16 eta 30 urte bitarteko 80 gaztek hasi dute ordaindutako prestakuntza-esperientzia, hainbat lanbidetarako, Iruñeko Udalaren bost Lantegi Eskolen bitartez

16 eta 30 urte bitarteko 80 gaztek hasi dute ordaindutako prestakuntza-esperientzia, hainbat lanbidetarako, Iruñeko Udalaren bost Lantegi Eskolen bitartez
Enrique Maya Iruñeko alkatea eta Natxo Barberena, Udalaren Lantegi-eskolen ordezkari gisa buru izan dira ongietorri-ekitaldian, gaur goizean
inauguraci´´on curso escuelas taller

 

16 eta 30 urte bitarteko 80 gaztek hasi dute beren prestakuntza bost lantegi-eskoletakoren batean. Udalaren instalazioetan gauzatuko dira, lau Landabenen eta bat Irujoenean, 2021eko iraila arte. Gaur goizean, Enrique Maya Iruñeko alkateak, Udalbatzako kide batzuek eta Natxo Barberenak, Udalaren Lantegi-eskolen ordezkari gisa, ikasleei ongietorria egin diete.

Landabenen hasi dira jada prestakuntzak: Energia-birgaitzerako lantegi-eskolak Igeltsero-lanak; Biltegirako eta harria lantzeko jarduera osagarriak; Zerbitzu anitzeko mantentze-lanak; Altzariak muntatzea eta egurra eraldatzea. Horietako bakoitzean 15 toki daude. Arantzadi Prestakuntza Zentroan (Arantzadiko ingurunea), Baratzezaintza, Loregintza eta Lorezaintzako Lantegi-eskolan 20 pertsona izanen dira. Ikasleen % 11 baino gehiago emakumeak dira.

Lantegi-eskolak prestakuntza- eta laneratze-baliabideak dira, eta Nafarroako Gobernuak –Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez– eta Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak babesten dituzte. Orientatzeko eta prestatzen hasteko etapa bekadunaren ostean, etapa praktikoagoa edo tutoretzapeko gizarte-ekintzakoa dago, lan-kontratuduna; behin hori eginda ikasleek dagozkien 1. eta 2. mailako Profesionaltasun Ziurtagiriak jasotzen dituzte, eta beste osagarri batzuk, espezialitatearen arabera (orgak gidatzeko baimena, laneko arriskuen prebentziokoa, genero berdintasunekoa, gaitasun digitalekoa, etab.). Ezaguera eta ziurtagiri horiek gaitzen dituzte hautatutako lanbideetan aritzeko. Lantegi-ekimen hauetan laneratze-kopuruak ikasleen % 70 jotzen du, espezialitatearen arabera eta lan-merkatuko uneko egoeraren arabera; azken horren eskarietara doitzen dira edukiak urtez urte.

Halaber, ordainean, garrantzi ezberdinetako lanak eta instalazioak egiten zaizkio hiriari; eta horrek, askotan, % 70 aurrezkia dakar –kanpoko enpresen bidez egin balira, hiriak izanen zukeen kostuaren aldean–. Praktiketan zehar ikasleek egindako lanetako batzuk hauek dira: eremu lorategidunak zaintzea; Ziudadelako harresiak garbitzea; gizarte-larrialdietarako etxebizitzak birgaitzea; Argaren gaineko zubi historiko batzuk zaharberritzea; eta apartamentu babestuak eraberritzea.

Iruñeko Udalaren Lantegi-eskoletako ekimenak fase asko izan ditu; izan ere, lehen lantegi-eskola 1986koa da. Orain arte, 1.700 pertsonak jaso dute prestakuntza Iruñean programa hauen bidez, eta eskaria mantentzen da. Adibidez, aurten, 145 lagun aurkeztu dira Landabengo Prestakuntza-zentroko lantegi-eskolek osotara eskaintzen dituzten 60 tokietako bat lortzeko.

 

IRUÑEKO LANTEGI-ESKOLETAKO PRESTAKUNTZA-IKASTAROAK


Hiri-baratzezaintza ekologikoa, loregintza eta lorezaintza, kostu txikian

  • Arantzadi Prestakuntza Zentroa
  • Toki-kopurua: 20
  • Iraupena: 2019ko urriaren 1etik 2021eko ekainera

Energia-birgaitzerako lantegi-eskola: igeltsero-lanak 

  • Landaben Prestakuntza Zentroa
  • Toki-kopurua: 15
  • Iraupena: 2019ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era

Altzariak muntatzea eta egurra eraldatzea

  • Landaben Prestakuntza Zentroa
  • Toki-kopurua: 15
  • Iraupena: 2019ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era

Biltegirako eta harria lantzeko jarduera osagarriak 

  • Landaben Prestakuntza Zentroa
  • Toki-kopurua: 15
  • Iraupena: 2019ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era

Zerbitzu anitzeko mantentze-lanak

  • Landaben Prestakuntza Zentroa
  • Toki-kopurua: 15
  • Iraupena: 2019ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era


Non daude?:

  • Landaben Prestakuntza Zentroa, Landabengo industrialdea, A kalea, z.g. Telefonoa: 948420786
  •  Arantzadi Prestakuntza Zentroa, Arantzadiko ingurunea, z.g. Telefonoa: 948420790
¿Te ha sido útil esta página?