Haur eta Lehen Hezkuntzako Iruñeko 16 ikastetxetako 1.923 ikaslek hartu dute parte, guztira, beren marrazki eta esloganez, Bide Hezkuntzako Eskola Lehiaketako azken edizioan. Aurtengoa XVIII. edizioa izan da, eta lehiaketaren bidez Iruñeko Udalak eta Iruñeko Udaltzaingoak bide-hezkuntza txiki-txikitatik jakitea eta horren balioak aintzat hartzea sustatu nahi dute, eta hala egiten dute Mapfre Fundazioarekin elkarlanean. Lanik onenak goraipatzeko, zenbait sari eman dira, gaur goizean, Kondestablearen jauregian.
Iruñeko Udalak aurkeztu diren lanen arteko 18 onenak saritu ditu, ikasturte eta modalitatearen arabera (marrazkia edo eslogana). Sari horietako bi lehiaketan parte-hartzerik handiena izan duten ikastetxeei eman zaizkie: Iturrama eta El Molino ikastetxeei. Ordenagailu eramangarri bana jaso dute bi ikastetxe horiek, sari modura. Ikasle irabazle bakoitzari mendi-bizikleta eta kaskoa eman zaizkie, eta zortzi kategoria bakoitzeko onenei, maillota ere bai.
Sariak banatzeko ekitaldian Itziar Gómez Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako jarduneko zinegotzi ordezkaria aritu da buru, eta Udalbatzako beste kide batzuk, Udaltzaingokoak eta Mapfre institutukoak ere bertan izan dira. Halaber, aurtengo edizioan parte hartu duten hamasei ikastetxe hauetako ordezkariak bertaratu dira: Azpilagaña, Calasanz, Claret Larraona, Doña Mayor, El Lago de Mendillorri, El Redín, Esclavas del Sagrado Corazón, Iturrama, La Compasión-Escolapios, San Cernin, San Jorge, Santa Teresa de Jesús, Santísimo Sacramento, Santo Tomás eta hezkuntza bereziko Andrés Muñoz Garde eta El Molino ikastetxeak.
Edizio honetan 1.408 marrazki eta 515 eslogan aurkeztu dira. Kategoriaz kategoria, “Marrazkiak - berezia” izenekoan 42 lan jaso dira; Haur Hezkuntzako 3. mailan, 218; Lehen Hezkuntzako 1. mailan, 489; Lehen Hezkuntzako 2.ean, 546; eta Lehen Hezkuntzako 3.ean, 113. Esloganei dagokienez, 197 lan aurkeztu dituzte Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek; 187 lan, Lehen Hezkuntzako 5. mailakoek; eta 131, Lehen Hezkuntzako 6. mailakoek.
2002. urteaz geroztik Iruñeko Udalak eta MAPFRE bide-segurtasuneko institutuak hitzarmen bat sinatzen dute, zeinari esker bide ematen baitzaio lehiaketa honetarako deialdia egiteari. Udaltzaingoaren Bide Hezkuntzarako Taldea, 1990ean sortua, arduratzen da ikastetxeen parte-hartzea sustatzeaz, eta MAPFRE Fundazioak egiten du sarien finantziazioaren ekarpena.
SARIAK. BIDE HEZKUNTZAKO XVIII. ESKOLA LEHIAKETA
• 1. saria Parte-hartzea aintzatesteko
ITURRAMA Ordenagailu eramangarria
• 2. saria Parte-hartzea aintzatesteko
EL MOLINO. Ordenagailu eramangarria
• 1. saria Marrazkiak – berezia. H. Berezia
Geraldine Ávila. ANDRÉS MUÑOZ GARDE. Mendi-bizikleta, maillota eta kaskoa
• 2. saria Marrazkiak – berezia. H. Berezia
Gabriel Larrayoz. EL MOLINO. Mendi-bizikleta, maillota eta kaskoa
• 1. saria Marrazkiak – Haur Hezkuntza. Haur Hezkuntzako 3. maila
Naiara López-Gurpegui Jiménez. SAN CERNIN. Mendi-bizikleta, maillota eta kaskoa
• 2. saria Marrazkiak – Haur Hezkuntza. Haur Hezkuntzako 3. maila
Ahmed Kharbach Marchouch. AZPILAGAÑA. Mendi-bizikleta, maillota eta kaskoa
• 1. saria Marrazkiak-1. Lehen Hezkuntzako 1. maila
Gysele González Martín. LARRAONA. Mendi-bizikleta, maillota eta kaskoa
• 2. saria Marrazkiak-1. Lehen Hezkuntzako 1. maila
Haizea Martínez-Polo Onsalo. LA COMPASIÓN-ESCOLAPIOS. Mendi-bizikleta, maillota eta kaskoa
• 1. saria Marrazkiak-2 Lehen Hezkuntzako 2.maila
Izan Iribarren. ESCLAVAS DEL SAGRADO CORAZÓN. Mendi-bizikleta, maillota eta kaskoa
• 2. saria Marrazkiak-2. Lehen Hezkuntzako 2.maila
Irene Torres Martinov. SANTO TOMÁS (AMA DOMINGOTARRAK). Mendi-bizikleta, maillota eta kaskoa
• 1. saria Marrazkiak-3. Lehen Hezkuntzako 3. maila
David Bernal Ansó. SANTO TOMÁS (AMA DOMINGOTARRAK). Mendi-bizikleta, maillota eta kaskoa
• 2. saria Marrazkiak-3. Lehen Hezkuntzako 3. maila
Ainara Marín. ESCLAVAS DEL SAGRADO CORAZÓN. Mendi-bizikleta, maillota eta kaskoa
• 1. saria Eslogana 1. Lehen Hezkuntzako 4. maila
Hugo Vilariño Ramírez. SANTA TERESA. Mendi-bizikleta, maillota eta kaskoa
• 2. saria Eslogana 1. Lehen Hezkuntzako 4. maila
Laura Bucur. ITURRAMA. Mendi-bizikleta, maillota eta kaskoa
• 1. saria Eslogana 2. Lehen Hezkuntzako 5. maila
Alex Mañas Calvo. DOÑA MAYOR. Mendi-bizikleta, maillota eta kaskoa
• 2. saria Eslogana 2. Lehen Hezkuntzako 5. maila
Irune Iragui Nicolás. SANTO TOMÁS (AMA DOMINGOTARRAK). Mendi-bizikleta, maillota eta kaskoa
• 1. saria Eslogana 3. Lehen Hezkuntzako 6. maila
Sara Aldaya Treepet. ESCLAVAS DEL SAGRADO CORAZÓN. Mendi-bizikleta, maillota eta kaskoa
• 2. saria Eslogana 3. Lehen Hezkuntzako 6. maila
Eider Rodríguez Suárez. SANTO TOMÁS (AMA DOMINGOTARRAK). Mendi-bizikleta, maillota eta kaskoa