Hautesle Erroldaren Bulegoak bidalitako datuen arabera, apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako Iruñeko hautesleak guztira 152.712 izango dira. Datu horien aurrean, Iruñean 270 mahai jartzea aurreikusi da (aurreko hauteskunde orokorretan baino 4 gehiago) 23 hauteslekutan. Kontsulta honetarako hautesle-erroldaren datuak hiriko erroldan 2018ko abenduaren 30ean zeudenak dira. 2015eko abenduan izandako aurreko hauteskunde orokorretan, 147.836 lagunek bozkatu ahal zutenIruñean botaketa honetan baino 4.876 pertsona gutxiagok.
Aurreko astean deitutako hauteskundeetan hautesle izan ahalko dira Espainiako nazionalitatea duten adinez nagusiko guztiak. Bozkatzeko eskubidea hauteskunde-egunean gauzatu ezin izango dutela aurreikusi eta botoa postaz eman nahi dutenek martxoaren 5etik aurrera eta apirilaren 18a baino lehen egin beharko dute eskaera edozein posta-bulegotan.
Nahitaezkoa denez, Iruñeko Udalak herritarrei hautesle-errolda kontsultatzeko aukera emango die, eta, behar izanez gero, erregistratutako datuetan aldaketak egin daitezen eskatzeko. Aurreikusitakoaren arabera, kontsultatzeko epea martxoaren 11tik 19ra izango da. Aurreko hauteskundeetan bezala, errolda-zerrendak ez dira jendaurrean egongo, baizik eta nork bere datuak kontsultatzeko; eta, ohikoa denez, kontsulta-bideak www.pamplona.es webgunea eta 010 Herritarrendako Arreta Telefonoa izango dira.
Martxoaren amaieran edo apirilaren hasieran hautesle horien artean zozketa eginez, apirilaren 28an hauteskunde-eguna antolatzeko parte hartuko duten 270 mahaiburuen eta 540 mahaikideen izenak aterako dira, eta horiei dagozkien ordezkoenak ere bai.