13 emakumek diplomak jaso dituzte dementziak jotako pertsonak etxean artatzeko prestatzeagatik Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Alzheimer Gaixoen Senideen Elkartearekin

13 emakumek diplomak jaso dituzte dementziak jotako pertsonak etxean artatzeko prestatzeagatik Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Alzheimer Gaixoen Senideen Elkartearekin
Edizio honetan, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan egin beharreko praktikak gehitu dituzte ikastaroetan, non, batez beste, ikasleen % 80 lanean txertatzen baitira
clausura curso cuidadoras demencia


Goiz honetan amaitu da Dementziak jotako pertsonak etxean artatzeko prestakuntzaren seigarren edizioa, udal-lokaletan (Artika kalea, z.g.). Hamahiru emakumek gainditu dute urrian hasitako 125 orduko prestakuntza. Olivia Elizari Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorreko zuzendariak, Aurora Lozano Alzheimer Gaixoen Senideen Elkarteko lehendakariak eta Sagrario Subirán Gizarteratze eta Laneratze Taldearen Udaleko enplegu-teknikariak eman dizkiete diplomak.
 

Asmoa da esparru honetan urteko prestakuntza-ikastaro bati eustea, lana egonkorki eskaintzen duen alor honetan ikasleen enplegagarritasuna handitzea xede harturik. Aurreko edizioetako ikasleen laneratzea % 80 ingurukoa da. Bestalde, bidenabar, etxean dementziak jotako gaixoak artatzen dituztenen kualifikazioak hobetu egiten ditu, gainera, Alzheimerrek jotakoen senideen egoera eta gaixoen zaintza-kalitatea.
 

Prestakuntza-saio hauek 2014. urtean hasi ziren, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Alzheimer Gaixoen Senideen Elkarteak sinatutako Hitzarmen baten bidez, zeina 2018an berritu baitzen, 2023ra arte. Urteko aurrekontua 6.000 eurokoa da, eta Iruñeko Udalak osorik finantzatzen du. Aurten, berritasun gisara, Udalaren Etxez Etxeko Laguntza zerbitzua erabiliko da, ikasleek praktikak egin ditzaten.
 

Nafarroako Alzheimer Gaixoen Senideen Elkartea irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta bi egoitza ditu, bata Iruñean eta bestea, Tuteran. Elkartearen eginkizuna informazioa, prestakuntza eta babesa ematea da –gaixotasun hori jasangarriago egiteko– bai eta Alzheimer gaixotasuna eta bestelako dementziak ikertzeko ekimenak bultzatzea ere.
 

Lana eskuratzea gizartearen behar bati erantzuteko
 

Ikastaroan metodologia aktiboa eta partizipatiboa erabili dute, eta ikus-entzunezko teknikak baliatu dituzte hala saio teorikoetan nola praktikoetan. Ikasleek, guztira, prestakuntzako 126 ordu jaso dituzte, horietako 80 AFAN elkarteko bi adituren eskutik: psikologo bat eta erizain bat.
 

Ikastaroaren atal honetan zenbait gai aztertu dituzte, hala nola komunikazio-estrategiak, estimulazio kognitiboa, familian gaitzak sortzen duen inpaktua eta aurretiko dolua. Gaztelan Fundazioak beste 32 prestakuntza-ordu eman ditu, etxeko enpleguaren eta zeharkako gaitasunen inguruko edukiak jomuga hartuta. Berritasun gisara, aipatzekoa da aurten praktikak hasi direla egiten Udalaren Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuan, 10 orduko iraupenaz.
 

Halaber, prestakuntzaren barruan, Etxez Etxeko Arreta lantaldeko teknikariek saio batzuk emanen dituzte dementziak jotako pertsonen inguruan dauden baliabideei buruz, eta Gizarteratze eta Laneratze Lantaldeko teknikariek, menpekotasunaren arloan prestatzen segitu nahi duten emakumeei zuzendutako kualifikazio profesionalei buruz.
 

Arlo horretako kualifikazioak laneratze-bide bat urratzen du enplegua sortzen duen arlo batean. EISOLeko Lan Bitartekotzako Udal Zerbitzuak garatuko du ikastaroa egin dutenen laneratzea, bitartekari lanetan arituko baita sektore honetan sortu eta AFAN elkartetik kideek zaintzaileak behar dituztelako helarazitako eskaintzak bideratzeko.
 

Diploma jaso duten ikasleen zerrenda

Patience Okojie

Annia Sosa Jauregui

Ramona Torres Pineda

Elva Noguera

Lina Patricia González Díaz

Shirley Brenda Mamani Huaytari

Dulce María Encarnación García

Rosa Elvira Palencia Rivera

Sor Cecilia Carias Castellano

Siham Kessab

Esther Julia Mena Ramírez

Evangelina Arboleda Hoyos

Nerea Garcia Ibero

 

¿Te ha sido útil esta página?