1.592 lagun inguruk jaso zituzten 2024an Udalaren gizarte-larrialdietarako laguntzak, etxebizitzekin, argindarrarekin, gasarekin eta elikadurarekin lotutako oinarrizko beharrak asetzeko

1.592 lagun inguruk jaso zituzten 2024an Udalaren gizarte-larrialdietarako laguntzak, etxebizitzekin, argindarrarekin, gasarekin eta elikadurarekin lotutako oinarrizko beharrak asetzeko
Iruñeko Udalak 902.227,37 euroren laguntzak eman zituen iaz, 2023an baino % 9,5 gehiago

imagen casa


2024an, Iruñeko Udalak laguntza ekonomiko zuzena eman zien gizarte-larrialdian diren 1.592 pertsonari. Zehazki, 2.537 dirulaguntza eman zituen, etxebizitza, prestakuntzak, energia-hornidura eta elikagaiak ordaindu ahal izateko.  Guztira, 902.227,37 euro inbertitu dira dirulaguntzetarako deialdi honetan, 2023an baino % 9,5 gehiago (823.892,52 euro), eta 2022an baino % 21,1 gehiago (745.000 euro). Dirulaguntzen batez besteko zenbatekoa 382,79 eurokoa izan zen.

Dirulaguntzen zenbatekoen banakapenak erakusten du emandako 900.000 euroen % 60 etxebizitza ordaintzeko erabili zirela. Guztira, 532.847,05 euro eman zituzten, mantentze-lanak egin ahal izateko, eta etxebizitza eskuratzen dela bermatzeko. Besteak beste, honako hauek ordaintzeko erabili zituzten dirulaguntzak: etxebizitzaren alokairua ordaintzeko, hipoteka-maileguaren kuota ordaintzeko eta etxebizitza partekatuak ordaintzeko.   Beste 267.548,42 euro, dirulaguntzen % 29,6, elikaduran inbertitu zituzten, elikadurarako eta higienerako oinarrizko premiak asetzeko.

42.568,27 euro beste behar eta estaldura batzuk ordaintzeko erabili zituzten, dirulaguntzen % 4,7. Halaber, Iruñeko Udalak 33.327,15 euroren dirulaguntzak eman zituen hornidura eta energia ordaintzeko.  Besteak beste, zor hauek ordaintzeko erabili zituzten: ohiko etxebizitzaren ur-hornidura, zabor-zerbitzuak eta elektrizitate-, gas-, eta kalefakzio-hornidura. Haurrek pairatzen dituzten arriskuen prebentziorako eta haien babesgabetasunari aurre egiteko 18.454,80 euro erabili dituzte, dirulaguntzen % 2,05. Azkenik, 7.481,68 euro, dirulaguntzen % 0,8 inguru, gizarteratze-prozesua errazteko erabili zituzten, besteak beste, lanen inguruan prestakuntza jasotzeko, eta lan mundurako sarbidea ahalbidetzeko. 

Abian da 2025erako dirulaguntzen deialdia
Arrosadiko eta Txantreako auzo-unitateek kudeatu zituzten dirulaguntza gehien, 370 eta 315 hurrenez hurren. Gainontzeko auzo-unitateetan dirulaguntza-kopuru hauek kudeatu zituzten: 249 Sanduzelaikoan, 182 Arrotxapekoan, 160 Donibanekoan, 153 Alde Zaharrekoan, 151 Buztintxurikoan, 149 Mendillorrikoan, 138 Ermitagañakoan, 128 Etxabakoitzekoan, 119 Lezkairukoan, 108 Zabalguneetakoetan eta 81 Iturramakoan.    Azkenik, 35 dirulaguntza Emakumeendako Udal Arreta Zerbitzuaren bidez kudeatu dira, eta 19, Gizarte Ekintzako Alorraren bidez (Zapateria kalea, 40).

Dagoeneko irekita dago 2025erako dirulaguntzetarako deialdia. 700.000 euroko zuzkidura du, eta eskabideak toki hauetan aurkezten ahal dira: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia, Kale Nagusia 2, behea), erregistro osagarrietan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako beste edozeinetan. Eskabideak aurkezteko epea 2025. urte osoan egonen da irekita, baldin eta aurkezten diren eskaerei erantzuteko aurrekontu-kreditua badago, partida handitzea galarazi gabe.

¿Te ha sido útil esta página?