Kirolari Sport Kids Iruñeko Udalak sanferminetarako gaitutako aisia- eta kirol-eremura 15.000 bisitari inguru bertaratu dira lehenengo bost egunetan. Gune hori, 8 eta 14 urtera bitarteko haurrei zuzenduta dago eta gazteen artean kirol-jarduera sustatzea du xede. Horretako Nafarroako 19 federazio ari dira lankidetzan, jolasen eta jardueren bitartez hainbat kiroletan, hipika, piraguismoa eta esgrima kasu, hastea errazten dutenak.
Uztailaren 7an ireki zenetik, gune horrek batez beste 3.000 bisitari izan ditu egunero. San Fermin egunean agertu zen jendetik gutxien, 2.700 parte-hartzaile izan baitziren kirol-federazioek antolatutako erakustaldi eta jardueretan. Uztailaren 8an, astelehenarekin, bisitari kopuruak gora egin zuen –3.192 pertsona– eta hurrengo egunetan datuak oso antzekoak izan ziren. Hala, uztailaren 9an, asteartearekin, 3.069 pertsonak parte hartu zuren; asteazkenean (uztailak 10) 3.024; eta ostegunean (uztailak 11), 3212. Kirolari Sport Kids espazioa uztailaren 14ra arte egonen da zabalik, goizez, 11:00etatik 13:30era eta, arratsaldez, 18:00etatik 20:30era,
Kirolari Sport Kids espazioa, aurten, zazpi eremutan banatuta dago. Kirol gehienak Media Lunako lubanarroetan eta San Bartolome gotorlekuaren inguruan egiten dira, baina pilota-jarduerak ere badaude Jito Alai pilotalekuan eta piragua-jarduerak Caparrosoren errotan.
Kirolari Sport Kids gunean hainbat kirol egiteko aukera dago, hala nola hipika –ibilbideak zaldi gainean edo poni gainean–, arku tiroa, eskubaloia, xakea, pilota, padela, errugbia, futbola, saski baloia, golfa, atletismoa, taekwondoa, boleibola, gimnastika, herri kirolak, kirol egokituak, piragua eta pilota. Espazioan, aurreko edizioetan bezala, ‘ur-taberna’ bat dago Iruñerriko Mankomunitatearekin elkarlanean, bertaratutako pertsona guztiek kirola egin ondoren hidratatzeko aukera izan dezaten. Gainera, Lacturaleri eta Floretteri esker, ‘hirugarren zatia’ deitutako gune bat instalatu da, eta bertan parte-hartzaileek esnez eta frutaz osatutako merienda batez gozatzeko aukera dute.
Eremuan musika, animatzaileak, monitoreak eta speaker bat daude aisia desberdin eta aktiboko proposamenera egindako bisita entretenigarriago egiteko. Segurtasun neurri gisa, bai DYAk eta bai Gurutze Gorriak osasun-estaldura ematen dute eremu horretan, proposatutako kiroletan parte hartzen dutenek lesioren bat izanen balute ere.