13 emakumek mendekotasuna duten pertsonei etxeko laguntza emateko profesionaltasun ziurtagiria jaso dute Iruñeko Udalaren prestakuntza-ekimen bati esker

13 emakumek mendekotasuna duten pertsonei etxeko laguntza emateko profesionaltasun ziurtagiria jaso dute Iruñeko Udalaren prestakuntza-ekimen bati esker
Ikasleek sei hilabeteko prestakuntza teknikoa jaso dute, Udalak Nafar Lansarerekin batera finantzatutako Enplegurako Prestakuntzako lantegiaren barruan
Irudia
Irudia
Irudia

Gaur goizean amaitu da ‘Mendekotasuna dutenei etxean gizarte- eta osasun-arreta emateko’ udal-prestakuntzako ekimena, maiatzean abiatu zen Iruñeko Udalaren enplegurako prestakuntzako lantegia. 13 emakumek jaso dute gaur beren diploma, eta laster,etxe partikularretan lan egiteko gaitzen dituen profesionaltasun ziurtagiria jasoko dute.

Sei hilabete hauetan prestakuntza teoriko-praktikoa jaso dute eta lehen egunetik izan dute lan-kontratua. Trebatze-arlo horri dagozkion gaiez gain, ikasleendako interesgarriak izaten ahal diren eduki osagarriak ere txertatu dira prestakuntzan, hala nola, genero-berdintasuna, enplegu-bilatze aktiboa, ingurumena eta lan arriskuen prebentzioa. Prestakuntzako 796 orduetatik 266 –ikastaroaren azken tartekoak–, ‘Gizarte Ekintza’ deitutakora bideratu dira. Ikasleek Iruñeko Udalaren beraren Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan (EELZ) egin dituzte praktikak.

Amaiera-ekitaldian izan dira Cristina Ibarrola Guillén Iruñeko alkatea eta Miriam Martón Pérez Nafar Lansare – Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-kudeatzailea. Horiez gain, Olivia Elizari Aranguren Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria eta Imelda Cillero Ballaz Gizarteratzeko Programako arduraduna ere bertaratu dira.

Zaintza-lanen arloa duela urte batzuetatik hona bereziki feminizatu den enplegu-nitxo bat da eta prestakuntza-programa horiek helburu bikoitza lortzen dute aldi berean: prestakuntza amaitzen dutenek lan-merkatuan baldintza duinetan sartzeko aukera izaten dute, eta  gizarte- eta osasun-arreta etxean jaso nahi duten pertsonak zaintzen dituztenen gaitasun teknikoa bermatzen dute. Kasu honetan, ikasleen profila 21 eta 57 urte bitarteko emakumeetara mugatu da. Lantegia egin dutenen hiru laurdenak (ikasleen % 76,92) Espainiatik kanpo jaio dira. Ikasle gehienek, gainera, aldez aurretik ere bazuen esperientzia etxez etxeko zaintzaren sektorean. 

Lantegia Udalak Artika kalean duen lokalean egin da, Udalak sustatu du eta Nafarroako Gobernuak finantzatu du Nafar Lansare – Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez. Ekimenaren aurrekontuak 140.950 euro jo du.
 

 

PARTE HARTU DUTEN IKASLEAK:

  • Bermudez Romero, Maria Sooner
  • Centeno Ruiz, Yunerlyn Verónica
  • De Haro Rodriguez, Sara
  • Delgado Huaman, Laura Stefanie
  • Dos Santos, Rosangela Maria
  • Gomez Pineda, Lesly Wilmary
  • Gonzales Mogrovejo, Karin Ingrid
  • Inocente, Santos, Liliana Nohella
  • Mageru Olaru, Mirela Camelia
  • Pena Pinto, Ana Sofia
  • Salvatierra Quispe, Marleny
  • Valladares Cosme, Olga Ana
  • Villalba Hurtado, Betty
     
¿Te ha sido útil esta página?