200 saltoki inguruk parte hartuko dute Iruña Stock deskontu-azokaren beste edizio batean, aurten, hiriko kaleetan

200 saltoki inguruk parte hartuko dute Iruña Stock deskontu-azokaren beste edizio batean, aurten, hiriko kaleetan
Azoka martxoaren 5, 6 eta 7an eginen da, saltokietan bertan, eta ez orain arte bezala toki bakar batean
pamplona stock


Iruña Stock deskontu-azokak bere burua birsortu du aurtengo edizioan eta eskaintzak hiriko kaleetara eramanen ditu. Saltokien standak paratzeko gune bakar bat ezarri beharrean, oraingoan azoka dendetan bertan eginen da. Proposamen berritzailea da, eta xede du hiriko erdialdean eta auzoetan barna ibilbide bat sortzea. Hala azaldu dute gaur prentsaurrekoan Ana Elizalde Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko zinegotzi ordezkariak eta Inma Elcano Nafarroako Merkatarien Elkarteko kudeatzaileak. Oraingoz, Iruñeko auzo guztietako ia 200 saltokik eman dute izena azokaren formatu berri honetan.
 

“Aukera onenak bertako merkataritzan” lelopean, denboraldi amaierako eskaintzen azokak deskontu handiekin beteko ditu kaleak martxoaren 5etik (osteguna) 7ra (larunbata). Eskaintzak egonen dira honako sektore hauetan, besteak beste: arropa, oinetakoak, elikagaiak, dekorazioa, bitxigintza, altzariak eta paper-gauzak. Alde Zaharreko 46 saltokik egin dute bat ekimen honekin, Zabalguneko 29k, Martín Azpilcuetako 15ek eta Donibane, Mendebaldea eta Ermitagañako 53k. Horiek dira parte-hartze handieneko auzoak, baina ez dira bakarrak. Iturramako 6 saltokik ere parte hartuko dute aurtengo Iruña Stocken, Sanduzelaiko 9k, Mendillorriko 4k, Txantreako 18k eta Arrotxapeko 6k. Parte-hartzaileen zerrenda osoa www.pamplonastock.es webgunean dago ikusgai. Dena den, deskontuak kanpotik erraz ikusteko aukera egonen da, izan ere, saltokiek dendaren sarreran kanpainaren lanpas bat paratuko dute, saltoki horretan eskaintza garrantzitsuak daudela adierazteko. Horrez gain, eguraldiak aukera ematen badu, merkatariek nahi izanez gero, salgaien parte bat dendaren kanpoaldera ateratzeko aukera izanen dute, horrela dendak kalera atera eta kontsumitzaileei keinu eginez. Azoka hiru egonez egonen da zabalik, eta saltokiek ohiko ordutegian irekiko dute. 
 

Merkataritzaren aldeko kanpaina hau bultzatze aldera, Iruñeko Udalak hiriko bederatzi merkataritza-elkarteen laguntza izan du: Alde Zaharreko merkatarien elkartea, Ensanche Área Comercial, Martin Azpilcuetako merkataritza-eremua, Iturramako merkatarien elkartea, Donibane, Ermitagaña eta Mendebaldeako merkatarien elkartea, Arrotxapekoa, Sanduzelaikoa, Txantreakoa eta Mendillorrikoa.
 

2007az geroztik
 

Dagoeneko 14 urte daramatza hiriak Iruña Stock azoka antolatzen; azokaren xedea da udazken-neguko denboraldiko salgaiak saldu eta biltegiak hustea, horrela finantza-kostua murrizteko. Baina, era berean, azoka herritarren aisialdirako bilgune-jarduera bihurtu da, hiriko erdialdean bete-betean.
 

2007an aurkeztu zuten ekimen hau; orduan, Sarasate pasealekuan zegoen karpa batean bildu zituzten eskaintzak, 46 standetan. Urteen poderioz, tokiko merkataritzaren hitzordu hau Baluartera lekualdatu zuten, eta han egon da azken edizioetan; saltoki parte-hartzaileen kopurua antzekoa izan da urtero, eta 20.000 bisitari inguru joan dira, doan, azokara. Nolanahi ere, formatu horrek espazio-mugak zituen alde batetik, eta, bestetik, azokan eta dendan zerbitzua aldi berean emateko langileak banatu behar izateak zenbait eragozpen eragiten zizkien merkatariei. Hori dela eta, oraingoan, eta merkatarien elkartearen laguntzarekin, kontzeptu berri baten alde egin dute, herritarrak Iruñeko kaleetara erakarri eta ekimenean parte-hartzaile gehiago egotea ahalbidetzen duena.
 

Udalak komunikazio kanpaina bat abiatu du azoka herritarrei ezagutzera emateko, eta horretarako kartelak prestatu ditu, bai eta iragarkiak telebistan, irratian eta sare sozialetan ere.
 

 

IRUÑA STOCKen PARTE HARTZEN DUTEN SALTOKIAK

ALDE ZAHARRA

 

SLIDE

Txapitela k., 8-10

GENERAL ÓPTICA

Txapitela k., 19

SAMOA ZAPATA-DENDA

Mercaderes k., 2

JITU

Mercaderes k., 10

MODA TIHISTA

Calceteros k., 3-5

ANCIN BITXI-DENDA

Zapatería k., 4

TEJANOS

Zapatería k., 7

LA MILLA STORE

Zapatería k., 11

ZERGATIK

Zapatería k., 12

MIRATE

Zapatería k., 21

ANA JEANS

Zapatería k., 30

SAMOA ZAPATA-DENDA

Zapatería k., 31

BSC SHOES

Zapatería k., 36

CONFECCIONES MADRILEÑAS

Zapatería k., 43

IBILI CALZADO SALUDABLE

Zapatería k., 45

BASOCO ZAPATA-DENDA

Zapatería k., 52

MEDINA LENTZERIA

Kale Nagusia, 5

ARTAZCOZ

Kale Nagusia, 7

MAITAGARRI

Kale Nagusia, 7

GARCÍA

Kale Nagusia, 6

RELISH

Kale Nagusia, 8

SKANER SHOP

Kale Nagusia, 10

FULBER LOIS

Kale Nagusia, 13

LA ZAPATILLERA

Kale Nagusia, 17

LA ALGODONERA

Kale Nagusia, 17

FREEMAN

Kale Nagusia, 19

CLASE MODA

Kale Nagusia, 21

FRAGANCES& COLORS

Kale Nagusia, 16

PAVANA

Kale Nagusia, 51

BASATI KIROLAK

Kale Nagusia, 68

SAMOA SPORT OUTLET

Kale Nagusia, 73

LISLORE LORADENDA

Kale Nagusia, 70

CEBRIÁN POLTSA-DENDA

San Lorentzo k., 9-11

PETATXO

Campana k., 14-16

ZARRANZ

Estafeta k., 9

GLOBE TROTTER

Estafeta k., 55

L.G. OSAGARRIAK

Estafeta k., 70

MAYDOBE

Pozo Blanco k., 8

CRISTINA TOLLAR

Gazteluko plaza, 36

ZINTOS

San Nikolas k., 29

ELIZALDE KAFETEGIA-SALINAS MANTEKADAK

San Nikolas k., 66-68

IDOIA SEVILLANO

San Nikolas k., 76

BAG LINE POLTSA-DENDA

San Anton k., 38

ABARZUZA PAPER DENDA

San Domingo k., 29

LA MAÑUETA ZAPATA-DENDA

Mañueta k., 4

LA TRASTIENDA DE NAVARRERÍA

Navarrería k., 21

EL DESVÁN

Xabier k., 5

KARRIKIRI

Xabier k., 4

 

ZABALGUNEA

 

AGUSTÍN AGUIRRE BEIRA-LANTEGIA

Bergamín k., 29

ALTAFIT GYM CLUB

Yanguas y Miranda, 2 (autobus-geltokia)

ANA Y YO

Felipe Gorriti k., 33

BIECOR ECOMARKET

Tafalla k. 19 eta Katalunia etorb., 4

CASA CAMBRA

Tafalla k., 13

BELESTAR KLINIKA

Zaragozako etorb., 17-19

GORRICHO KOLTXOI-DENDA

Tafalla k., 26 BIS

CONFITURAS GOYA - Iruñeko frankizia

Tafalla k., 28 behea

DIDECO

Navarro Villoslada k., 7

DONDE SIEMPRE

Teobaldoen k., 1-3

ESTÉTICA VITA

Monjardín Mendiaren kaleko 7aren parean

EVERS

Tafalla k., 16

SAN FERMÍN LORA-DENDA

Galizia etorb., 1

FOTO ESTUDIO TURGEL

Felipe Gorriti k., 26

INGLÉS EN PAMPLONA

Paulino Caballero k., 3, 1. sol. D

INTERSPORT IRABIA

Oliveto kondearen etorb., 5

INTERSPORT IRABIA

Benjamín Tuterakoaren k., 2

IRISARRI BITXI-DENDA

Navarro Villoslada k., 7

KIDE

Tafalla k., 33

LANERA NAVARRA

Tafalla k., 14

MARIAN LÍNEA INTIMA

Tafalla k., 14

MASSADA

Teobaldoen k., 2

P. CHOCARRO

Leire k., 19

RECREARTE

Sandoval k., 6

ROSA PALO

Tafalla k., 21

SKINC

Amaiurko gazteluaren k., 38

TUROSOL

Zangoza k., 22

TUTIENDAENERGETICA.ES

Zangoza k., 11

VICTORIA IMAZ

Paulino Caballero kalea, 20

FISIO MÉDICA ACTUAL

Amaia kalea, 21

 

MARTÍN AZPILCUETA

 

Bayona Etxetresna elektrikoak

Baiona etorb., 40

Artuch mertzeria

Baiona etorb., 40

Alimentación Turumbay

Martín Azpilcueta k., 3

Elvira Oyón larru-saltzailea

Martín Azpilcueta k., 5

Ascarza harategia

Martín Azpilcueta k., 10

Iturralde paper-denda

Martín Azpilcueta k., 12

Lizarraga

Martín Azpilcueta k., 13

Milar San Juan

Martín Azpilcueta k., 14

Nemo

Martín Azpilcueta k., 15

Entre costuras

Martín Azpilcueta k., 16

Estilistas Yovier

Martín Azpilcueta k., 17

Irure harategia

Martín Azpilcueta k., 20

Robredo Elena Unzué

Martín Azpilcueta k., 22

Jamones Romero

Martín Azpilcueta k., 24

Gelisa dekorazio-ehungintza

San Alberto Handiaren k., 4

San José altzariak

Martin Azpilcueta zeharkalea, 2

 

MENDILLORRI

 

EVASION MODA

Egulbati jaurerriaren k., 17

MI COCINA

Etxalatz jaurerriaren k., 10

BARATZA FRUTA-DENDA 

Olatz kontzejuaren k., 8

PEDROARENA ARTISAU-HARATEGIA

Olatz kontzejuaren k., 10

 

ARROTXAPEA

 

Gema lurrin-denda

Marcelo Celayeta etorb., 28

Sonrisalud Instituto Dental Avanzado

Marcelo Celayeta etorb., 105

Centro Sensaciones Estética & Bienestar

Anelier pasealekua, 22

Vitaldent Rotxapea

Marcelo Celayeta etorbideko 90.aren parean

Rotxa Oinetakoak

Bernardino Tirapu k., 55

Isabel mertzeria

Marcelo Celayeta etorb., 28

 

SANDUZELAI

 

DONDE SIEMPRE SANDUZELAI

Sanduzelaiko etorb., 75

IRUÑA ZAPATA-DENDA

Simonena Doktorearen k., 2

PINTURAS S.JORGE

Sanduzelaiko etorb., 71

MARQUEZ BURDINDEGIA

Sanduzelaiko etorb., 73-75

G.A.M.A.

Simonena Doktorearen k., 6 atzealdea

DOMINGUEZ BITXI- ETA ERLOJU-DENDA

Simonena Doktorearen k., 2

AMAIA MERCERIA & MODA

Sandua pasealekua zeharkalea, 3

RIMAZ INFORMATICA

Sanduzelaiko etorb., 10

AMAYA KOLTXOI-DENDA

Sandua pasealekua

 

DONIBANE, ERMITAGAÑA ETA MENDEBALDEA

 

All - Restart

Baiona zeharkalea, 1

Alzueta oinetakoen konponketa

Urdazubiko Monasterioaren k., 43

Bambam

Azueloko Monasterioaren plaza 3, behea

Bayón Moda

Baiona etorb., 42, behea

Bernina Navarra Ainaga Josteko makinak

La Olivako Monasterioaren k., 58, behea

Sanivet Urdax Albaitaritza-zentroa

Urdazubiko Monasterioaren k., 43

Gorricho koltxoi-denda

Urdazubiko Monasterioaren k., 41

Comercial Setecma S.L.

Baiona etorb., 46, behea

Dekho

La Olivako Monasterioaren k., 23

Estanco Irache

Iratxeko monasterioaren k., 30, behea

ABC Sofás

Iratxeko Monasterioaren k., 43

Garate Burdindegia

Urdazubiko Monasterioaren k., 2

San Eloy Burdindegia

Iratxeko Monasterioaren k., 33

Camelia loradenda

Iratxeko Monasterioaren k., 68

Torrens loradenda

Baiona etorb., 3, behea

Futbol es Futbol

Baiona etorb., 45, behea

Jesús Huarte Bitxi- eta erloju-denda

Urdazubiko monasterioaren k., 43, behea

Piedra de Luna bitxi-denda

La Olivako Monasterioaren k., 5 atzealdea

La Milla de Oro

Baiona etorbidea, 1-B

Moda D´ellas

Baiona etorbidea, 5

Iruña Optika

Allozko Monasterioaren k., 4

Ortopedia Bayona

Tulebrasko monasterioaren k., 1

Ignacio Beroiz parafarmazia

La Olivako Monasterioaren k., 31, behea

Tu Estanco

Baiona etorbidea, 5

Museo del Vino ardandegia

Antso Azkarraren etorb., 77

Adorno

Ermitagaña k., 4  

Bar Kendal

Ermitagaña k., 16

Chala... Moda eta lentzeria

Antso Ramírez k., 1

Estilo Propio

Antso Ramírez k., 19, behea

Nuñez loradenda

Ermitagaña k., 2, behea

Golem

Baiona etorb., 56

Garrasi inprenta

Barañaingo etorb., 52, behea

Kiko Alimentación

Azella zeharkalea, 6

Moda D´ellas

Antso Ramírez k., 1

Pili Zugaldia emakumeendako moda

Ermitagaña k., 4  

Estilo ileapaindegia

Ermitagaña k., 4  

Quijera Asesores S.L.

Pedro Malón de Chaide k., 4. sol., esk.

Sancho Ramírez Centro Auditivo Especializado

Antso Ramirez k., 9, behea

Tribeca

Ermitagaña k., 1, behea

Jose y Dani artisau-harategia

Benjamín Tuterakoaren k., 10

Torrens loradenda

Irunlarrea k., 6-8

Intersport-Irabia

Benjamín Tuterakoaren k., 2

Loly Carreras

Benjamín Tuterakoaren k., 18

Conchi mertzeria lentzeria

Irunlarrea k., 13A

Moctelecom

Benjamín Tuterakoaren k., 10

Nudek

Irunlarrea k., 15 C, behea

Oveja Negra

Irunlarrea 13 B, behea

Menéndez parafarmazia (24 ordu)

Irunlarrea

Superlimpiezas Leyre, S.L.

Irunlarrea

Taberna Irunlarrea

Irunlarrea k., 26

Taberna Mendebaldea

Benjamín Tuterakoaren k., 32

Tahona Mendebaldea

Ermitagaña k., 27

Amador farmazia

Irunlarrea k., 26

Rosa Barbarin farmazia

Aita Tomás Esteban k., 2

 

TXANTREA

 

CONCHI MERTZERIA

Ezkaba plaza

IZCUE MERTZERIA

Doneztebe k.

ARCHEL MODA

Gares plaza

FOTO STUDIO AVENIDA

Atarrabiako etorb.

ELECTRODOMESTICOS BEA HNOS. SL

Atarrabiako etorb.

EMI FRUTA-DENDA

Atarrabiako etorb.

IRUCALZADOS

San Kristobal k.

ELIDE ILEAPAINDEGIA

Arriurdiñeta plaza

GALANA ESTILISTAK

Txantreako Plaza

MIRÓ FRUTA-DENDA

Villafranka k.

PIN UP SALOON

Txantreako plaza

JUANMA HARATEGIA

Ororbia k.

EZKABA PAPER-DENDA

Odol-emaileen pasealekua

HERMANOS BUENO – HIJOS DE LORENZO Y BENITA SL FRUTAK ETA BARAZKIAK

San Kristobal k.

TAHONA SAN CRISTOBAL

San Kristobal k.

4ECO

Villafranka k.

TXANTREA LORADENDA NAGUSIA

Doneztebe k.

CELEDÓN FRUTAK ETA BARAZKIAK

Federico Soto pasealekua

 

ITURRAMA

 

Central Riezu Federoptikoak

Eneko Aritza k., 14

Berlin Moda

Pío XII.aren etorb., 18, hegaldea

Portugues Textil-Hogar

Iturrama k., 25

Centro Naturbel Estilistas

Rinaldi etxe-multzoa, 1

Rocafort Haurrendako moda

Serafín Olave k., 31

Samoa Sport

Iturrama k., 35

Videos

¿Te ha sido útil esta página?