20 gaztek jaso dituzte soldadura-aditu akreditazioak Aranzadi Enplegurako Prestakuntza Zentroko udal lantegi-eskolaren itxiera-ekitaldian

20 gaztek jaso dituzte soldadura-aditu akreditazioak Aranzadi Enplegurako Prestakuntza Zentroko udal lantegi-eskolaren itxiera-ekitaldian
Bai prestakuntza bai gizarte-ekintzaren gauzatzea egokitu ziren konfinamendu-egoerara eta ondorengo osasun-segurtasuneko arauetara
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Gaur arratsaldeko lehen orduan, diplomak jaso dituzte17 eta 27 urte bitarteko 20 lagunek , zeinak, azken 24 hilabeteetan, Udal Lantegi Eskolako ‘Soldatzeko teknika operatiboak metalurgiaren industrian’ ikastaroan ikasle izan baitira. Arantzadi Enplegurako Prestakuntza Zentroko instalazioetan (Irujoenea) egin den ekitaldian, prestakuntza osatu duten neska bat eta hemeretzi mutil María Caballero Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariarekin eta Olivia Elizari alorreko zuzendariarekin elkartu dira.

Lantegi-eskolak Udalaren Enplegu Politika Aktiboen barruan dauden prestakuntza- eta laneratze-baliabideak dira, Nafarroako Gobernuak –Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez– eta Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak babesten duten programa bat. Ikasleek dagozkien profesionaltasun ziurtagiriak jasotzen dituzte orientatzeko eta prestatzen hasteko etapa bekadunaren ostean, eta praktikoagoa edo tutoretzapeko gizarte-ekintzakoa den lan-kontratudun bigarren etapa baten ostean. Lantegi Eskolak, halaber, beste diploma osagarri batzuk eskaintzen ditu espezialitatean trebatze aldera.

Kasu honetan ikasleek elektrodo estalien bidezko eta TIG Soldadurako Profesionaltasun Ziurtagiria (2. maila) jaso dute, fabrikazio metalurgikoaren lanbide-arloan 680 orduko prestakuntza teoriko-praktikoa egin izana egiaztatzen duena. Halaber, parte-hartzaileek ‘Karbono-altzairuzko xaflen MAG soldadura’ prestakuntzan 90 ordu jaso dituzte, egun sektorean gehien eskatzen den edukia. Eskola itxi baino lehen, dagoeneko 15 ikasle lanean daude (edizio honetako ikasleen % 75) eta gainontzekoek enplegua eskuratzeko banakako ibilbideei ekin diete. Soldadurako azken lantegi-eskolako laneratze-kopuruak % 100 jo zuen.

Gainontzeko udal-programak bezala, lantegi-eskolen garapenean eragina izan zuten osasun-segurtasuneko arauek, zeinek, gaur egun ere, amaiera-ekitaldia ohiko diseinutik formatu txikiko topaketa batera aldatzea ekarri baitute.

Ofizio bat ikastea... eta askoz gauza gehiago

Espezialitatearen berezko edukiez gain, lantegi-eskolek prestakuntza integrala ematen dute, eta horretarako programan prestakuntza-osagarriko 200 ordu baino gehiago sartzen dira. Oraingoan honako ikastaro hauek egin dira: Laneko Arriskuen Prebentzioa, 60 ordu; Eskorga Jasotzailea Gidatzea, 25 ordu eta Zubi-garabiaren Maneiua, 24 ordu. Horiei beste hainbat eduki gehitu zaizkie, hala nola genero-berdintasuna metalurgiaren sektorean, digitalizazio eta alfabetizazio informatikoa, gaitasun digitalak eta ingurumen-arloko sentsibilizazioa.

Prestakuntza zehazki enplegura zuzenduta dagoenez, orientazio plana hainbat gairi buruzko saioekin osatzen da, adibidez, talde lana sustatzea, kulturartekotasuna, aztura osasungarriak, gatazkak kudeatzea eta enplegu-bilaketa aktiboko ikastaroak. Prestakuntza-ibilbide hori guztia bereziki diseinatuta dago programan parte hartu dutenen laneratzea bultzatzeko. Lantegi-eskola honek 20 urte daramatza edizioak egiten, bere edukietan aldaketak eta egokitzapenak eginez, lanbideen bilakaeraren eta lan-merkatuaren eskariaren arabera.

Espazio publikorako jardinerak edo non-touch gailuak

Programa horiek, prestakuntza eta ikasketa fasean, ikasleei ahalbidetzen diete Udalak berak eskatutako lanak lan-kontratupean egitea, hiriari gazte horien laneratzean inbertitutako baliabideak bueltatzeko modu gisa. Edizio honetan egindako garrantzi handieneko lana Hiri Kontserbazioko Alorrak ikuskatutako korten altzairuzko tamaina handiko 34 jardinera eraikitzea izan da, Karlos III.aren etorbidean jartzeko Langileria kostua Lantegi Eskolako aurrekontuaren barruan dagoenez, ekimen honetarako Udalak soilik 25.000 euroko inbertsioa egin behar izan du hainbat material erosteko.

Baina, horrez gain, ikasleek, beste lan batzuen artean, Udaletxeko ate nagusia konpondu dute, Compañía kaleko aterpeko kaiolak diseinatu eta fabrikatu  dituzte, bai eta Udaltzaingoarendako hainbat lan egin ere, hala nola lau zizaila konpondu eta zorroztea edota izuaren kontrako hesi baten eta noiz behinka agenteek jasotzen dituzten animaliak garraiatzeko kutxa baten prototipoak egitea.

Halaber, pandemiaren hasierako uneetan lantegi-eskola ateak, igogailuak, eta abar kontakturik gabe irekitzeko non-touch gailu baten prototipoa diseinatu eta fabrikatzeaz arduratu zen. Lantegi-eskolarentzat berarentzat ere ikasleek soldadurako makinak mugitzea ahalbidetzen duten metalezko bost orga egin dituzte.

¿Te ha sido útil esta página?