 13.846 jarduketa baino gehiago 2019an
2019 urtean barna, Iruñeko Udaltzaingoak 13.846 jarduketa burutu zituen herritarren segurtasunaren arloan.  Zibismoari dagokionez, 30 kontrol egin ziren kale-zurruta guneetan, 20 kontrol gazte-etxabeetan (horien ondorioz 109 esku-hartze egin ziren), txakur-zainketari buruzko 308 kontrol, eta parke, kale, eta plazetako droga-kontsumoari lotuta 360 kontrol. Udaltzaingoak 459 pertsonari jarri zien isuna bide publikoan pixa egiteagatik, eta bestetik, 155 txakur jaberi. 2019an 159 droga atzemate egin zituen.
Aisia-guneei dagokienez, 947 kontrol egin zituzten lokaletan eta 219 establezimenduri jarri zizkieten isunak.  Horiez gain, gehieneko pertsona-kopuru baimendua neurtzeko 237 kontrol egin zituzten eta 19 salaketa jarri, bai eta 120 sonometria ere, horietatik % 70ean emaitza positiboa izan zelarik. 2019an 1.548 dei jaso zituen Udaltzaingoak istiluak edo liskarrak zirela-eta, eta 633 ordu eman zituzten zaintza eta prebentzio lanean jende gehien biltzen den hiriko guneetan.. Gazteen segurtasunari dagokionez, Udaltzaingoak 56 kontrol egin zituen eskola inguruetan droga kontsumoarekin  zein bertan maiz ibiltzen direnei lotuta, eta guztira 12 atzemate-akta egin zituen.  31 esku-hartze egin zituen gazte-taldeen inguruan eta 145 arma, tresna edo objektu arriskutsu konfiskatu edo kendu zitzaizkien.
Genero indarkeriazko gertaerei dagokienez, 60 eginbide ireki ziren etxeko indarkeriagatik, eta 230 genero indarkeriagatik. Iruñean 138 babes agindu daude indarrean; horrek Udaltzaingoak indarkeria horren biktima diren emakumeei 1.411 kontrol egitea ekarri du. Horietatik 41ek lokalizazio-sistema dute babes-neurri gisa. Lapurretak eragozteko jarduketei dagokienez, urtean zehar 250 pertsona eta 136 ibilgailuri eskatu zitzaien identifikazioa. Laguntzako jarduketen arloan, adineko pertsonei laguntzeko 159 jarduketa burutu zituen, 29 adingabe babesgabe artatu, eta 31 esku-hartze egin zituen ikastetxeetan, jazarpen, absentismo eta gisako egoerei erantzuteko. Ikastetxeetan herritarren segurtasunari eta bizikidetzari buruzko 831 prestakuntza-hitzaldi eman zituen, 14.507 ikasle bertaratu zirelarik.

Herritarren Segurtasuneko datuak. Iruña, 2019

 

URTEKO BILAKAERA

2018

2019

%

Hilketa/Erailketa

10

7

- %30,00

Lesioak

623

621

- % 0,32

Pertsonen aurkako gainerakoak (tratu txarrak izan ezik)

588

489

- % 16,84

Pertsonen aurka, guztira

1.221

1.107

- % 9,34

Tratu txarrak (ohikoak barne)

473

450

- % 4,86

Sexu-askatasuna

109

97

- % 11,01

Lapurretak bortxa edota larderia erabilita

187

200

% 6,95

Bortxazko lapurretak etxeetan

608

514

- % 15,46%

Bortxazko lapurretak Ibilgailuen barruan

420

401

- % 4,52

Bortxazko lapurretak, guztira

1.028

915

- % 10,99

Ebasketak

4.977

5.441

% 9,32

Ibilgailu-lapurretak

78

66

- % 15,38

Ibilgailuetan egindako lapurretak

153

219

% 43,14

Ondarearen aurkako gainerakoak

3.265

3.414

% 4,56

Ondarearen aurka, guztira

8.473

9.140

% 7,87

Estupefazienteen trafikoa

64

49

- % 23,44

Bestelako delituak

953

1.053

% 10,49

Delituak, guztira

12.508

13.011

% 4,02

 

 KIDEGOEN ARABERAKO ALDERAKETA

PN eta GC

FORUZAINGOA

UDALTZAINGOA

GUZTIRA

%

DELITUAK

3.518

3.753

5.740

13.011

% 44,12

Delitu mota:

         

Hilketa/Erailketa

2

2

3

7

% 42,86

Lesioak

157

147

317

621

% 51,05

Pertsonen aurkako gainerakoak (tratu txarrak izan ezik)

147

204

138

489

% 28,22

Pertsonen aurka, guztira

296

353

458

1.107

% 41,37%

Tratu txarrak (ohikoak barne)

93

58

299

450

% 66,44

Sexu-askatasuna

28

34

35

97

% 36,08

Lapurretak bortxa edota larderia erabilita

33

73

94

200

% 47,00

Bortxazko lapurretak etxeetan

232

36

246

514

% 47,86

Bortxazko lapurretak ibilgailuen barruan

52

102

247

401

% 61,60

Bortxazko lapurretak, guztira

284

138

493

915

% 53,88

Ebasketak

1.468

1.706

2.267

5.441

% 41,67

Ibilgailu-lapurretak

19

19

28

66

% 42,42

Ibilgailuetan egindako lapurretak

0

31

188

219

% 85,84

Ondarearen aurkako gainerakoak

1.118

1.081

1.215

3.414

% 35,59

Ondarearen aurka, guztira

2.605

2.837

3.698

9.140

% 40,46

Estupefazienteen trafikoa

25

8

16

49

% 32,65%

Bestelako delituak

154

252

647

1.053

% 61,44

 

 

Videos

¿Te ha sido útil esta página?