Iruñeko 11 auzotan zentro komunitario gisa funtzionatzen duten 23 lokal daude. Aurreko urtean 151 kolektibok modu iraunkorrean erabili zituzten zentro horietako aretoak beren jarduerak egiteko. Guztira 19.685 erreserba erregistratu ziren jarduera egonkorretarako zein noizbehinkakoetarako zentro komunitarioek eskura dituzten 128 aretoetan.
Iruñeko zentro komunitarioak Udalaren lokalak dira, auzotarrek erabiltzekoak, irekiak, erabilera anitzekoak eta integratzaileak, eta elkarte-bizitza zein herritarren parte-hartze aktiboa sustatzea dute xede. Iruñean hainbat lokal daude hiriko hamaika auzotan eta bertan egiten diren jarduerak irekiak dira, irabazi asmorik gabeak eta belaunaldien eta kulturen artekoak, eta genero-ikuspegia eta ikuspegi inklusiboa sustatzen dute.
Programazio horri hainbat zentro komunitariotan egiten diren udal-jarduerak gehitu behar zaizkio, hala nola COworkids programa, adinekoendako jarduerak, gurasotasun positiboko taldeak eta Milagrosako esku-hartze soziokomunitarioko programa. Jarduera egonkorrez gain, edozein kolektibok edo taldek egin ditzake Zentro Komunitarioak Arautzen dituen Ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten unean uneko ekintzak edo ekitaldiak egiteko erreserbak.
Jardueraren bat (berdin unean unekoa zein egonkorra) egin nahi duen edozein pertsonak edo irabazi asmorik gabeko entitatek egin dezake aretoak erabiltzeko eskaera, baldin eta jarduera horrek auzo-bizitzarekin zerikusia badu. Eskaerahonela egin daitezke: centroscomunitarios@pamplona.es helbidean eta jardueren proiektuaren fitxa centroscomunitarios@pamplona.es helbidera bidalita, Gizarte Ekintzako Alorrarekin harremanetan jarrita (948 420 510 telefonoan edo aurrez-aurre Zapateria kaleko 40. Zenbakiko3. solairuko bulegoetan), edo kudeaketa batzordeetako partaide diren auzoetako elkarteen bidez. Alde Zaharreko Plazara zentro komunitarioaren kasuan eskabidea bere webgunean bertan (webgunea) edo plazara31@gmail.com helbide elektronikoan egiten da.
Udal webguneko zentro komunitarioei buruzko atalak eskaintzen dituen zerbitzuen artean, zein espazio eta zein unetan eskuragarri dauden kontsultatzeko aukera ematen du, zerbitzua hobetu eta udal-baliabide horiek erabili ohi dituzten hiriko kolektibo, elkarte eta entitateen antolaketa errazte aldera.
ZENTRO KOMUNITARIOEN ZERRENDA
• Milagrosa Zentro Komunitarioa – Ilargienea. Blas de Laserna k., 61, behea
• Arrotxapeko Zentro Komunitarioak
- La Carbonilla (Arrotxapea). Marcelo Celayeta etorbidea, 51
- Lokalak. Joaquín Beunza k., 33
• Sanduzelaiko zentro komunitarioak
- Sanduzelai k. 11, behea
- Sanduzelai k. 1, behea –Gridillas txaleta–
- Karrikagune Zentroa. Labayen doktorearen k. 17
- Sandua pasealekua, 48 – 50
• Lezkairuko Zentro Komunitarioa Tellaiturri k., E-F (Lezkairu, 1 F, behea)
• Plazara Zentro Komunitarioa (Alde Zaharra)
• Salestarrak Zentro Komunitarioa (Txantrea). Iruñerria k. 24
• Mendillorriko Zentro Komunitarioak
- Mendillorriko Zentro Komunitarioa. Ardatz Kontzejuaren kalea, 4
- Antzara Zentro Komunitarioa. Sarriguren kontzejuaren k., z.g.
• Buztintxuriko Zentro Komunitarioa
- Iparra. Gipuzkoako etorbidea, E lursaila
- Hegoa. Santa Luzia pasealekua, 60, behea
• Etxabakoitzeko Zentro Komunitarioa Urdánoz multzoa, 1, eta Urdánoz multzoa, 4
• Ermitagañako Zentro Komunitarioa
- Ermitagañako k., 30 – 32
- Bartolomé de Carranza kalea, 52, behea